Joan zen ostegunean aurkeztu zen publikoki duela hilabete batzuk .eus domeinua lortzeko lanean diharduen PuntuEus Elkartea . Goizean Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan eta arratsaldez Durangoko Plateruenan. Azpiko argazki kaskar hau han ateratakoa da, ekitaldiko eszenategian ekimenaren logoarekin zegoen kartela.
Euskara eta euskal kultura Interneten; horixe da elkartearen aldarria. Euskarak eta euskal kulturak erronka berri bat dute: Interneten bere izen propioa sortzea. Interneten, izena eta izana elkarrekin baitoaz.
Bide luzea izango dela sumatzen dut, horregatik ekimenarekin bat egitea nahi baduzu, atxikimenduak jasotzen ari dira.
Ostiralean, 25ean, blogari euskaldunen mahaingurua izango da arratsaldeko zazpiretan Barakaldoko Euskal Encounter delakoaren barnean.
Justu gaur oporrak hartu, motxila bizkarrean jarri eta bihar goizean goizetik "La senda de Camille" sei eguneko mendi ibilaldia egiteko asmoa dut, beraz ezingo dut Barakaldon egon, pena.
Baina besteak beste Teketenek eta Haritz-ek proposatuari jarraituz seguru zer esana egongo dela "Euskararen ikusgaitasuna mundu globalizatuan" gaiari buruzko eztabaidan. Blogetan jarraituko dut hau eta bueltarako gogo eta indarrik geratzen bazait, Camillerena kontatuko dut hemen.
Bartzelonako diputazioarentzat ematen ari garen Udako Ikastaroar hortik doa: "Diseño de escenarios de futuro, en los servicios sociales municipales", Diputacio de Barcelonak urtero antolatzen duen Escola d'Estiu de Serveis Socials delakoaren barnean.
Aste osoko ikastaroa denez, lankide ohi batekin, Ibon Zugastirekin, erdibana ematen dihardut. Esperientzia polita, talde gogotsu eta majoa egokitu da, jendea interesatua dirudi, eta bihar azken eguna denez, zerbait praktikoa egin nahi dugu: zerbitzu publikoen etorkizunari buruzko prospektiba tailerra. Ea zer ematen duen, edo ea zer ematen dugun.
Bitartean Behobia - San Sebastian, prestatzeko running pixak egin dut Barcelona hirian , baina bero larregi egiten du hemen. Harrituta zenbat bizikleta ikusten den Bartzelonan, proportzioan ia Zarautzen beste.
Deustuko Unibertsitateak , Bilbao Metropoli 30 elkarteak eta Monterrey-ko Teknologikoak antolatu duten Hirien plangintza estrategikoari buruzko ikastaroaren barnean, hitzaldia eman behar nuen gaur goizean.
Bitxia Bilbon izandako hitzaldi batean entzuleen artean gehiengoa mexikarrak izatea, 45 lagun inguru, gero italiarrak, 15-20 edo, eta azkenik euskaldunak 8-10 bat lagun. Globalizazioa, seguruenez.
Hitzaldia, duela hilebete batzuk Bartzelonan eman nuenaren antzekoa: Herramientas de la Prospectiva Territorial .
Ostirala gauean gaiari buruz hitz egiten jardun genuen lagunen artean: gero eta gehiago jotzen dugu bideo edo telebista saioen bila Internetera.
Eta larunbatean, E. Dans-ek YouTube y la televisión del futuro artikulu interesgarrian The YouTube Screening Room, aipatu zuen. Hasiera da, baina seguruenez munduan hedatuena, globalena den telebista katea Youtube da . Ez da bakarra, DailyMotion, Viddler, Yahoo Videos, Metacafe, Google Videos, EuskalTube, ... eta beste plataforma batzuk daude, baina funtsean telebista eredua aldatzen doa, eta beharbada zailago bazirudien ere irratiarena baino gehiago aldatuko da.
SPRI-k antolatuta Cinum ekimenak, Zibilizazio Digitalen Foroa-k, bultzatu duen hausnarketa prospektiboaren emaitzak aurkeztu dira gaur Bilboko Guggenheim Museoan.
Zibilizazio digitalaren etorkizunari buruzko lau eszenategi aurkeztu ditu lanaren arduraduna eta programaren disenatzailea izan den Daniel Kaplan-ek.
