Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Eibarko berba berezixak

Eibarko berba berezixak

Asier Sarasua 2004/12/01 12:31

Bergarako Juan Martin Elexpuruk prest-prest dauka Bergara aldeko hiztegia lana. Bergaran eta inguruetan batutako milaka berba batuko dittu. Azken 20 urtiotako lana.

Inguruko euskereri be tartetxo bat emon detse liburuan, eta beste kontu batzuen artian, Oñati, Leintz eta Eibarko berba berezixak gehittu dittu.

Honek dira, bergar baten ikuspuntutik, "Eibartarron" berbak. Guk erabiltzen dittugunak, eta Bergaran eta Debagoienian ostera ez (bigarren lekuan Bergara aldian entzunaguak diranak):

  • abendu/ miru
  • ardi/ arkakuxu
  • arriabar/ arri
  • arrio eiñ/ atzeraka eiñ
  • bezau/ ezi
  • biargin/ langille
  • buztarri/ uztarri
  • duan/ debalde
  • egundo/ sekula, iñoiz
  • enor/ garitxu, garatxo
  • enparau/ gaiñetiko, osterantzeko
  • eritxi/ iritzi eretxi
  • foball/ futbol
  • gandor/ gangar, txantxar
  • garandu/ irakurri, urkuldu, aletu
  • granuja/ mutiko
  • igabera/ urtxakur
  • ipuru/ arabaota
  • kantina/ marmitt
  • kopiñ/ andere
  • kurrikak/ porrikak
  • laba-txirtxil/ kukaratxa
  • marraskillo/ karakol
  • motxailla/ ijitto, ijittano
  • nabo/ arbi
  • otxin/ diru
  • parra-parra/ txirrista
  • peora/ atarte, eskape bebarru, atai
  • pitxada/ dejada
  • saltamatxin/ matxinsalto
  • tartako/ tartamutu
  • txorokil/ kaskara, artakaskara
  • txortabar/ abarsorta

Nik beste pare bat be gehittuko neukez: pella, barixako, aratuste, sosiuz, masma, ugaratxo, bili, erramu, katamixar, sanjuan sorba, ixu-egun (su-bedeinkatu egun), karrajo, hirutxur.

Liburua Gabon ingururako eukiko dogu esku artian. Zain gaozak, Juan Martin!

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi "sei" zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Biologoa ikasketaz eta euskaltzalea bokazioz (filologia ikasketak amaitu arte, behintzat). Eibarko euskara eta historia jasotzen ahaleginak egin ditut, batez ere Eibartarren Ahotan proiektuan eta Eibarko hiztegiaren inguruan. Codesyntaxek ematen dit jaten eta errege-erreginak hartzen dizkidate ordurik gehienak. Geratzen zaizkidan tarteetan, Badihardugun aritzen naiz, herririk herri elkarrizketak egiten Ahotsak proiekturako eta, askotan, txori-izenak jasotzen. Gauza arraroagoak badaude munduan.

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

 

Sarean hor zehar

www.flickr.com
Elementos de Asier Sarasua Ikus Asier Sarasuaren galeria