Durango 2040 : Mortimer Durangoko azokan!
Primizia eta esklusiba mundialean Volgako Batelariak aurtengo Durangoko Azoka -n aurkeztuko diren lanen berri eman zuten duela gutxi.
Ez zen lan erraza batelariena, baina urrutirago joan da Jon Alonso eta aste honetako Argian, Durango 2040 iritzi artikuluan, etorkizunean Durangon zer eta nola aurkeztuko den aurreratu digu.
Hasiera egunean, Mortimer eztabaidagarriaren "Zatiki", azken lanaren prentsaurre eta aurkezpen birtuala bideokonferentziaz. Bigarren egunean, mahai ingurua aldizkari literarioei buruz, trikitrixa eta bertso-saioa. Ona.
Aldiz, norbaitek Olmako Tximiniari blogean galdetu arren , badirudi inork ez dakiela musikan izango diren nobedadeak ...
Teknologia giltzarriak 2010 urteari begira eta Internet

Gainean dugun 2010 urteari begira Frantziako Ministère de lÉconomie, des Finances et de lIndustrie delakoaren Enpresen zuzendaritazak , Technologies clés 2010 (Teknologia giltzarriak 2010) izeneko ikerketa argitaratu du. Hau da, 2010 urteari begira etorkizun gehiago duten teknologien errepasoa erakargarritasuna eta lehiakortasunari dagokionez.
Ikerketan Frantzian enpresa eta ikerketa munduan aditu diren 100 pertsona baino gehiago parte hartu dute eta etorkizunean kontutan izan beharko ditugun teknologian identifikatu dituzte.
Argitalpena hiru zatitan banatuta dago eta hemendik jaitsi dezakezue.

Prospektiba eta etorkizuneko joerei buruzko informazioa normalean AEBtik datorkigu, beraz interesgarria egiten da hain gertuko den horrelako ikerketa.
Internet lehentasun teknologikoa?
Gazteleraz gai berdinari buruz idatzitako sarreran, Tecnologias clave al 2010 , informazio interesgarria gehitu du Luistxok : Pierre Chappaz frantziarrak, Kelkoo -ko fundatzaileak, Internet priorité nationale? izeneko artikulu interesgarria idatzi duela Frantziako lehentasun teknologikoei buruz.
Internet lehentasuna bada eta ikusirik Internet proiektu gehienak amerikarrak direla, Interneteko startup edo enpresa berriak serioski laguntzea proposatzen du Chappaz-ek. Esate baterako:
- sortutako lehen enpleguen karga sozialak kentzea (behinik behin, jatetxeen edo hotelen BEZ-a jeistea baino tontoago ez dela dio)
- Interneteko startup-etan egiten den inbertsioa fiskalki lagundu (fiskalki lagundu inbertsio inmobiliarioarekin egiten den bezala, Internet lehentasuna bada zergaitik etxeak bai eta Internet ez)
- talde handiak, batez ere mediatikoak, Interneten gara daitezela bultzatu (bihar edo etzi hemengoak talde amerikar baten eskuetan gera ez daitezen)
- Interneteko inbertsioentzat fiskalitea hobetu kanpotik datozen (Irlanda adibidetzat ipintzen du, Google bezalako enpresak erakartzeko egindakoa aipatuz).
Gau guzti hauen inguruan adostasuna eskatzen zuten mahai inguruan parte hartu zuten guztiek: Pierre Chappaz bera, Pierre Kosciusko-Morizet (Price Minister), Loic Le Meur (Sixapart), Tariq Krim (Netvibes), François Bourdoncle (Exalead/Quaero) eta beste batzuk.
Technorati Tags: Tecnologia, prospektiba, Internet, Frantzia
UEU, 2006-2007 ikasturtearen inaugurazioa

Tim OReilly-k, web 2.0 kontzeptuaren asmatzailea eta Interneteko guruak, Gasteiz-en bere hitzaldia ematen zuen bitartean UEU -k 2006-2007 ikasturtearen inaugurazio ekitaldia egin du Markeskoa jauretxean.