Lau eszenategiak honako hauek dira:
eta eszenategiak zazpi erronka eta ekintza planak definitzeko erabili dira:
1. Hezkuntza: nabarmen igo jakintzaren maila globala, jakintza hori eraikitzeko, transmititzeko era ebaluatzeko modua aldatuz
2. Ingurumena: "Aztarna ekologikoa" eguneroko neurri bilakatzea (pertsonala edo partekatua)
3. Berrikuntza: Gorputza eta zentzuak berriro murgildu elkarrekintza digital batean
4. Zientziak: Gizakiaren "hobekuntzari" buruzko etika bat definitzea
5. Gobernantza: Mundu konplexu bat gobernatzeko argibideak eta sareak
6. Demokrazia: Eskura dagoen espazioa kontrabotere digitaletara zabaldu
7. Seguratasuna: Estatu-nazioak, enpresak, GKEak eta hiritarrak inplikaraziko dituen hitzartutako "Kontigentzia plan" bat prestatu behar da.
Testu osoak www.cinum.org webgunean aurkitu daitezke.
Ez dago prospektibari buruzko literatura asko euskaraz, beraz interesgarria euskarazko laburpenaren argitalpena banatu duela SPRI-k, 2005-2007 zibilizazio digitalen foroak. Aurkezpenean banatu dute, baina momentuz ez dut aurkitu arrastorik Interneten.
2020 urtean nolakoa izan daitekeen gizakiak eta ordenagailuen arteko harremana izan dute aztergai Microsoft Research antolatutako HCI 2020 "Being Human: Human-Computer Interaction in the Year 2020" ekimenean.
Horren ondorioz ia 100 orrialdeko txostena (adi .pdf-a) argitaratu dute. Bertan lan taldearen aurreikuspenak isladatzen dira eta beste toki batzuetan antzerako gauzak irakurri eta entzundakoak izan arren interesgarria da txostena.
Informatikaren hastapenetan erabiltzaile askorentzat ordenagailu bakarra - Mainframe edo Konputagialu nagusia - izatetik (Mainframe Era), ordenagailu pertsonalen garaira pasatu ginen 1980-90 urteetan (Personal Computer Era). Gaur mugikortasunaren garaian bizi gara, ordena-konputa-tele-gailu ezberdinak pertsona bakoitzarentzat (bulegoan, etxean, portatila, mugikorra, PDA, ... Mobility Era). Eta etorkizunean Ubiquity Era delakoan biziko gara, ehundaka aparatu edo ordenagailurekin erabiltzaile bakoitzarentzat.
Hemendik 2020 urtera hitza eta keinuak zer esan handia izango dute makinekin izango dugun harremanetan. Eta informatika mugikorretik informatika ubikuora pasatu beharko dugu.
Gauza interesgarri asko. Esate baterako, gizaki-makina erlazioan giza baloreak kontutan izan beharko ditugula: isilpekotasuna, segurtasuna, morala, etika, ...
GPS sistemei buruz, aipamen bat adituen aldetik: "jendea prest badago makina sinpleak emandako agindu edo instrukzioei itsu-itsuan kasu egiteko, gizaki eta makinen arteko harremanekin oso adi egon beharko ginateke eta gehiago kezkatu , batez ere gero eta normalagoa, sarriagoa eta konplexuagoa izango delako harreman hori".
Ostiral honetan Eibar.org eta eibartarrak posta-zerrendako lagunek bere ahotsak grabatuz Tom-Tom nabigatzaileak pertsonalizatu eta euskaratzen arituko dira gure bulegoan: pauso txiki bat bide horretan. Ahots ezezaguna entzun beharrean aginduak ematen kotxe barruan, zeurea edo lagun batena entzun ahal izango duzu: Tomtom-erako euskal ahotsak.
Makinak gizakiagoak bihurtu behar dute 2020ari begira? galdetzen dute aipatutako txostenean. Bada, seguruenez bai. Horregatik, ostiral honetan, 2008an oraindik, eibartarrak posta-zerrendakideak apur bat gizakiagoak eta adiskide bihurtuko dituzte kotxerako GPS nabigatzaileak ;-)
Escola 2018 L'educació que volem izeneko blogean etorkizunean nahi dugun eskolari buruzko hausnarketari ekin diote.
2008 - 2018, hemendik hamar urtera eskolaren etorkizuna nola ikusten dugun galdezka ari dira.
