Prospektiba
software_librea
Software librearen negozio ereduak
enpresako negozio eredua azalduz.
Jardunaldiaren helburua software librean oinarritutako negozio-eredu berriak jakitera ematea zen eta Software Libreak softwareren industria-sektorean agertzerakoan izan duen inpaktua. Aurreko batean aipatu genuen gero eta gehiago erabiltzen dela Software librea, goraka doan sektorea dela, alegia. Flossmetrics ikerketaren arabera urteroko hazkundea (CAGR-a) %12 da.
Baina sektorea goraka joateak ez du esan nahi sektoreko enpresa guztiak arrakastatsuak izan behar dutenik. Banka sektorean irabaziak daude baina banka enpresa batzuk porrot egiten dute. Sektore guztietan arraskasta faktoreak bilatu eta landu behar dira. CodeSyntaxen oinarri bezala ditugunak azaltzen saiatu gara gaurko aurkezpenean.
Gaiaren inguruan Gonzalez Barahona irakasleak material ugari du.
Software librearen gaur egungo egoerari eta enpresaren kudeaketan software libreak duen aplikazioari buruzko aurkezpena egin du Deustuko Unibertsitateko Pablo Garaizar-ek.
Antzerako jardunaldia antolatu da apirilerako Donostian .
Software Librea, enpresa eta erakundeentzat gida bat
Europako Ikerkuntzarako VI Framework Programme delakoak finantziatutako proiektua da FLOSSMetrics (Metrikak, datuak Free, Libre, Open Source Softwarean). CodeSyntaxek Zope eta Plone enpresen ZEA Partners elkartearen bitartez parte hartzen du ikerkuntza proiektu horretan.
FLOSSMETRICS proiektuak duen helburu nagusia software libreko proiektu ezberdinei buruzko informazioa eta datuak biltzea eta aztertzea da.
Proeiktuan lau unibertsitate, Universidad Rey Juan Carlos, Maastrich Unibertsitateko UNU-MERIT University of Maastrich, Wirtschaftsuniversitaet Wien Viena unibertsitateko ekonomia eta enpresa fakultatea eta Gretziako Unibertsitate handienak Aristotle University of Thessaloniki, eta hiru enpresa taldeak Conecta s.r.l., aipatutako Zea Partners eta Philips erraldoiaren Philips Medical Systems PMS Nederland B.V. hartzen dute parte.
Software librea edota FLOSS ( Free, Libre, Open Source Software ) Informazio Teknologietan ezagutzen den joera garrantzitsuenetarikoa da. Baina adituen arabera, bere potentzialtasun eta indarra ez da ondo erabiltzen enpresa eta erakundeetan, ez delako ondo ezagutzen, batez ere Enpresa Txiki eta Ertainetan.
Horregatik FLOSSMetrics proiektuan duela gutxi kaleratu den "Guide for SMEs", izeneko txostena interesgarria izan daiteke. Enpresetan Software Librea ezartzeko gida baten lehendabiziko bertsioa da.
Carlo Daffara eta Jesus M. Gonzalez-Barahona-k idatzi duten dokumentuak enpresei zuzendutako aholkuak eta jokabideak eskaintzen ditu, batez ere software librearen lehen aukeraketa eta Open Source-ko produktuen erabilera errazteko. Interesatzen bazaizu hemen duzu .pdf formatoan (Adi, 1.800 KB).
Dokumentu osoa da interesgarria. Esate baterako, 2. atalean, 15 eta 26 orrialdeen artean, Software Libreari buruzko 10 mito jasotzen dituzte ("Ten myths about free / libre open source software" ), 3. atalean software librea ezartzeko oinarrizko modeloak, 4. atalean software librea-ren aukeratekarako aholkuak, praktika onak edo ereduzko praktikak, 5. atalean eta software librean oinarritutako negozio ereduak 6. kapituluan.
Adibide bat baino ez, software librea ezartzen duten enpresetan sortzen diren aurrezkiak aipatzen dira (23. orrialdean), 800 IKT arduradunei egindako inkesta baten oinarrituta (Erreferentzia: "Infoworld white paper, OPEN SOURCE MANAGEMENT: Trends, Requirements and Future Needs for the Open Source Enterprise"). Emaitzek argi uzten dute zenbat eta Open Source produktu gehiago erabili orduan eta koste aurrerapen handiagoak ematen direla enpresetan. Taulan ikusten denez, aurrezte handienak 25 Open Source produktutik gora ezarri duten erakundeetan ematen da.
Baina badirudi FLOSSMetrics ikerketan jasotzen denaren kontrakoa esaten duela Eusko Jaurlaritzak, behintzat Legebiltzerrean esandakoari (adi erantzun parlamentarioa .pdf formatoan) kasu egiten badiogu :
"De acuerdo con los análisis y comparativas realizadas por el Gobierno Vasco, el coste total de propiedad de una configuración de puesto de trabajo basada en software libre es, hoy en día, mayor que el de la configuración actual equivalente basada en software con licencia, básicamente por las necesidades de soporte técnico."Josu Orbe-k ondo esaten duen moduan software libreak lizentzia du, baina horretaz aparte datuak ez datoz bat: gustatuko litzaidake ikustea aipatzen diren "analisis y comparativas" ...