Joxe Joan Gonzalez de Txabarri, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, Marijo Telleria, Eibarko Udalaren ordezkariak eta Lore Erriondo UEUren zuzendariak eman diote hasiera ikasturteari, eta ongi etorri hitzen ondoren 2006-2007 ikasturtearen inaugurazioa eta jarduera akademikoaren aurkezpena egin dute.
Azken urteetan, pixkanaka sendotzen eta luzatzen doaz UEUren eskaintza akademikoa, materialgintza, argitalpenak eta IKT zerbitzuak. Eta gauden bezala ezaguera gizartean murgildurik, nola ez, etengabeko prestakuntza. Jarraitu dadila haskundea, seinale ona da. Gainera, egun gutxi barru UEUk Unibertsitate atari euskaldun berria aurkeztuko duela aurreratu digu Lore Erriondok. Laster izango dugu horren berri.
Bisitaldi gidatua izan dugu Markeskuan eta egoitza txukuna du UEUk Lopez de Isasi merkatariaren izandako jauretxean. Arretaz bisitatu dugu Jauretxean Tekniker Ikerketa Zentroak UEUrekin elkarlanean Sormena eta berrikuntza lantzeko prestatu duten eremu berria. Metodologia eta teknika bereziez lagunduta, enpresa edo erakundeek ideia berriak sortzeko eta lantzeko prestatuta dagoen eremu irekia.

Tim O'Reilly, Tagzania, web 2.0, UEU, ...
Gasteizen Tim O'Reilly-k web 2.0-ari buruz hitz egin du. UEUren aurkezpenean nengoela Garik (argazkia berea da) O'Reilly-k Tagzania aipatu duela jakinarazi dit, pozik gu nola ez. O'Reilly-k ezagutzen du. Tagzania indartzen eta zabaltzen doa munduan zehar. Hemen sortuta eta unibertsala egiten? agian. Portzierto, Euskal Internauta talde majoa bildu da Gazteizen. Denetan ezin egon.
Horregatik, Gasteizen egon ez arren, ikasturtea hasteko Web 2.0-ari buruz jakin nahi duenak, euskaraz UEUren ikastarora joatea dauka. Irakaslea Gorka Julio, Markeskoan, urriaren 16tik aurrera.
Aurrerago, IKTeekin zerikusia duen jarduera akademiko ugari: edizio digitala, multimedia baliabideak musikarako, blogak, Internet, software librea, hizkuntza teknologiak, ... eta bestelako eremu askotan beste hainbeste. Horra hor aukera.
Argazkiak: Egoibarra.com eta Gari Araolaza
Technorati Tags: Unibertsitatea, UEU, Internet, web20
Platonen koba-zulotik Interneteraino: Erreala eta Birtuala