Nolakoa izango den, nolakoa nahi dugun. Prospektiba saiakera kolektiboa egiten saiatu dira eta etorkizuneko eszenategiei buruz ari dira eztabaidatzen aipatutako blogean eta beste askotan. Batez ere, bi aukera kontutan izanda: izan daitekeen eszenategia edo probablea eta gura dugun eszenategia edo desiragarria.
Dena den, gehitzeko bada, era guztiko ekarpenak onartzen dituzte, "Una proposta col·lectiva basada en propostes positives, personals i creatives sobre l'educació que volem d'aquí a 10 anys"diote.
Esate baterako, Dreig-en ekarpena "La escuela en 2018: Penélope (un desvarío posible…)" asko gustatu zait, baina gehiago daude aipatutako loturan. Gure inguruan, besteak beste seguru IKTroak
bueltak eman dizkiotela eskolaren etorkizunaren gaiari.
Hauteskunde egunetan Eta Kitto herri aldizkariak argitaratzen duen ale berezirako - hauteskundeei errepasoa - kolaborazioa eskatzen didate. Hauteskunde gauen, arrapataka, emaitzak sortzen diren heinean, egin beharreko komentarioa da, eta ez naiz kazetaria. Euskaraz idazten kaskarra naiz gainera eta eskerrak Juanan Argoitiak laguntzen duela euskara aldetik estilo orrazkeran. Baina tira, hona hemen gaurkoan idatzitakoa:
Atentatuaren itzalpeko hauteskundeetan alderdi sozialista irabazle
Bipartidismo edo alderdibitasunaz, errepikatutako ilegalizazioez, eztabaida mediatikoez.... idazteko asmoa neukan lerro hauetan, baina askok aurreikusten zuten bezala kanpainako azken egunean ETAk hauteskunde kanpainan agertzea erabaki du Isaias Carrasco Arrasateko zinegotzi sozialista ohia tirokatuz.
Ez dakit helburu politikoak, militarrak edo propagandazkoak lortu dituen, baina amorrua, higuina, nazka eta dolumina nonahi sortu du ETAk hilketa horrekin. "Errepidean kontrabidean doazen horiek, suizidatzeko hiltzen" idatzi zuen atzo Anjel Lertxundi idazleak eta atzodanik "Don't save me, thanks"- ez nazala inork salba, eskerrik asko- mezua zabaldu da sarean. Nik ez dut hobeto adieraziko.
Estatu mailan eta alderdibitasunaren eredupean jokatutako hauteskunde hauetan, garaile garbia PSOE izan da eta Espainako beste alderdi handiak, PPk, ere diputatu gehiago izango ditu. Bipolarizazioa. Alderdi abertzaleak, aldiz, EAJ, ERC, EA, ... edo Izquierda Unida bezalako alderdi txikiak orohar galtzaile irten dira.
Zapatero Espainiako presidente izango da beste lau urteetan. Hala ere, PSOEk ez du lortu gehiengo nagusia eta aurreko legealdian bezala beste alderdi batzuen sostengua, akordio eta hitzarmenak beharko ditu lege berriak, lege aldaketak edo aurrekontuak aurrera ateratzeko, eta PP baztertzeko. Gutxi gora behera, azken lau urteetan bezala.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan orain dela lau urte baino eserleku bat gutxiago banatu da Hego Euskal Herrian, 23 diputatu eta 16 senatari aukeratu dira. Gipuzkoan PSE-EEk Eusko Alkartasunaren kontura eserleku bat irabazi du eta Bizkaian EAJk eserleku bat gutxiago du. Alderdi konstituzionalistak nagusi irten dira ia lurralde guztietan.
ETAk eta legez kanporatutako ezker abertzaleak abstentziorako deialdia egin zuten eta badirudi nolabaiteko eragina izan duela. 2004arekin alderatuz gero, Estatu mailan parte hartzea antzerakoa izan da gaur. Hemen, lurralde ezberdinen arabera, %3tik eta %12ra behetik egon da.
Eibarren PSE-EE irabazle garbia irten da ia 6.800 botorekin, bigarren EAJ geratu da ia 3.500 botorekin eta hirugarren PP 2.000 bozkarekin. Ez da izan gaur 1.000 botoetara ailegatu den beste alderdirik Eibarren: Eusko Alkartasuna, Ezker Batua edo Aralar muga horretatik behera geratu dira. Parte hartzea %66koa izan da eta abstentzioa %34koa. Datu horien arabera, zaila da jakitea ilegalizatutako Batasunak zenbateko boto kopurua izango lukeen. Beharbada laugarren indarra litzateke.
