Hemen zaude: Hasiera Blogak Eibartik Artxiboa 2005 Ekaina 21 Viaje por el país de los recuerdos
Dokumentu Akzioak

Eibartik

Viaje por el país de los recuerdos

Viaje por el pais de los recuerdos, portada Joan zen ostiralean (ekainak 17) aurkeztu zen prentsaurrean Toribio Etxebarria Ibarbiaren Viaje por el pais de los recuerdos liburuaren 3. argitalpena. Berrargitalpena izanik, ez da jendeaurreko ekitaldi handirik egin; prentsari deitu, liburu bana eman, galdera batzuk erantzun, eta kitto.

Viajeren lehelengo argitalpena 1968an izan zen, 500 ale. 1990an Kutxak bigarren edizioa kaleratu zuen, beste 1000 ale. Itxuraz nahikoa ez, eta liburua aspaldi zegoen agortuta, eta Eibarko udalak berriro argitaratzea pentsatu du. Aurten beste 1000 ale kaleratu dira.

Liburu garrantzitsua da eibartarrondako, garai bateko Eibar irudikatzen digun liburu zoragarria. Nik aspaldi irakurri nuen lehen aldiz, 20 urte inguru izango nituen. Liburu honetan aurkitu nuen Toribio Etxebarriaren figura (lehenago ere ezagutzen nuen bere lana Lexikoitik), eta liburu honetan aurkitu nuen nire aitxitxa-amamen Eibar, gerra aurreko Eibar ireki, liberal, bizi eta aberatsa.

Orain dela hile batzuk Eibarko udaletik deitu zidaten, ea Viaje por el país de los recuerdos liburuaren 3. edizio honi hitzaurrea egingo ote nion. Lehendik gauza gutxi egiteko, eta beste bat zorrora; ezetz esatekotan egon nitzen. Baina zelan ezetz esan horrelako zerbaiti?

Toribio 1887an jaio zen eta 1936an joan behar izan zen Eibartik, gerra hasi eta berehala. Viaje por el país de los recuerdos liburuan sasoi hori marrazten digu idazleak. Gazte denborako Eibar gogoratuz, sasoi horretako argazkia damaigu Toribiok, gatz eta piperrez betea, Eibarrek izan zituen urte zalapartatsu haietako bizipenak, pasarteak, pertsonaiak eta ohiturak zorroztasun handiz marraztuz. Gerra aurreko Eibarko gizartearen eta eguneroko biziaren argazki ezin zehatzagoa eskaini zigun Etxebarriak.

Liburua 1968an kaleratu zuen arren, Viaje askoz lehenago idatzitako lana da, 1949an, eta 1956an gainbegiratua. Hasiera batean, denborapasa gisa osatu zuen lan hori, bere ustez ez zuelako argitaratzeko hainako garrantzirik:

¿Valía la pena ocuparse en recordar estos particularismos que sólo pueden importar a la familia, estas cosas locales que se refieren a un pequeño pueblo perdido en un rincón distante de la tierra, estas nimiedades que a lo sumo gustarán una docena de amigos, que cada año que pasa son menos?

Eskuizkribuak lagun eta senideen artean banatu zituen, eta beraien harrera ona ikusita, 8o urte bete ostean erabaki zuen argitaratzea, 1967ko hondarrean. Ez zuen izan astirik liburua kalean ikusteko: esku artean duzun lan eder hau 1968ko urrian argitaratu zen Mexikon, egilea hil eta lau hilabetera.

Liburuaren helburua, egileak dioskun moduan, xumea da oso, baina ez nolanahikoa: berak ezagututako Eibar nolakoa zen bere bilobei erakustea. Eibarko historiaren sasoi hori ezagutu eta ulertu nahi duenak liburu honetan aurkituko du horretarako altxor agortezina. Zoragarri azaltzen dizkigu, zehaztasun osoz, Eibarrek eta eibartarrek 1890-1936 bitartean bizi izan zituzten gertaera nagusiak, herriko giroa, zein garai hartako pertsonai ezagunenak. Politika eta gizartea, kultura eta kirola, jaiak eta atsekabeak. Eibarko gizartearen eta bizimoduaren irudi zorrotz eta zehatza da. Gertaera solteen bilduma osatu baino, historia lokala egiten du Etxebarriak.

