Basque Bloggers Exhibition Centre
Ostiralean, 25ean, blogari euskaldunen mahaingurua izango da arratsaldeko zazpiretan Barakaldoko Euskal Encounter delakoaren barnean.
Justu gaur oporrak hartu, motxila bizkarrean jarri eta bihar goizean goizetik "La senda de Camille" sei eguneko mendi ibilaldia egiteko asmoa dut, beraz ezingo dut Barakaldon egon, pena.
Baina besteak beste Teketenek eta Haritz-ek proposatuari jarraituz seguru zer esana egongo dela "Euskararen ikusgaitasuna mundu globalizatuan" gaiari buruzko eztabaidan. Blogetan jarraituko dut hau eta bueltarako gogo eta indarrik geratzen bazait, Camillerena kontatuko dut hemen.
Zerbitzu sozialen eszenategiak
Bartzelonako diputazioarentzat ematen ari garen Udako Ikastaroar hortik doa: "Diseño de escenarios de futuro, en los servicios sociales municipales", Diputacio de Barcelonak urtero antolatzen duen Escola d'Estiu de Serveis Socials delakoaren barnean.
Aste osoko ikastaroa denez, lankide ohi batekin, Ibon Zugastirekin, erdibana ematen dihardut. Esperientzia polita, talde gogotsu eta majoa egokitu da, jendea interesatua dirudi, eta bihar azken eguna denez, zerbait praktikoa egin nahi dugu: zerbitzu publikoen etorkizunari buruzko prospektiba tailerra. Ea zer ematen duen, edo ea zer ematen dugun.
Bitartean Behobia - San Sebastian, prestatzeko running pixak egin dut Barcelona hirian , baina bero larregi egiten du hemen. Harrituta zenbat bizikleta ikusten den Bartzelonan, proportzioan ia Zarautzen beste.
Lurralde prospektiba Bilbon
Deustuko Unibertsitateak , Bilbao Metropoli 30 elkarteak eta Monterrey-ko Teknologikoak antolatu duten Hirien plangintza estrategikoari buruzko ikastaroaren barnean, hitzaldia eman behar nuen gaur goizean.
Bitxia Bilbon izandako hitzaldi batean entzuleen artean gehiengoa mexikarrak izatea, 45 lagun inguru, gero italiarrak, 15-20 edo, eta azkenik euskaldunak 8-10 bat lagun. Globalizazioa, seguruenez.
Hitzaldia, duela hilebete batzuk Bartzelonan eman nuenaren antzekoa: Herramientas de la Prospectiva Territorial .
