Hemen zaude: Hasiera Blogak Eibartik Artxiboa 2005 Apirila 17 Euskal blogosfera heltzeke?
Dokumentu Akzioak

Eibartik

Euskal blogosfera heltzeke?

Hauteskunde eguna eta blogarien batzarra Elgetan. Azken hileotan behin eta berriz aipatu dugu blogen kontua: 2004. urtean bloge urtea izan dela, blogak perretxikoak baino ugariago bihurtu direla, eta euskal blogosferak sekulako aurrerakada egin duela oso denbora laburrean. Gaur Elgetan elkartuko gara euskal blogari asko eta asko, eta euskal blogosfera osasuntsu dagoela esango dugu. Ondo.

Baina horrela da? Hauteskundeak dira gaur. Azken hilabeteotan eguneroko albiste bihurtu dira hauteskundeak, eta kanpainako azken 15 egunotan zer esanik ez. Eta zein izan da euskal blogosferak horren aurrean izan duen erantzuna? Hutsa, aizuek. Edo hutsaren hurrengokoa, bederen. Egin dezagun osteratxo bat, hauteskunde kanpaina honek zer eman duen laburtuz.

Internet pilpilean

Hauteskunde kanpaina honen inguruan Internetek eta blogek sekulako zeresana izan dute. Sekula baino handiagoa. Hautagai guztiek euren webgunea izan dute, eta kasu batzuetan landuak eta onak; orain dela 4 urteko panoramarekin alderatuta, sekulako aurrerakada. Alderdi eta hautagaiek, nire ustez lehen aldiz, serio hartu dute Internet.

Komunikabideetan ere Internetek zeresan berezia izan du. Hau ere uste dut primizia dela. Komunikabide nagusi guztiek euren webgunean hauteskundeei buruzko atal bereziak sortzea, eta dinamikoak izatea, gainera (blogak, elkarrizketak online, eta abar).

Euskarazko hedabide nagusiek egin dute horrela: Berriak, Argiak, edo EITBk

Eta gaztelaniazko gehienek ere bai, jakina: Garak, Deiak, Diario Vascok, Correo Espanolek, El Mundok, Tele5 telebista kateak, eta abar.

Blogen mundua ere pilpilean. Blogen mundua ezin geratu atzean. Hemen ere berrikuntzak eta aukera zabala. Hasteko, hauteskundeetarako apropos sortutako blog bi badaude, gutxienez: Elecciones Vascas eta Euskadi elecciones 2005. Horiez gainera, Ibarretxek eta San Gilek ere izan dute eurena. Diario Vascok politikoei ere tarte bat eman die: Elecciones, Cuaderno de Bitacora.

Gaztelaniako blogosferan ere etengabekoak izan dira hauteskunde honi buruzko aipamenak. Batzuetan iritzi politikoa plazaratuz (batez ere eskuindarren artean): Bye bye Spain, Asinosonlascosas.com, Como ser de derechas, El liberal vascongado, Ser de derechas. Bloglinesen "ibarretxe" bilatu eta ehundaka erreferentzia aurkituko dituzu.

Beste gai batzuk lantzen dituzten blogetan ere, erreferentzia mordoa. Alderdien eta hautetsien webguneen analisiak, diseinuaz eta alderdi teknikoaz iritziak, eta abar. Esate baterako:

Eta euskal blogosfera? Euskal blogosfera lo

Erdal blogosfera beti bezain azkar mugitu den bitartean, blogen kontua puri-purian dagoen sasoi honetan, esango nuke euskal blogosfera oso gutxi mugitu dela. Gaztelaniaz gutxi, eta euskaraz bat ere ez. Aipamen txikiren bat blogen batean edo bestean, kanpaina oso zeharka aipatuz, baina ez iritzirik, ez kritikarik, ez hautagaien webguneen azterketa teknikorik, ez ezer.

Euskal blogosfera mutu euskal hauteskundeen aurrean. Politika gure eguneroko bizimoduan hain sartuta dugun gizarte honetan, harritzekoa. Ala ez?

Horixe da niri geratu zaidan pena edo kezka. Azken urtean euskal blogosfera asko indartu eta aberastu da, harrotasun puntu batekin hitzegin dugu horretaz, baina hauteskundeak bezalako garai batean ez badu ezer esateko, heldutasuna falta dela esango nuke. Hau da, oraindik ez dugula pentsatzen genuena bezain blogosfera indartsua edo zabala.

Hautagaien eta alderdien webguneen azterketa.

Internetez, diseinuaz eta politikaz nik baino askoz gehiago dakiten blogariak baditugu inguruan, baina ezjakintasunak ematen duen ausardia baliatuz, nik neuk nire iritzia botako dut.