Lexicón del euskera dialectal de Eibar liburuarekin batera, hauxe da, nire ustez, egilearen lanik borobilena. Eibartarra baldin bazara, irakurri; eta ez bazara ere bai, zer karajo. Liburu honen orrialdeetan aurkituko duzu garai bateko Eibarren arnasa, eta bidez batez, Eibarrek izan duen izenik handienetarikoa ezagutzeko aukera ere izango duzu: Toribio naturazale eta irakurzalea, idazle eta pentsalaria, hutsetik hasi eta goi mailako kultura-maila lortu zuen autodidakta, Arratetikuen euskeria jaso eta maite izan zuen euskaltzalea.

Liburuaren hitzaurrea eta Toribio Etxebarriaren zerrenda bibliografikoa PDF formatuan zintzilikatu ditu Ego Ibarra batzordeak. Beheko helbide honetan ere jarri ditut. Hementxe:


Asier Sarasua 2005/06/21

Re: Viaje por el país de los recuerdos

Ixilpetik — 2005/07/04 08:08

Prentsan agertutako zenbait artikulu:




---------


eta kitto aldizkarixan be agertu da zeozer. Hango loturarik ezin emon. Hementxe osorik:




ASIER SARASUA, hitzaurrearen egilea: "Toribiok erradiografia zehatza egin zuen erbestetik"


Eibarko historian pertsonaia ezagunenetakoa dugu Toribio Etxebarria. 1936an, gerra zibila zela-eta, herritik Caracas aldera alde egin behar izan zuen, eta sasoi hartan bere oroimenean bizirik zirauen Eibarren inguruko kontuak
paperean idatzi zituen. Gogoeta haietatik bi edizio kaleratu dira. Egunotan hirugarren edizioak argia ikusi du, Asier Sarasuaren sarrerarekin
.




  • Zer kontatzen digu liburuak?



Toribio 1887an jaio zen eta 1936an, gerra zibila zela-eta, Eibar utzi eta atzerrira joan behar izan zuen. 60. hamarkadan pare bat aldiz itzuli zen Eibarrera, baina Eibarren 1887tik 1936ra bizi izan zen soilik. Honela, Toribiok garai haietan Eibarren bizi zena azaltzen du ‘Viaje por el pais de los recuerdos’ liburuan: XIX. mende amaierako arlo politikoa eta soziala, kirola, industria, pertsonaiak… Garai hartako Eibarren erradiografia egiten du. Erbestean zegoen bitartean bere gaztaroko bizipenak eta kontuak nolabaiteko eguneroko batean islatzea nahi izan zuen. Baina azkenean ez zuen bizipen liburu bat egin, historia liburu bat baino. Eibarko kale-giroa, politika, ekonomia eta bestelako arloak lantzen ditu oso era zuzenean, historia lokala eginez.




  • Eta Toribiok deskribatu zuen Eibar hartatik, gaur egun zerbait gelditzen da?



Eibartarron eta Eibarren beraren izaera, neurri batean behintzat, mantendu egin direla esango nuke. Hala ere gerra aurreko Eibarrek, eta ondorengoak ezaugarri ezberdinak dituzte. Gerra aurrekoan armagintza zen nagusi industria mailan, sozialistak eta errepublikazaleak ere nagusi ziren, oso herri aurrerakoia zen, liberala, oso euskalduna. Gerra ostean aldiz, euskara desagertu egin zen, ekonomia arloan armagintzak zuen nagusitasuna murriztu egin zen… gerrak eta frankismoak erabat hautsi zuen aurreko guztia, herriko bizitza liberala eta zegoen bizitasun kulturala. Dena den, Franko duela 3 hamarkada hil zen, eta orduz geroztik gauza asko aldatu dira.