Atzo John Searle -ren (University of California, Berkeley) What is Language hitzaldiarekin hasi zen VII Nazioarteko Ontologia Kongresua (www.ontologia.net) Donostian
Kongresuaren gaia Platonen koba-zulotik Interneteraino: Erreala eta Birtuala da eta hurrengo egunetan luzatuko den egitarau zabala eta interesgarria dauka.
Gaur kongresuaren bigarren jardunaldiaren barnean Zientzumena erakusketan egon naiz. Batez ere sentsoreen teknologiari esker, makina, objektu eta pertsonen arteko harremanetan ematen ari diren aurrerakuntzak ikusi eta etorriko direnak antzeman edo imajinatzeko aukera izan dugu. Edo Zientzumenaren leloak dioen bezala Informazio Teknologiak bost zentzuekin. Dudarik gabe Ingurumen Adimenak aurrerakuntza handiak ekarriko dizkigu.
Technorati Tags: Ontologia, berrikuntza
PESI II 2007 - 2010, Euskadi Informazio Gizartean Plan berria
Joan zen uztailean PESI II 2007 - 2010, Plan Euskadi en la Sociedad de la Información - Euskadi Informazio Gizartean Plana delakoa erredaktatzeko lanak hasi ziren. Hau da, 2007-2010 epealdian eremu horretan aurrera eraman daitezken proiektuak identifikatu eta proposatzeko lanak.
Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen PESI II honen definizioarako lan talde ezberdinak osatu dira, guztira 19 inguru, - hezkuntza, garraioak, gazteak, kultura, osasuna, ... - eta horietako bat euskara da. Zer edo ozer aportatuko genukeelakoan , bertara gonbidatu gintuzten.
Taldeak aurrera eraman behar duen hausnarketaren helburua, euskararen alorrean, teknologia berrien eta bereziki Internet-en erabilera sustatzeko eta bertako eduki kulturalak hedatzeko lan ildo edo proiektuak identifikatzea izan da.
Besteak beste, sarean euskararen presentzia gehitzeko eta euskaldunek teknologia berrien erabileran euskaraz baliatzeko tresnak eskaintzea ahalbideratzea da xedea.
Hori dela eta, 2007-2010 epealdirako PESI IIan sartu daitezkeen proiektuen proposamena egitea eskatu ziguten eta gure ekarpena aurkeztu genuen , zuzendaritza daramaten aholkulariek bidalitako lau fitxa edo proposamen betez. Beste hainbeste egin du taldera deituta zegoen jende askok.
Edukiak sortu dezan erabiltzaile euskaldunari modu librean tresnak eskaini, eta edukiak eta bere zabalkudea bideratzea izan dira gure ideia nagusiak. Laburtuta, fitxa moduan aurkeztea eskatzen zenez, hauek izan ziren taldera eraman genituen lau proposamen edo fitxa:
- Euskarazko edukiak sortzeko beharrezkoak diren tresnen sorrera (wikiak, blogak, podcasting-a, bideocasting, e-learning, XML meta-erreferentziak, ...), bultzatu eta bere erabilera sustatu euskaldunen artean. Adibide onena, aurten sortutako blog plataformak non euskaldun askok euskarazko edukiak sareratze ari den egunero, etengabe. Baita
- Software librearen garapena bultzatu euskararen presentzia informatika aplikazioetan bermatzeko.
- Eduki, korpus, mota guztiko errekurtso dijital libreei lehentasuna eman eta erakunde eta pertsonen arteko elkarlana bultzatu.
- Internet-eko "handiak" beraien edukiak tokiko egoerara egokitzen ari direnez: tokiko mapak, tokiko publizitate, tokiko bilaketak, egutegiak, Euskal komunitatea joera lokal horretarako prestatu, bertako edukiak garatu eta sustatu eta tokiko azpiegiturak eta tokiko edukien sorrera bultzatu.
Gainerantzeko partaideek beste proposamen interesgarriak egin dituzte, besteak beste: .eus dominioa, euskarazko itzultzaile automatikoa, ahotsean oinarrituko teknologiak, euskarazko enziklopedia, software lokalizazio bultzatu, erreferentzia korpusa, editorea, bilatzailea, e-learning, ... eta gogoan ez dudan abar luzea.
Aholkulariek proiektu ezberdinen egingarritasuna - aplikagarritasuna eta koste ekonomikoa - eta eragina - hiritarrengan zein gizartean - definitu eta aztertzen ari dira taldeetan. Azkenean, beste talde guztien ekarpenak kontutan izanda, PESI II 2007-2010 planean, sartzearen egokitasuna aztertuko dute.
Beraz, urte bukaeran edo datorren urtearen hasieran, ekarpen guztiak jaso, balorazioak egin eta lehentasunak finkatu ondoren, EAE-n eragina izango duen Euskadi Informazioaren Gizartean II plana, 2007-2010, osatu eta kaleratuko da, nik uste.