Juan Jose Ibarretxe. Ibarretxe.com

Diseinu ona eta webgunea ondo antolatuta dago. Baita sarrera orria ere. Arina eta azkarra da. Eduki gehien duen webgunea. Albistegia eta bloga. Teknikoki onak, eduki aldetik zainduak. "Lehendakariari galdetu" atala ere badu. RSSak eskaintzen ditu, estandarrak betetzen ditu, eta HTMLa balidatzen duen webgune bakarra. Euskararekiko jarrera ona, kalitatean zein kantitatean.

Alderdi negatiboei dagokienez, portada astunegia du. Headerrak 50 Kb ditu, eta modem normal batean kosta egiten da kargatzea. Gainontzeko guztia erraz kargatzen da. Googlen ez da agertzen, eta hori hankasartzen izugarria da.

Maria San Gil. Msangil.com

Diseinua ona da, eta webgunea ondo antolatuta dago. Baita sarrera orria ere. Webgunea arina eta azkarra da. Googlen oso ondo posizionatu dute. Eduki aldetik nahiko ondo dago.Partehartzea sustatzen dute: foroa, bloga eta "San Gili galdetu" atala.

Alderdi negatiboak: Euskara: Atal finkoak itzultzaile bati eman dizkiote, eta horrela, Patxi Lopezen agertzen diren hankasartzeak sahiestu dituzte, baina atal dinamiko guztiak gaztelania hutsez daude. Ez ditu Interneteko estandarrak betetzen, eta ez du RSSrik ematen. Blog txarra dute, eduki aldetik, zein alderdi teknologikotik. Mezu gutxi eta erantzunen kalitatea kaskarra. Alderdi teknikotik, ez da benetako bloga: ez du RSSrik, ez da erantzun kopurua ikusten...

Patxi Lopez: Patxilopez.com

Ezin alderdi positiborik azpimarratu. Webgune kaskarra. Alderdi negatiboak dexente. Euskara aldetik negargarria. Webgunea egin dion enpresakoren batek B ereduan ikasi zuen, eta ahal duena egin du. Hala ere, hobetzen joan da kanpainan zehar. Praktika, badakizue. Ez du ez blogik, ez benetako albistegirik. Agenda ere oso kaskarra. Eduki aldetik gutxi, gaizki egituratua, eta eguneratu barik. Programa bera aurkitzea ere ez da erraza. Googlen ez da azaltzen.

Javier Madrazo: Javiermadrazo.com

Denen artean txarrena. Azkenak izan dira. Eduki aldetik gutxi, gaizki egituratuta, eta gehiena PDFetan. Estandarrak betetzen dituela dio, baina ez da egia. Erdara hutsean dago; harrigarria, Atxaga izanik euren defendatzaile nagusia.

Alderdi gehienek euren webguneak berritu dituzte, baina oraindik maila kaskarra

Azken urteetako webgune zaharkitu eta eskasekin alderatuta, aurtengo hauteskundeetarako ahalegin txiki bat egin dute alderdi gehienek. Hala ere, emaitza guztiak ez dira berdinak izan, ezta hurrik emanik ere.

  • EAJ-PNV azken asteotan berritu dute; nahiko itxurosoa, RSSak ditu, euskara maila egokia...
  • EA hau ere berriki berritu dute; beharbada teknikoki onena, baina ez dugu ulertzen albistegia gaztelaniaz bakarrik izatea. Negargarria. Eta fondoko kolore arroxa hori...
  • PPvasco.com Txarra. Kanpainan Maria San Gilen webgunea bakarrik landu dute, eta alderdiarena lotsagarri geratu da. Informaziorik ez, eguneraketarik ez... Eta gaztelania hutsean, jakina.
  • PSE-EE-PSOE Teknikoki oso kaskarra, baina kanpainan dagoela igartzen da: kanpainako irudia, eduki ugari, albiste batzuk... Ziurrenik beraien hautagaiaren webgunea baino hobea. Hau ere gaztelania huts-hutsean.
  • Orain.info Hauek ere berrikuntza txiki bat egin diote webguneari. Eduki aldetik eskas, baina RSSak eskaintzen dituzte eta euskara txukunean dago idatzita. Askoz gehiago ezin eskatu.
  • Ezker Batua - Berdeak Nire ustez, denen artean kaskarrena. Teknikoki txarra, oso astuna, geldoa... Euskarari dagokionez ere penagarria.
  • Aralar Hauek ere azken orduan berriztu dute webgunea. Kolorea... nekagarria. Teknikoki txukuna eta modernoa. Eduki aldetik ondo, material dexente eta eguneraketa ugari.
  • EHAK EHAK alderdiak ez du webgunerik. Blog ez-ofizial bat azaldu da duela egun batzuk. Hainbat mezu eta iritzi biltzen ditu; elebiduna da.
Asier Sarasua 2005/04/17

Re: Euskal blogosfera heltzeke?

