Eibartik
Toribio Etxebarria
Gaur apirilak 18. Efemeride ugari dituen eguna. Besteak beste, 1968an Toribio Etxebarria idazle eibartarra hil zen Caracasen.
Eta bueno, urtebete beranduago, 1969ko apirilaren 18an ni neu jaio nintzen. Nire eguna da gaur, beraz, eta nire eguneko opari moduan-edo, hementxe, Toribioren biografia labur bat.
Uda aurretik kaleratuko da Viaje por el pais de los recuerdos liburuaren hirugarren edizioa, eta argitalpen horretarako sarrera bat eskatu zidaten: idazlearen biografia, pentsakera, bere idazlanen laburpena...
Ahal dudana egin dut. Beharbada sakonegi ez, alderdi literariotik begiratuta kaskarra, baina maitasun osoz egindakoa, hori seguru, San Toribiok hori eta gehiago merezi du eta.
Ez da asko, baina hor egongo da, liburu horretan, eta hemen ere bai. Oraindik PDF formatuan. Testura pasatzea ere espero dut. Astirik?
Hemen dago:
Toribio Etxebarria
(oh.: ez dut nahita egin, baina hauxe da blog honen 100. mezua; eta 100. mezu hau ere Toribiori eskaintzen diot, eta batez ere berak egindako lan handiari, zelan ez)

Re: Toribio Etxebarria
Zorionak !
Re: Toribio Etxebarria
Urte askotarako! Zenbait mezu trukatu goizean zehar, eta hitz erdirik ez! Zerbeza bat hartzera ez gonbidatzeagatik egiten direnak...
Re: Toribio Etxebarria
Zorionak Asier!
Egun on ona pasa, merezi adinakoa!
Re: Toribio Etxebarria
Zorionak, Asier!
Nahita ez bada izan be, ondo geratu da: urtebetetzea, 100. mezua eta, batez be, San Toribio moduan, eibarko euskararen alde egunero egiten zabizien biharra,... Zorionak!
Re: Toribio Etxebarria
Zorionak hi!
Re: Toribio Etxebarria
Hi txotxo! Zorionak barriro be! Oinguan Toribio eta bere herrixa, haren bizitza eta pentsakeraren gaiñian idatzi duan lan bikaiñagaittik. Etxatak bape gustatzen ordenadorian irakortzia, baiña gustora iruntzi jittuat hire 18 orrialde trinkuok. Primerako lana. Galderatxo bat: hitzaurriau euskeraz bakarrik argittaratuko dok?
Re: Toribio Etxebarria
Zorionak Asier!
plazer handia izan zen atzo zu ezagutzea. Urte askotarako!
Re: Toribio Etxebarria
Zorionak eta urte berri on!!
Re: Toribio Etxebarria
Aupa Asier:
Zorionak, titulua lortu duzu-eta.
Ondo pasa.
Re: Toribio Etxebarria
Eskerrik asko, bihotzez. Eskerrik asko danori.
Mendigreen, Beasaingo batzarreko zerbezak nere kontu.
Serafin, eskerrik asko lorengaittik, eta zure galderiari erantzuten: bai, hitzaurria euskeraz bakarrik.
Eta Julen: ni be poztu nitzan domekan ezagutziakin; ia hurrengo baten lasaixago garen. Hainbeste jendekin ni galduta ibiltzen naiz, lehenengo bata, gero bestia, ondoren hirugarrena, baina azkenian ezin inokin egon. Hurrengo bat be egongo da.
Eta bestiori be, eskerrik beruenak, benetan.