San blas zale txikiak
San blas txiki-txiki batzuk jarri ditut mahaitxo batean. Ikusteko. San Blas Eguna dela gogorarazteko. Apaintzeko.
Klasea eman dut eta San blas txiki bat falta zela iruditu zait. Baina ez diot kasurik egin. Konturatu orduko beste bat falta zen. Han aurkitu dut san blas zale txikia, san blas txikia jaten, txoko batean, gustura. San Blas horiek ez zirela jateko esan diot. "Eta zertarako dira orduan?", erantzun dit bere euskara ikasi berrian. Eta arrazoia du. Zertarako dira san blasak jateko ez badira?
Seguruenik ez zuen san blasik aurretik sekula probatu. Orain gutxi heldu da Euskal Herrira. Baina gustatu zaizkio, eta asko. ;-)
Ikasgai polita eman dit gaur nire ikasleak. Demasak dira txiki hauek. San blasak eta san blas zaleak.
Ikasi dut gaurkoan. Oinarrizko lehentasunen aurrean bestelakoek ez dute larregi balio.

Nik be hartuko neban san bla bat (gitxienez) zure mahaitxik. San blas zale amorratua naiz!!! Irakurle barrixa daka zure blogak. Laztan haundi bat!
Dani