  • Zer kontatzen duzu hitzaurrean?



Alde batetik ahalegindu naiz Toribioren biografia labur bat egiten, noiz jaio zen, zeintzuk izan ziren bere gurasoak, zein lanbide izan zituen, noiz joan zen Caracasera erbestean. Bestetik bere lanen eta pentsamenduen laburpen bat ere egin nahi izan dut, zein liburu idatzi zituen, zein urtetan, zeri buruzkoak ziren… Eta hori dena kokatu ahal izateko garai hura eta garai hartako Eibar ere deskribatzen saiatu naiz. Autore bat eta bere obra ezin dira ulertu testuinguru jakin batean kokatu gabe.






Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Eibar

Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri 

(Eibar, 1969). Biologoa ikasketaz eta euskaltzalea bokazioz (filologia ikasketak amaitu arte, behintzat). Eibarko euskara eta historia jasotzen ahaleginak egin ditut, batez ere Eibartarren Ahotan proiektuan eta Eibarko hiztegiaren inguruan. Codesyntaxek ematen dit jaten eta errege-erreginak hartzen dizkidate ordurik gehienak. Geratzen zaizkidan tarteetan, Badihardugun aritzen naiz, herririk herri elkarrizketak egiten Ahotsak proiekturako eta, askotan, txori-izenak jasotzen. Gauza arraroagoak badaude munduan.

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

 

 

 

 

 

----------
 
 
Azken erantzunak
txu Kongo edo Marruekos, Belgika edo Espainia, 2012/01/22
. @argazkilaritza, 2011/12/07
Enbidixia Amatiño, 2011/12/07
Itxaro Borda asier, 2011/12/06
baten bat ahaztu maider, 2011/12/05
Etiketa lainoa
Animaliak Argazkiak Argitalpenak Artxiboa Athletic Aurkezpenak Badihardugu Berbarik berba Bertsolaritza Birziklatzea CC Danetik pixkat Danetik_pixkat Egunkaria Egunkaria libre Eibar EibarOrg Eibarko Eibarko euskara Eibarko-euskara Etnografia Euskara Hegaztiak Herri-hizkerak Historia Igerilekua Internet Kantagintza Kirola Kultura Musika Natura Toponimia Txori izenak Untzaga Urola-kosta Zarauzko-euskara ahotsak aldundia aranberri argazkiak argazkilaritza argentina argitalpenak armagintza aurkezpenak azoka badihardugu barcelona baserria berbarik berba berbarik-berba bidaiak bideoak birziklapena blogak catala catalunya cde danetik pixkat danetik-pixkat danetik_pixkat dantza deporra durango eibar eibarko euskara eibarko museoa eibarko-euskara eibarko_euskara eibartarrak eibartarren-ahotan ekitaldiak emakumeak errebal errepideak errepublika etnografia euskal-jaia euskalherria euskalkiak euskaltzaindia euskara familia flickr futbola gasteiz gaztainerre genealogia gerra girona gizartea hartza haurrak hegaztiak herri-hizkerak historia hitanoa hizkuntzak hiztegi-batua hiztegia hiztegiak igartubeiti igerilekua ikastaroak ikastola ikuskizunak internet ipuinak ipurua irakurketa jaiak jaialdiak jardunaldiak katalunia kirola kritikak kultura lanak lea-artibai lekuak liburuak literatura literaturak mallorca margola marraskiloak memoria mendia mogel moluska musika natura ohiturak ondarea oporrak pelikulak pintxoak pirinioak politika purrustadak sagardoa sakoneta salburua sarasua sarea senideak soziolinguistika tekniker teknkologia telebista toponimia trinkoa turismoa twitter txoriak udala unibertsoa veleia zarautz zientzia ztiak