Sergio — 2005/04/17 22:59

Muy buenas. Me gustaría ejercer una pequeña protesta ya que ni me considero de derechas ni considero que mi blog lo sea. Quizá me han juzgado por un sólo mensaje, y ni siquiera sé cuál, en lugar de leer habitualmente el blog.


Me interesan los motivos, no sé por qué estoy junto a esos otros blogs, metido en un saco que no me gusta nada. Supongo que, en fin, me podrían explicar a qué se debe. Es pura curiosidad, que yo respeto su opinión, y si ustedes piensan que soy de derechas quizá lo sea :D



Re: Euskal blogosfera heltzeke?

asier — 2005/04/18 06:53

Hola Sergio,


en mi comentario no digo que tu blog sea de derechas. Lo único que digo es que las elecciones vascas han dado lugar a infinidad de comentarios de índole poítica en muchos blogs, entre ellos el tuyo. Añado un comentario, diciendo que la mayor parte del análisis político ha llegado del lado de blogs de derechas (lo cual me parece cierto).


Y añado una nota: "Bloglinesen "ibarretxe" bilatu eta ehundaka erreferentzia aurkituko dituzu."


Es decir, "busca en bloglines y encontraras cientos de referencias".


Fue lo que hice y apareció el tuyo.


Ya los siento :-)



Re: Euskal blogosfera heltzeke?

Sergio — 2005/04/18 12:14

Un pequeño malentendido, no pasa nada. Es lo que tiene que te traduzcan terceras personas, pero es que yo el euskera no lo domino.


Gracias por responder, asier.


Un saludo :)



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Eibar

Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri 

(Eibar, 1969). Biologoa ikasketaz eta euskaltzalea bokazioz (filologia ikasketak amaitu arte, behintzat). Eibarko euskara eta historia jasotzen ahaleginak egin ditut, batez ere Eibartarren Ahotan proiektuan eta Eibarko hiztegiaren inguruan. Codesyntaxek ematen dit jaten eta errege-erreginak hartzen dizkidate ordurik gehienak. Geratzen zaizkidan tarteetan, Badihardugun aritzen naiz, herririk herri elkarrizketak egiten Ahotsak proiekturako eta, askotan, txori-izenak jasotzen. Gauza arraroagoak badaude munduan.

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

 

 

 

 

 

----------
 
 
Azken erantzunak
txu Kongo edo Marruekos, Belgika edo Espainia, 2012/01/22
. @argazkilaritza, 2011/12/07
Enbidixia Amatiño, 2011/12/07
Itxaro Borda asier, 2011/12/06
baten bat ahaztu maider, 2011/12/05
Etiketa lainoa
Animaliak Argazkiak Argitalpenak Artxiboa Athletic Aurkezpenak Badihardugu Berbarik berba Bertsolaritza Birziklatzea CC Danetik pixkat Danetik_pixkat Egunkaria Egunkaria libre Eibar EibarOrg Eibarko Eibarko euskara Eibarko-euskara Etnografia Euskara Hegaztiak Herri-hizkerak Historia Igerilekua Internet Kantagintza Kirola Kultura Musika Natura Toponimia Txori izenak Untzaga Urola-kosta Zarauzko-euskara ahotsak aldundia aranberri argazkiak argazkilaritza argentina argitalpenak armagintza aurkezpenak azoka badihardugu barcelona baserria berbarik berba berbarik-berba bidaiak bideoak birziklapena blogak catala catalunya cde danetik pixkat danetik-pixkat danetik_pixkat dantza deporra durango eibar eibarko euskara eibarko museoa eibarko-euskara eibarko_euskara eibartarrak eibartarren-ahotan ekitaldiak emakumeak errebal errepideak errepublika etnografia euskal-jaia euskalherria euskalkiak euskaltzaindia euskara familia flickr futbola gasteiz gaztainerre genealogia gerra girona gizartea hartza haurrak hegaztiak herri-hizkerak historia hitanoa hizkuntzak hiztegi-batua hiztegia hiztegiak igartubeiti igerilekua ikastaroak ikastola ikuskizunak internet ipuinak ipurua irakurketa jaiak jaialdiak jardunaldiak katalunia kirola kritikak kultura lanak lea-artibai lekuak liburuak literatura literaturak mallorca margola marraskiloak memoria mendia mogel moluska musika natura ohiturak ondarea oporrak pelikulak pintxoak pirinioak politika purrustadak sagardoa sakoneta salburua sarasua sarea senideak soziolinguistika tekniker teknkologia telebista toponimia trinkoa turismoa twitter txoriak udala unibertsoa veleia zarautz zientzia ztiak