Zarautzko Software asteburu librean
Software asteburu librea antolatu dute asteburu osoan Zarautzko Putzuzulo gaztetxean eta Software librea enpresan gaiari buruz hitz egitera gonbidatu gintuzten.
Gaur arratsalde igandean egon gara bertan eta CodeSyntaxeko esperientzia kontatu dugu. Norbaitek interesa badu, zuzenean erabili izan ez arren, hona hemen jardunaldirako Gari Araolazaren hitzaldi batean oinarrituta, prestatuta neukana . Gutxi gora bera horretaz aritu naiz ni eta Josu Azpillaga lankideak adibide praktikoekin osatu du.
Aurretik, Patxi Gaztelumendik aurkeztutako hitzaldian Iñaki Alegriak Software Librea eta Hezkuntza gaiari buruz hitz egin du.
Eta eguna eta asteburua bukatzeko Richard Stallman, GNU proiektuaren sortzaileak eta software librearen aldeko mugimenduaren erreferente esanguratsuenak Copyright vs Comunidad, en la era de las redes de ordenadores hitzaldia eskaini du. Stallmanen oihartzun mediatikoari jarraituz, leporaino bete da gaztetxea. Bero egiten zuen eta nekatuta zegoen Stallman, hala ere software eta eduki libretaz aritu da ordu t'erdi batean, bukatzeko galdera erantzunak eta, nola ez, kantuak eta bedeinkapenak.
Putzuzolokoek dioten bezala denok daukagu zer ikasia software librearen munduan. Eta denok hasi behar dugu ikasten, pixkanaka. Batzuetan, gainera, desikastea ere beharrezkoa izaten da gero berriz ikasten hasteko. Ni behintzat, ikasten nabil.
Argazki sorta bat hemen
Eguneraketa: Bestalde, Arraio Irratiak zuzenean eman zituen hitzaldiak eta gainera asteburu osoko hitzaldien grabazioak : Librezale, softwarea euskeratu (47:28m); Catix, Katalunyako banaketa askea; EH librea, mahai-ingurua (90:14m); Iñaki Alegria, software askea hezkuntzan; CodeSyntax, software askea enpresetan (41:13m); eta Richard Stallmanen hitzaldia (116:56m)) :eskuragarri ipini ditu hemen .
Technorati Tags: putzuzulo, Zarautz, Software_Librea, CodeSyntax
Premina berriak eta aldaketak informazio sektorean

Internet Actu aldizkari digitalean deigarri egin zaidan konparaketa ikusi dut: Maslow famatuaren preminen piramidean oinarriturik, informazio kontsumoaren beharren piramidea asmatu omen du Cnet Networks France-ko zuzendaria eta Online Publishers Association Europe-ko azpi-lehendakaria den Julien Jacob-ek.
Maslowena bezala, azpiko premiak asetzen dituzun neurrian, piramidean gorago daudenak asetzeko baharra duzula dio Jacobek. Ez dakit, ez dut hain argi ikusten nik, baina baliteke, dudarik gabe gaiaren inguruan aditutzat jo behar dugu Julien Jacob eta.
Dena den, aurkezpen interesgarria aurkeztu zuen UpFing06 bilkuran , komunikazioaren sektoreko datu eta aurreikuspen interesgarriekin: Entre Net et médias, un modèle de medias low-cost ? Ou média 2.0 ? eta hemen dago (Baina ADI: 1,4 MB dira).
Gauza askoren artean, pare bat datu aipagarri:
- erabiltzailea aldatu egin da, bere beharrak ere.
- sektorearen balore erantsiaren katean, aldaketak ematen ari dira. Kazetaritza edukia beherantz, eduki komertziala eta erabiltzaileek sortutako edukiak oraindik txikiak izan arren, goraka doaz taldeko medio guztietan. Merkatal edukia %4tik %12ra eta erabiltzailearena 0tik %10aren ingurura pasatuko dira 2006 eta 2009 urteko tartean.
- 10 urte barru, Internet izango da publizitate soporte nagusia.
Technorati Tags: zientzia, kultura, prospektiba
Zientzia, kultura ... teknologia
Polita Eduard Punset-ek bere blogean egiten duen hausnarketa El acontecimiento más importante de este siglo izeneko artikuluan.
Herri kulturan ezaguera zientifikoaren erabileraren zabaltzeari buruz ari da Punset. Emozionatuta eta baikorra ikusten dut. Nik uste, dogmatismoa eta fanatismoa bizirik dirautela, eta ez Afrikan bakarrik, baina ez zaio falta arrazoirik. Atzera begiratzen badugu, aldaketa nabarmena ematen ari da, metodo zientifikoa zabaldu eta erabiliagoa da guztirako eta gainera informazioa sekula baino azkarrago zabaltzen da. Joera honek onerako eragina izango du gizaki eta gizartean.
Baina, era berean, teknologiek zientzia-fikzioa dirudite. Gaur egun, eta aurrera begira, ikertzaileek gizakien izaera aldatu dezaketen berrikuntzak garatzen dihardute. Nahiko eztabaidagarria den Ray Kurzveil-ek gaur egungo aldaketen erritmoak ez direla linealak, baizik eta esponentzialak dio.
Eta izugarrizko etorkizuna daukagula gizakiok gure aurrean: nanoteknologia, genetika, zibernetikari esker... gazteagoak, bizkorragoak, indartsuagoak, argiagoak, .... izango omen gara. CNN-n elkarrizketa: Heaven or hell? How will technology shape our future? (zerua edo infernua?. Nola eratuko dute teknologiek gure etorkizuna? edo )
Gaur bertan ... Swansea University galestarran biriki eramangarriak garatzen ari direla irakur dezakegu ...
Jai daukate hemendik aurrera Urkiolako Sanantonio eta bestelako santuek !
Technorati Tags: zientzia, kultura, prospektiba
Apaizac Obeto. Euskaldunak eta Mikmaq
Zazpi marinel - sei euskaldun eta Terranobako Micmac (Mikmaq) bat - atera ziren atzo Quebec-eko Yacht Clubeko (www.yachtclubdequebec.com) mollatik 1.000 itsas milia baino gehiago egiteko kubiertarik gabeko ontzi txiki batean, XVI mendeko txalupen tankeran egindakoa. Asmoa Red Bayn (Labrador) amaitzea da, dena ondo badoa uztailaren 15ean.
Le YCQ , Yacht-Club de Quebec map - Tagzania
Kasualitatez, Googlen bilaketa eginez, topo egin nuen Mikmaq (micmac) herriarekin, prospektiban erabitzen dugun programa informatiko batek Micmac (Matriz de Impactos Cruzados Multiplicación Aplicada a una Clasificación) duelako izena.
Programa etorkizuna aztertzeko, txalupa-bidaia iragana eta hartuemanak berreskuratu nahiean. Politagoa seguruenez bigarrena. Behintzat politak iruditu zitzaizkidan Albeolako Xabier Agote patroiak Navigating Pace Irlandan txalupaz egindakoko itsas ibilbideko argazkiak eta filma Kulturalean erakutsi zizkigunian.
Zorte on!
Albeola elkartearen Apaizac Obeto espedizioa (nonbaiten irakurri dut "apaizac obeto!" erantzuten ikasi zutela bertakoek euskaldunak urte batetik bestera bueltan baleen bila ailegatzen zirenean Terranoba aldera.
Prentsa oharra (fr)
Radio Canada-n entzun
Via Moris Dia Basque Micmac
Technorati Tags: bidaiak, itsasoa, bitxikeriak