Gaurko emaitzak azken urteetan Udal Hauteskundeetan izan direnetatik urrutiegi ez daudela esango nuke; bai, ordea, 2004an izandako emaitzetatik. Baina hauteskunde bakoitzak bere berezitasuna duenez, ez dirudi automatikoki estrapolatu daitezkeenik Udal edo Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara.
enpresako negozio eredua azalduz.
Jardunaldiaren helburua software librean oinarritutako negozio-eredu berriak jakitera ematea zen eta Software Libreak softwareren industria-sektorean agertzerakoan izan duen inpaktua. Aurreko batean aipatu genuen gero eta gehiago erabiltzen dela Software librea, goraka doan sektorea dela, alegia. Flossmetrics ikerketaren arabera urteroko hazkundea (CAGR-a) %12 da.
Gaur betetzen dira bost urte egunkaria itxi zutela. Bidegabekeria hau salatzeko web ekintza batera deitu du egunkariaren alde elkarteak,
eta mezu honen bitartez ekintza horretara atxikitzen naiz. Egunkariaren aldeko bannerra sustatu webgunean lortu daiteke. Informazio gehiago:
; |
Europako Ikerkuntzarako VI Framework Programme delakoak finantziatutako proiektua da FLOSSMetrics (Metrikak, datuak Free, Libre, Open Source Softwarean). CodeSyntaxek Zope eta Plone enpresen ZEA Partners elkartearen bitartez parte hartzen du ikerkuntza proiektu horretan.
FLOSSMETRICS proiektuak duen helburu nagusia software libreko proiektu ezberdinei buruzko informazioa eta datuak biltzea eta aztertzea da.
Proeiktuan lau unibertsitate, Universidad Rey Juan Carlos, Maastrich Unibertsitateko UNU-MERIT University of Maastrich, Wirtschaftsuniversitaet Wien Viena unibertsitateko ekonomia eta enpresa fakultatea eta Gretziako Unibertsitate handienak Aristotle University of Thessaloniki, eta hiru enpresa taldeak Conecta s.r.l., aipatutako Zea Partners eta Philips erraldoiaren Philips Medical Systems PMS Nederland B.V. hartzen dute parte.
Software librea edota FLOSS ( Free, Libre, Open Source Software ) Informazio Teknologietan ezagutzen den joera garrantzitsuenetarikoa da. Baina adituen arabera, bere potentzialtasun eta indarra ez da ondo erabiltzen enpresa eta erakundeetan, ez delako ondo ezagutzen, batez ere Enpresa Txiki eta Ertainetan.
Horregatik FLOSSMetrics proiektuan duela gutxi kaleratu den "Guide for SMEs", izeneko txostena interesgarria izan daiteke. Enpresetan Software Librea ezartzeko gida baten lehendabiziko bertsioa da.
Carlo Daffara eta Jesus M. Gonzalez-Barahona-k idatzi duten dokumentuak enpresei zuzendutako aholkuak eta jokabideak eskaintzen ditu, batez ere software librearen lehen aukeraketa eta Open Source-ko produktuen erabilera errazteko. Interesatzen bazaizu hemen duzu .pdf formatoan (Adi, 1.800 KB).
Dokumentu osoa da interesgarria. Esate baterako, 2. atalean, 15 eta 26 orrialdeen artean, Software Libreari buruzko 10 mito jasotzen dituzte ("Ten myths about free / libre open source software" ), 3. atalean software librea ezartzeko oinarrizko modeloak, 4. atalean software librea-ren aukeratekarako aholkuak, praktika onak edo ereduzko praktikak, 5. atalean eta software librean oinarritutako negozio ereduak 6. kapituluan.
Adibide bat baino ez, software librea ezartzen duten enpresetan sortzen diren aurrezkiak aipatzen dira (23. orrialdean), 800 IKT arduradunei egindako inkesta baten oinarrituta (Erreferentzia: "Infoworld white paper, OPEN SOURCE MANAGEMENT: Trends, Requirements and Future Needs for the Open Source Enterprise"). Emaitzek argi uzten dute zenbat eta Open Source produktu gehiago erabili orduan eta koste aurrerapen handiagoak ematen direla enpresetan. Taulan ikusten denez, aurrezte handienak 25 Open Source produktutik gora ezarri duten erakundeetan ematen da.
