Software Librea, enpresa eta erakundeentzat gida bat
Europako Ikerkuntzarako VI Framework Programme delakoak finantziatutako proiektua da FLOSSMetrics (Metrikak, datuak Free, Libre, Open Source Softwarean). CodeSyntaxek Zope eta Plone enpresen ZEA Partners elkartearen bitartez parte hartzen du ikerkuntza proiektu horretan.
FLOSSMETRICS proiektuak duen helburu nagusia software libreko proiektu ezberdinei buruzko informazioa eta datuak biltzea eta aztertzea da.
Proeiktuan lau unibertsitate, Universidad Rey Juan Carlos, Maastrich Unibertsitateko UNU-MERIT University of Maastrich, Wirtschaftsuniversitaet Wien Viena unibertsitateko ekonomia eta enpresa fakultatea eta Gretziako Unibertsitate handienak Aristotle University of Thessaloniki, eta hiru enpresa taldeak Conecta s.r.l., aipatutako Zea Partners eta Philips erraldoiaren Philips Medical Systems PMS Nederland B.V. hartzen dute parte.
Software librea edota FLOSS ( Free, Libre, Open Source Software ) Informazio Teknologietan ezagutzen den joera garrantzitsuenetarikoa da. Baina adituen arabera, bere potentzialtasun eta indarra ez da ondo erabiltzen enpresa eta erakundeetan, ez delako ondo ezagutzen, batez ere Enpresa Txiki eta Ertainetan.
Horregatik FLOSSMetrics proiektuan duela gutxi kaleratu den "Guide for SMEs", izeneko txostena interesgarria izan daiteke. Enpresetan Software Librea ezartzeko gida baten lehendabiziko bertsioa da.
Carlo Daffara eta Jesus M. Gonzalez-Barahona-k idatzi duten dokumentuak enpresei zuzendutako aholkuak eta jokabideak eskaintzen ditu, batez ere software librearen lehen aukeraketa eta Open Source-ko produktuen erabilera errazteko. Interesatzen bazaizu hemen duzu .pdf formatoan (Adi, 1.800 KB).
Dokumentu osoa da interesgarria. Esate baterako, 2. atalean, 15 eta 26 orrialdeen artean, Software Libreari buruzko 10 mito jasotzen dituzte ("Ten myths about free / libre open source software" ), 3. atalean software librea ezartzeko oinarrizko modeloak, 4. atalean software librea-ren aukeratekarako aholkuak, praktika onak edo ereduzko praktikak, 5. atalean eta software librean oinarritutako negozio ereduak 6. kapituluan.
Adibide bat baino ez, software librea ezartzen duten enpresetan sortzen diren aurrezkiak aipatzen dira (23. orrialdean), 800 IKT arduradunei egindako inkesta baten oinarrituta (Erreferentzia: "Infoworld white paper, OPEN SOURCE MANAGEMENT: Trends, Requirements and Future Needs for the Open Source Enterprise"). Emaitzek argi uzten dute zenbat eta Open Source produktu gehiago erabili orduan eta koste aurrerapen handiagoak ematen direla enpresetan. Taulan ikusten denez, aurrezte handienak 25 Open Source produktutik gora ezarri duten erakundeetan ematen da.
Baina badirudi FLOSSMetrics ikerketan jasotzen denaren kontrakoa esaten duela Eusko Jaurlaritzak, behintzat Legebiltzerrean esandakoari (adi erantzun parlamentarioa .pdf formatoan) kasu egiten badiogu :
"De acuerdo con los análisis y comparativas realizadas por el Gobierno Vasco, el coste total de propiedad de una configuración de puesto de trabajo basada en software libre es, hoy en día, mayor que el de la configuración actual equivalente basada en software con licencia, básicamente por las necesidades de soporte técnico."Josu Orbe-k ondo esaten duen moduan software libreak lizentzia du, baina horretaz aparte datuak ez datoz bat: gustatuko litzaidake ikustea aipatzen diren "analisis y comparativas" ...
ISEA - Berrikuntza enpresa zerbitzu aurreratuetan
Seguruenez CodeSyntaxen aurten argitaratuko dugun azken webgunea da ISEA Zentro Teknologikoarena.
ISEA MCC taldearen barruan dagoen Zerbitzuen Sektorean espezializatutako Zentro Teknologikoa da. Azken finean, garapen teknologikoa eta berrikuntzaren bidez Zerbitzuen Sektoreko lehiakortasunaren hobekuntzarako sortu da.

