Hemen zaude: Hasiera Blogak Prospektiba Artxiboa 2006 Iraila 28 Sormena, biharko ekonomiaren motorra
Dokumentu Akzioak

Prospektiba

Sormena, biharko ekonomiaren motorra

Sormena, biharko ekonomiaren motorra da Estitxu Eizagirre eta Xabier Letonak Argia astekarian koordinatu duten aste honetako Larrun gehigarriaren izenburua.

Gai interesgarria eta pil-pilean dagoena. Esate baterako, gaur bertan Gipuzkoako Diputatu Nagusiak Politika orokorrari buruzko eztabaidan, Batzar Nagusian , Gipuzkoaren erronka nagusiena berrikuntza dela esan omen du . Baina aurkeztutako jatorrizko dokumentuan (adi .pdf-a) berrikuntza ataltxoa baino ez da. Beharbada gehiago osatuko zuen atala eta errekurtso nahikoak jarri dizkiote gaiari.

Baina tira, Larrunek ohizkoa duen eskemari jarraituz mahainguru batean elkartu dituzte Juan Felix Garcia Fagorreko I+G+B zuzendaria, Jose Ramon Guridi GFAko Berrikuntzarako zuzendaria, eta Anton Borja eta Sabino Ayestaran EHko Unibertsitateko irakasleak.

Gainera, gaiaren inguruan gaur Artelekun ezagutu dudan Josu Amezaga, Luis Otano, Joseba Koldo Bilbao eta blog honetan idazten duenak, mahainguruaren osagarri izan nahi duten artikulu bana idatzi dugu.

Inork interesa badu aste honetako Argiaren alearekin batera paperean aurki dezake, gomendagarria, baina sarean ere dagoenez, hona hemen artikulu guztien lotura zuzenak:


Technorati Tags: , ,

Eneko Astigarraga 2006/09/28

Re: Sormena, biharko ekonomiaren motorra

josu — 2006/09/30 21:22

Zorionak Eneko. Zure artikuluaren esentziarekin erabat bat nator. Gakoa, zuk zeuk eman duzu:


"Herritar kreatiboak, sortzaileak


Hau da, azken joerak argi utzi duten bezala, berrikuntza prozesua Clay Christensen, Michael Porter edo Drucker guruek sortu zituzten ereduetatik harago doa, Zentro Teknologiko, Unibertsitate laborategi edo erakunde eta enpresen ikerkuntza eta garapen sailetatik harago, erabiltzaile, bezero eta, seguruenez, herritarrenganaino luzatuz." (zuk zeuk esana)


Gizarte baten, herri baten, edozein talde eta edozein pertsonaren menpe dago berrikuntza (seguruenez herritarrenganaino diozu, nik seguru ere esango nuke...), eta hor, hezkuntza sistemak dauka zeresan garrantzizkoenetarikoa, familia eta lagunekin batera. Berrikuntza gauza kulturala dela, dudarik ez daukat. Prozesu bat baino, bizimoduan dagoen zerbait. Hau dela eta, hainbat guruek aitortutako prozesu eta modeluek, kultura berritzaile baten ezean izan dezaketen arrakastan ez daukat itxaropen haundirik.
Pertsonengan, pertsona bakoitzarengan sinisten dutenak zoriondu beharrean aurkitzen naiz. Bere inguruan dauden pertsonek ahalmen "berritzaile" hori garatzeko aukera izango dutelako. Zorionak bada, Eneko.



Re: Sormena, biharko ekonomiaren motorra

Eneko — 2006/10/01 19:02

Eskerrik asko,


idaztea praktikara eramatea baino zatia errazagoa da. Baina beno, zerbait bada. Mila esker.



artea

amets — 2008/06/08 17:56
sormena, biharko ekonomiaren motorra artikuluaren izenburuarekiko ezadostasuna adierazi nahi dut.
sormena herritarrek duten tresna eraldatzailea da, eta krudelkeria hutsa da sormenaren izenean merkatu kapitalistaren berrikuntzarako etekinak ateratzeko elementu sortzailea erabiltzea.
sormena motorra izango litzateke baldin eta ekonomiaren boterearen egitura piramidala hautsi eta balore berri eta parekideetan eraikitako merkatua eraikiko balu.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.

Azken erantzunak
pistop pjsm_1919@hotmail.com, 2011/05/17
sociologia wilson mosquera , 2011/05/11
Santiago Luis, 2010/05/12
citar Ferran, 2010/04/22
Patricia fabian, 2010/01/13
Etiketa lainoa
...eta kitto! 0 2018 Administración Ana Morato Barcelona Bartzelona Berriak Bilbao Bitxikeriak CUIMPB CodeSyntax Codesyntax Desarrollo Local Deusto Diputación ESTE ESTE Deusto Estrategia FLOSS FLOSSMetrics Flossmetrics Future studio GPS ISEA Interoperability Joerak MCC Metodoak Morfeo Newport News OBOOE OCDE OECD OPTI Open_Source PriceWaterHouseCoopers Prospectiva Prospektiba TID UE ZEA ZEA Partners ZEA_Partners award bartzelona bbec behatokia blog blogak catalunya cinum clases codesyntax curso deusto eGovMoNet egunkaria egunkarialibre eibartarrak empresa escenarios eskola estrategia etorkizuna euskara gizakiak hauteskundeak ikastaroak joerak lurraldea makinak mede medioambiente open standars organizacion personas plonegov projet prospectiva prospektiba prospektiba bartzelona Woody_Allen cuimpb proyecto puntueus serveis socials software libre software_libre software_librea spri tecnologia telebista udalplone zibilizazio_digitala