Baina badirudi FLOSSMetrics ikerketan jasotzen denaren kontrakoa esaten duela Eusko Jaurlaritzak, behintzat Legebiltzerrean esandakoari (adi erantzun parlamentarioa .pdf formatoan) kasu egiten badiogu :
"De acuerdo con los análisis y comparativas realizadas por el Gobierno Vasco, el coste total de propiedad de una configuración de puesto de trabajo basada en software libre es, hoy en día, mayor que el de la configuración actual equivalente basada en software con licencia, básicamente por las necesidades de soporte técnico."Josu Orbe-k ondo esaten duen moduan software libreak lizentzia du, baina horretaz aparte datuak ez datoz bat: gustatuko litzaidake ikustea aipatzen diren "analisis y comparativas" ...
Seguruenez CodeSyntaxen aurten argitaratuko dugun azken webgunea da ISEA Zentro Teknologikoarena.
ISEA MCC taldearen barruan dagoen Zerbitzuen Sektorean espezializatutako Zentro Teknologikoa da. Azken finean, garapen teknologikoa eta berrikuntzaren bidez Zerbitzuen Sektoreko lehiakortasunaren hobekuntzarako sortu da.
Enpresa eta erakundeen webgune korporatiboen beharrei erantzuteko Zope izeneko CMS-an oinarritutako Korpoweb aplikazioa erabili da. Adibidez, aurrerago Bioplat - Plataforma Tecnológica Española de la Biomasa -, bezalako proiektu teknologikoetan erabili dugun aplikazio berdina.
Dudarik gabe ekimen interesgarria da ISEA. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean integratuta dago, lehen Saretek eta gaur egin Berrikuntzaren Euskal Agentzia dena, eta momentuz lanerako esparru nagusiak bost dira
eskuratu.
Bartzelonako Diputazioak Toki Garapenerako Behatokien eredu berria bultzatu nahi du, non prospektibak indar gehiago izango duen.
Horregatik, joan zen abenduaren 11an "Els observatoris del desenvolupament econòmic local: una eina al servei de la presa de decisions" izeneko jardunaldia antolatu zuen Desenvolupament econòmic sailak , Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak kudeatzen duen Casa de Convalescència eraikin zoragarrian.
Jardunaldian udalerri askotako ordezkariak hartu zuten parte: Barcelona, Sabadell, Mataró, Consorci del Moianès, Conselll Comarcal del Baix Llobregat, Hospitalet, Manresa, Rubí, Besos, Gramenet, Terrassa, Vilanova, Vallesoc, Bages, ... eta beste asko. Donostiko Plangintza Estrategikoaren arduraduna den Kepa Korta ere gurekin egon zen.
Jardunaldiaren laburpena, aurkeztutako dokumentuak eta behatokien panelak Diputazioko webgunean daude eskuragarri eta hortaz aparte nire aurkezpenean erabilitako materiala hemen dago.
Esan bezala, Toki Garapenerako Behatokien berdefinizioan indar gehiago izango du prospektibak. Bertako arduradunak aipatzen zuten bezala, azken urteetan lurralde garapenerako estrategiak sektore politika hutsak izatetik (enplegu politika hutsa, esate baterako) lurralde politika izatera pasa dute, sozioekonomikoa nahiz ingurumenekoa, eta integratuak eta zeharkakoak behar dute izan. Hau da, sektore guztietan eragina izan behar dituztenak.
Ikuspegi honek, Europako Lurralde Estrategian jasotakoa, garapen iraunkorrari eta giza kohesioari eman behar dio lehentasuna, eta behar beharrezkoa du lurralde baten - dela udalerria, dela eskualdea, dela delakoak -, eragina duten sektoreko politika ezberdinen ikuspegi integratua izatea.
Horretara, plangintza estrategikoaren prozeduren integrazioan, hiru helburu nagusitan oinarritutako lurralde garapenerako estrategiak landu behar dira:
Testuinguru honetan 300 udalerri eta 5 miloi biztanle baino gehiago duen Bartzelonako probintzian, estrategikoa, prospektiboa eta lurraldeko dimentsioa duen proposamena ipini nahi dute martxan Behatokien eredu berri batekin. "313 municipis en Xarxa" diote beraiek, 313 udalerri sarean: erronka polita.
Zorion agur mezua ailegatu zait joan zen azaroan bisitatu nuen Bartzelonako CUIMPB - Centre Ernest Lluch zentrotik. Oso mezu prospektiboa, egia esan: "M'interessa el futur, perquè és el lloc on passaré la resta de la meva vida" Woody Allen-en omen da.