Hemen zaude: Hasiera Blogak Eibartik Artxiboa 2006 Otsaila 13 Birziklapenaren timoa
Dokumentu Akzioak

Eibartik

Birziklapenaren timoa

Erakundeak beti dabiltza kontu bera errepikatzen; herritarroi errepikatzen, jakina: birziklatu egin behar da, birziklatu, bai, gure ontzi, kristal eta paperak beste zakarrontzi batzuetara bota, natura zaindu.

Konforme. Demagun. Herritar kontzientziatua naiz, biologia ere ikasi nuen, eta ekologista amorratua naiz. Baina, ai ene! Eibarren bizi naiz. Zer egin? Bi aukera: entzungor egin eta ez birziklatu, edo bestela, lanean jai eskatu, eta egun erdi pasatu kontonedore (huts) baten bila.

Eibarko zaborren erantzule, Debabarreneko mankomunitatea ei da, eta galdera batzuk egin nahi dizkiot:

  • Zelan leike, Sautsi moduko auzo berri baten, esate baterako, oraindik ere birziklatzeko kontenedorerik ez izatea?
  • Zelan leike, iaz bertan Urkizuko parkean lurperatu dituzten kontenedoreen artean, 8 kontenedore normal jartzea, eta birziklatzeko bakarra?
  • Zelan leike, Ardantzan lurperatu dituzten kontenedoreen artean, plastikoa birziklatzeko kontenedorerik ez egotea?
  • Zergatik daude gero eta kontenedore gutxiago Eibarren? (erdikaldean, behintzat).
  • Zergatik aurkitzen ditugu askotan kontenedoreak bete-beteta? Zergatik hartu behar dugu guk lana, eta eurak jai?
  • Zergatik da odisea bat Eibarren birziklatzea?

Benetan uste dut birziklapenarena timo bat dela. Erakundeek, euren eskuak zuritzeko, hitzez barra-barra darabilten terminoa, baina benetan ezer gutxi egiten dutela horren alde. Herritarroi, behintzat, ez digute erraztasun handirik ematen.

Herritarrok ura, argindarra, eta energia aurreztu behar ditugu, eta zaborrak bereizi. Eibarren argindar gehien xahutzen duen etxea udaletxea izango da, edozein ordu dela ere, argi guztiak isiotuta dituztelako beti; eta kalefazioa topera. Ur gehien alperrik galtzen duena, ostera, Gipuzkoako Ur Zerbitzua, euren ubideetan dituzten jarioetan joaten delako gure herriko ur guztiaren ehuneko handi bat. Administrazioan gastatzen duten paper guztiarekin Amazonas osoa "birziklatuko" genuke, eta susmoa daukat (susmoa besterik ez, baina beti izan dudana) pilen ontzietan sartzen ditugun pilen gehienak ez direla sekula santan birziklatzen.

Birziklapenarena, Eibarren behintzat, timo bat da.

Urkuzuko kontenedoreak: birziklatzeko gutxi, eta gehienetan beteta.

Asier Sarasua 2006/02/13

Re: Birziklapenaren timoa

oier — 2006/02/15 08:50

Arrazoi guztia dakazu Asierrek. Birziklatzeko ohiturekin herritarrak oso mantso goazela jakinik, erakundeak aurretik, bidea markatzen eta herritarrak bultzatzen joan beharko liratekela uste nuen. Eibarren justu kontrakoa da. Herritarrak motel eta erakundeak motelago. Urkizuko kontenedoreena iraingarria da. Horretaz jardun nuen nere blogean orain pare bat hillabete.



Re: Birziklapenaren timoa

oier — 2006/02/15 09:08

Gaur bertan Eibarko zabor bilketen datu batzuk ematen ditu El Correok. Zabor mota guztiak aipatzen ditu (organikoa, beira, papera, arropa, olioa,...) baina plastiko eta ontziena ez! Eta olioaren bilketarentzat komentarioa ere badu: "no acaba de arrancar con fuerza." Izan ere, olioaren bilketak beste post bat aparte mereziko luke. Nor enteratzen da ba noiz eta non jasoko duten olioa? Eta enteratuz gero nork du bertara ordutegi zehatz horretan (hilean behin, astezken goiz batez edo izaten dela uste dut) joateko aukera? "no acaba de arrancar con fuerza." Baloria behar da gero!



Re: Birziklapenaren timoa

leire — 2006/02/15 09:51

Aupa, Asier


Oierren blogian erantzun nebana erantzungo dot hamen. Astuntxua izango naiz, baiña barriro be ezagutzera emotia ez da alperrik izango


Mankomunidadeko bihargiñ batek kontauta, ez neri, lagun bateri, eta harek neri kontau (pribauan nahi badozu bixen izena emongo detsudaz eta galdetu geinkixe).


