Hemen zaude: Hasiera Blogak Eibartik Artxiboa 2004 Azaroa 26 Karrajo / karrajua
Dokumentu Akzioak

Eibartik

Karrajo / karrajua

Karrajo pasillo. • Basarri batzuetan (lehengo itxuria gordetzen dabenetan), sukaldiaren eta behi-asken artian dagon tartia; etxietan edozein pasaleku. Ik. askaurre

Askaurre zona delantera de los pesebres. • Kortan, ganau-asken aurreko lekua. Basarri zaharretan sukalde onduan dago sarri, eta karrajo lana egitten dau; gaur egun, basarri gehixenetan kortian erdiko pasagunia da. Ik. karrajo.

Oin dala 10 urte inguru barriztau genduan basarrixa, baiña ordura arte ganau-askak hamentxe bertan eguazen, sukaldera begira. Oin hormia daguan tokixan? Ba hortxe eguan karrajua, askaurria. Oin konpletamente diferente dago, ezta? Baiña lehen askaurria hamentxe bertan, sukaldera begira (Eibarko Hiztegi Etnografikoa)

Asier Sarasua 2004/11/26

Re: Karrajo / karrajua

xerra — 2004/11/26 16:36

Neure herrien, Derion, karrajua da idi-probak eittek tokia be.



Re: Karrajo / karrajua

asier — 2004/11/29 15:41

Xerra, ikusten dot Eibartik kanpo beste adiera batzuk dakazela berba horrek. Egixa esan Eibarren galzorixan dago berba hori; basarri inguruan eta hiztun zaharrenak besterik ez dabe erabiltzen. Beste herri batzuetan bizirik irautia ez da txarra.


Eibarren idi-probak eitteko tokixari probalekua eante jako, edo bestela kaltzadia.



Re: Karrajo / karrajua

erral — 2004/12/01 16:20

Nere tiak "karrejua" erabiltzen dau etxeko "pasillua" esateko.


Elorrixoarra da.



Re: Karrajo / karrajua

asier sarasua — 2004/12/05 22:21

Elorrixon ez eze, esango neuke gure inguruko beste herri batzuetan be erabiltzen dala. Gaur egun galzorixan, seguru, baina zaharrentzat ez da berba ezezaguna.


Hiztegi batuan, Hiztegia 3000an eta Elhuyarren, ostera, ez dator. Beste aldaeraren batekin biharbada? Nik neuk ez dot topau.


Elhuyarrek: Korridore; pasillo

3000ak: pasabide, ibilgu, iraganbide, korridore, barnebide...



Re: Karrajo / karrajua

xerra — 2004/12/10 17:20

Ba, Bizkaiaren mendebaldien bizi-bizrik dagoan berbea da karrajua. Neu gaztea naz eta neure herriko gazte euskaldunzaharrek ezeten deurie karraju berbea. Baie ez bakarrik idi-probak eitteko lekuari deituteko, baserri kanpokaldeko pasillo estuei deituteko bere.



Re: Karrajo / karrajua

unai — 2005/12/04 21:50

nere aitak dioenez, berak eta bere ingurukoak be baserriko pasabide estua karraju izenez ezagutu dabe beti



Re: Karrajo / karrajua

unai — 2005/12/04 21:54

askaurre izenaz esagutu dogu beti baserrian dagoen entradari(baina ate txikitik sartua ez etartetik)lehen han arku itxurako askak egoten zirelako .Bertan askaurrean ganaduentzako jakia edukitzen zan.


Horain hori ia ia galdua da ez delako askaurre askorik geratzen.



Re: Karrajo / karrajua

gilentxo — 2006/08/13 14:51

Gaztelaniaz carrejo berba erabilten da bola-jokoko pistari esateko. Euskaratikoa? Ala alderantziz?



Re: Karrajo / karrajua

asier — 2006/08/13 19:06

Erderatik euskerara etorritakua, Gilentxo.


RAEk, behintzat, horixe diño:


carrejo

(Del lat. curriculum, carrera).

1. m. pasillo (ǁ pieza de paso de un edificio).



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Eibar

Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri 

(Eibar, 1969). Biologoa ikasketaz eta euskaltzalea bokazioz (filologia ikasketak amaitu arte, behintzat). Eibarko euskara eta historia jasotzen ahaleginak egin ditut, batez ere Eibartarren Ahotan proiektuan eta Eibarko hiztegiaren inguruan. Codesyntaxek ematen dit jaten eta errege-erreginak hartzen dizkidate ordurik gehienak. Geratzen zaizkidan tarteetan, Badihardugun aritzen naiz, herririk herri elkarrizketak egiten Ahotsak proiekturako eta, askotan, txori-izenak jasotzen. Gauza arraroagoak badaude munduan.

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

 

 

 

 

 

----------
 
 
Azken erantzunak
txu Kongo edo Marruekos, Belgika edo Espainia, 2012/01/22
. @argazkilaritza, 2011/12/07
Enbidixia Amatiño, 2011/12/07
Itxaro Borda asier, 2011/12/06
baten bat ahaztu maider, 2011/12/05
Etiketa lainoa
Animaliak Argazkiak Argitalpenak Artxiboa Athletic Aurkezpenak Badihardugu Berbarik berba Bertsolaritza Birziklatzea CC Danetik pixkat Danetik_pixkat Egunkaria Egunkaria libre Eibar EibarOrg Eibarko Eibarko euskara Eibarko-euskara Etnografia Euskara Hegaztiak Herri-hizkerak Historia Igerilekua Internet Kantagintza Kirola Kultura Musika Natura Toponimia Txori izenak Untzaga Urola-kosta Zarauzko-euskara ahotsak aldundia aranberri argazkiak argazkilaritza argentina argitalpenak armagintza aurkezpenak azoka badihardugu barcelona baserria berbarik berba berbarik-berba bidaiak bideoak birziklapena blogak catala catalunya cde danetik pixkat danetik-pixkat danetik_pixkat dantza deporra durango eibar eibarko euskara eibarko museoa eibarko-euskara eibarko_euskara eibartarrak eibartarren-ahotan ekitaldiak emakumeak errebal errepideak errepublika etnografia euskal-jaia euskalherria euskalkiak euskaltzaindia euskara familia flickr futbola gasteiz gaztainerre genealogia gerra girona gizartea hartza haurrak hegaztiak herri-hizkerak historia hitanoa hizkuntzak hiztegi-batua hiztegia hiztegiak igartubeiti igerilekua ikastaroak ikastola ikuskizunak internet ipuinak ipurua irakurketa jaiak jaialdiak jardunaldiak katalunia kirola kritikak kultura lanak lea-artibai lekuak liburuak literatura literaturak mallorca margola marraskiloak memoria mendia mogel moluska musika natura ohiturak ondarea oporrak pelikulak pintxoak pirinioak politika purrustadak sagardoa sakoneta salburua sarasua sarea senideak soziolinguistika tekniker teknkologia telebista toponimia trinkoa turismoa twitter txoriak udala unibertsoa veleia zarautz zientzia ztiak