Enpresa eta erakundeen webgune korporatiboen beharrei erantzuteko Zope izeneko CMS-an oinarritutako Korpoweb aplikazioa erabili da. Adibidez, aurrerago Bioplat - Plataforma Tecnológica Española de la Biomasa -, bezalako proiektu teknologikoetan erabili dugun aplikazio berdina.
Dudarik gabe ekimen interesgarria da ISEA. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean integratuta dago, lehen Saretek eta gaur egin Berrikuntzaren Euskal Agentzia dena, eta momentuz lanerako esparru nagusiak bost dira
- Ingeniaritza zibila eta arkitektura.
- Enpresa zerbitzuak.
- Informazio eta komunikazio Teknologiak.
- Sistema integrazio ingeniaritza.
- Heziketa Ingeniaritza.
eskuratu.
Prospektiba eta Toki Garapenerako Behatokiak
Bartzelonako Diputazioak Toki Garapenerako Behatokien eredu berria bultzatu nahi du, non prospektibak indar gehiago izango duen.
Horregatik, joan zen abenduaren 11an "Els observatoris del desenvolupament econòmic local: una eina al servei de la presa de decisions" izeneko jardunaldia antolatu zuen Desenvolupament econòmic sailak , Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak kudeatzen duen Casa de Convalescència eraikin zoragarrian.
Jardunaldian udalerri askotako ordezkariak hartu zuten parte: Barcelona, Sabadell, Mataró, Consorci del Moianès, Conselll Comarcal del Baix Llobregat, Hospitalet, Manresa, Rubí, Besos, Gramenet, Terrassa, Vilanova, Vallesoc, Bages, ... eta beste asko. Donostiko Plangintza Estrategikoaren arduraduna den Kepa Korta ere gurekin egon zen.
Jardunaldiaren laburpena, aurkeztutako dokumentuak eta behatokien panelak Diputazioko webgunean daude eskuragarri eta hortaz aparte nire aurkezpenean erabilitako materiala hemen dago.

Esan bezala, Toki Garapenerako Behatokien berdefinizioan indar gehiago izango du prospektibak. Bertako arduradunak aipatzen zuten bezala, azken urteetan lurralde garapenerako estrategiak sektore politika hutsak izatetik (enplegu politika hutsa, esate baterako) lurralde politika izatera pasa dute, sozioekonomikoa nahiz ingurumenekoa, eta integratuak eta zeharkakoak behar dute izan. Hau da, sektore guztietan eragina izan behar dituztenak.
Ikuspegi honek, Europako Lurralde Estrategian jasotakoa, garapen iraunkorrari eta giza kohesioari eman behar dio lehentasuna, eta behar beharrezkoa du lurralde baten - dela udalerria, dela eskualdea, dela delakoak -, eragina duten sektoreko politika ezberdinen ikuspegi integratua izatea.

Horretara, plangintza estrategikoaren prozeduren integrazioan, hiru helburu nagusitan oinarritutako lurralde garapenerako estrategiak landu behar dira:
- lehiakortasun ekonomikoa, garapen ekonomikoak giza ongizatea sorrarazi behar du eta lurraldea bera da garapenerako aktibo garrantzitsua, errekurtsoak eta aukerak aprobetxatuz, eta berrikuntza eta balio erantsi handia duten aktibitateen bitartez;
- giza kohesioa, pertsona eta lurraldeen arteko aukeren berdintasuna bermatzailea, baztertze sozial sahiestuz eta gizabanakoen eta komunitateen bizitza kalitatea eta aukerak hobetuz;
- inguruaren sostengarritasuna, garapenerako errekurtsoak zainduz, kutsadura eta hondakinak bizitza kalitatean eragin negatiboa izan ez dezatela kontrolatuz, etabar.
Testuinguru honetan 300 udalerri eta 5 miloi biztanle baino gehiago duen Bartzelonako probintzian, estrategikoa, prospektiboa eta lurraldeko dimentsioa duen proposamena ipini nahi dute martxan Behatokien eredu berri batekin. "313 municipis en Xarxa" diote beraiek, 313 udalerri sarean: erronka polita.
Bon Nadal prospektiboa
Zorion agur mezua ailegatu zait joan zen azaroan bisitatu nuen Bartzelonako CUIMPB - Centre Ernest Lluch zentrotik. Oso mezu prospektiboa, egia esan: "M'interessa el futur, perquè és el lloc on passaré la resta de la meva vida" Woody Allen-en omen da.

Irratia.com Euskal artzain digitalen bilkura

Teknikariarekin batera Irratia.com ekimenean atzean dauden Jabik eta Patxik gonbidapena luzatu dute beraien blogetan.
Baina, azkenean ezingo dut joan gaur Bilboko Kafe Antzokira Irratia.com bere 100. saioa ospatzeko egingo duen zuzeneko saiora. Seguru ondo pasatuko dutela Euskal artzain digitalen bilkurara bertaratzen diren lagunek eta kontatuko dute, seguru.
Joan ezin naizenez, digitalki beraz, ze erremedio, ondo pasa!
Technorati Tags: irratia.com, Bilbo