Fijau zara lurrazpiko reziklaje kontedorietan ze kamioik jasotzen daben zaborra? Ez, ba hurrenguan ikusizu! Organikuen berbera! Beste ordu batzueta, baiña kamioiak igualak dira. Bihargiñ horrek esan eban lurrazpiko kontenedortetakua dana toki berera juaten dala, beira izan ezik. Hori bai, horrek dirua emoten zebala, baiña bestiak ez. Horregaittik ete da hain gitxi jarri izana? Gauza testimonial bat zeozer egitten dabela aitzera emoteko. Nik, halan da be; jarraitzen dot botatzen bananduta. Zelan laga zaittu informaziñuak?



Re: Birziklapenaren timoa

asier — 2006/02/15 14:03

Leirek diño:

>>Zelan laga zaittu informaziñuak?


Ba, egixa esan, ez nau larregi harrittu. Ezin dot daturik emon, eta ezin dot esan zer eta zelan eitten dan, baina aspaldi dakat susmua, alperriko lana eitten gabizela herritarrok.



Re: Birziklapenaren timoa

Lurdes — 2006/04/21 16:27

Asko poztu nau gai hau ikusteak, aukera ematen baitit nire esperientzia fustrantea kontatzeko.
Eibarko eskola batean lan egiten dut, Agenda 21 programan sartuta gaude eta geletan birziklapenaren garrantzia lantzen ibiltzen gara.
Kurtso honetan 5.mailetako ikasleak zentruko gela guztietan paperontzi bereziak ipini eta paper guztia jasotzeko ardura hartu dute berengain.
Orain hasten dira arazoak, teoriatik praktikara pasatzerakoan, kanpoan papera jasotzeko kontenedore bakarra dugu, kontenedore hau bere garaian kristala jasotzekoa zen eta orain kolorez aldatuta dugu, beraz sarrera oso txikia du.
Kontenedore egoki baten bila mankomunitatearekin harremanetan ipini gara: deitu dugu, deitu digute, deitu dugu, deitu digute.... halako batean etortzen dira ikastetxera egoeraren berri izatera eta.....erantzunaren zain gaude, beldur naiz kurtsoa bukatu eta erantzuna jaso gabe jarraituko ez ote dugun.
Beldur naiz oharkabean itxurakeriaren atzaparrak ez ote gaituen denok harrapatzen.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Eibar

Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri 

(Eibar, 1969). Biologoa ikasketaz eta euskaltzalea bokazioz (filologia ikasketak amaitu arte, behintzat). Eibarko euskara eta historia jasotzen ahaleginak egin ditut, batez ere Eibartarren Ahotan proiektuan eta Eibarko hiztegiaren inguruan. Codesyntaxek ematen dit jaten eta errege-erreginak hartzen dizkidate ordurik gehienak. Geratzen zaizkidan tarteetan, Badihardugun aritzen naiz, herririk herri elkarrizketak egiten Ahotsak proiekturako eta, askotan, txori-izenak jasotzen. Gauza arraroagoak badaude munduan.

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

 

 

 

 

 

----------
 
 
Azken erantzunak
txu Kongo edo Marruekos, Belgika edo Espainia, 2012/01/22
. @argazkilaritza, 2011/12/07
Enbidixia Amatiño, 2011/12/07
Itxaro Borda asier, 2011/12/06
baten bat ahaztu maider, 2011/12/05
Etiketa lainoa
Animaliak Argazkiak Argitalpenak Artxiboa Athletic Aurkezpenak Badihardugu Berbarik berba Bertsolaritza Birziklatzea CC Danetik pixkat Danetik_pixkat Egunkaria Egunkaria libre Eibar EibarOrg Eibarko Eibarko euskara Eibarko-euskara Etnografia Euskara Hegaztiak Herri-hizkerak Historia Igerilekua Internet Kantagintza Kirola Kultura Musika Natura Toponimia Txori izenak Untzaga Urola-kosta Zarauzko-euskara ahotsak aldundia aranberri argazkiak argazkilaritza argentina argitalpenak armagintza aurkezpenak azoka badihardugu barcelona baserria berbarik berba berbarik-berba bidaiak bideoak birziklapena blogak catala catalunya cde danetik pixkat danetik-pixkat danetik_pixkat dantza deporra durango eibar eibarko euskara eibarko museoa eibarko-euskara eibarko_euskara eibartarrak eibartarren-ahotan ekitaldiak emakumeak errebal errepideak errepublika etnografia euskal-jaia euskalherria euskalkiak euskaltzaindia euskara familia flickr futbola gasteiz gaztainerre genealogia gerra girona gizartea hartza haurrak hegaztiak herri-hizkerak historia hitanoa hizkuntzak hiztegi-batua hiztegia hiztegiak igartubeiti igerilekua ikastaroak ikastola ikuskizunak internet ipuinak ipurua irakurketa jaiak jaialdiak jardunaldiak katalunia kirola kritikak kultura lanak lea-artibai lekuak liburuak literatura literaturak mallorca margola marraskiloak memoria mendia mogel moluska musika natura ohiturak ondarea oporrak pelikulak pintxoak pirinioak politika purrustadak sagardoa sakoneta salburua sarasua sarea senideak soziolinguistika tekniker teknkologia telebista toponimia trinkoa turismoa twitter txoriak udala unibertsoa veleia zarautz zientzia ztiak