Tximinoak bulegoan

MIT (Massachusetts Institute of Technology) ikerketa zentro famatuan tximino artifizialak proposatu dituzte elkarrekin, toki berean ez dauden lantalde bateko kideen arteko komunikazioa errazteko asmoz.
Tximino hauek burmuin elektronikoa omen dute eta bere mugimenduak kontrolatzen dituzten ordegailuetara kontektatuta daude. Dirudienez, urrutiko aktibitateak antzematen dituzte eta, esate baterako, norbait mugitzen denean abisuak ematen dituzte: aizu, lasai ibili, zure kolega kafea hartzera joan da eta edo ... kontuz, Parisen dagoen lankidea, gaur hasarre dabil, eta abar. Berdin, bestelako komunikazio mota jakinak bideratu ditzakete (deiak edo abisuak mugikorretatik, ordenagailuetatik, ...).
Rachel Kern da proiektu honen ikertzaile nagusia eta aurrerago itzulpengintza eta gizaki eta konputagailuen arteko komunikazioarekin zerikusia duten zenbait proiektutan ibilitakoa da ( EMotoPhone/GalvaPhone ; Translation Assistant ; Monkey Business ). Beraz, arlo honetan, badu eskarmentua Rachelek. Lankideek tximinoak nola onartzen dituzten ikusi behar orain.
Tendencias 21n ikusia.
Technorati Tags: etorkizuna, bulegoak, lana, bitxikeriak
Future Matrix
Open the Future blogean etorkizuna ikusteko modu ezberdinak sailkatu nahi izan dituzte grafika edo matrize batean.
Lehendabiziko bertsioa atera zuen herenegun what's your future mezuan, baina jasotako komentarioen ondorioz aldatu eta eguneratu egin dute.
Seguruenez gehiegi sinpletzea da, baina hona hemen sailkapena:

Beste modu batean ikusita, etorkizunaren aurrean lau jarrera mantendu daitezkela esaten da:
- pasiboa: aldaketak jasan eta sufritzea.
- erreaktiboa: aldaketak ematen direnean erreakzionatzea.
- pre-aktiboa: aurreikusten diren aldaketak eman aurretik prestatzea.
- pro-aktiboa: gura diren aldaketak eragitea.
Sarritan optimista edo pesimista izatea ez da erabakigarria, baina uste dut ikuspuntu biak osagarriak izan daitezkela.
Technorati Tags: etorkizuna, jarrerak, matrizea, bitxikeriak
Ubuntu gidak

Aspaldiko ezagun baten proiektu berria ikusi dut gaur sarean: GuiasUbuntu . Gazteleraz eta hasiberriei zuzenduta dago: Redacción abierta y modular de guías para usuarios noveles de Ubuntu y sus distribuciones GNU/Linux derivadas. . Uste dut laster paperean aterako dela Guía Guadalinex bezala, Guadalinex distribuzio berria zabaltzearekin batera.
Testu gehienak Quim Gil (desde america con amor , Otra democracia es posible , espiral , putput , infonomia , eta beste mila gauza) katalan internazionalak idatzi ditu. Sarean eta Creative Commons 2.5 lizentziapean daude.
Duela urte batzuk ODP-dmoz proiektuan genbiltzanean Quim , Gari eta beste batzuk Morgan geratu eta Bizkargi egun euritsu batean, Gaztelumendik hainbeste maite duen Bizkargi gainera igo genuen. Bizkor gainera, arnasestuka, euripean eta lokatsa artean: Quim ez da jaio geldirik egoteko!
Technorati Tags: Software_librea, gidak, Ubuntu
Garraioak 2050, eszenategiak

Urrutira miatu du Frantziako Ministère des Transports, de lÉquipement, du Tourisme et de la Mer delakoak ( http://www.equipement.gouv.fr ), eta 2050 urteari begira garraioen ikerketa prospektiboa bultzatu du.
Garraioena pil-pilean dagoen gaia da, arlo ezberdinetatik eztabaidan: azpiegitura berriak, garraio motak, energia kontsumoak, garraio arautegiak, ...
Démarche prospective transports 2050 ikerketak epe luzeari begira, garraioaren inguruan hausnarketarako elementuak plazaratzen ditu. Frantziarako dago egina, baina beste herrialde europarrentzat baliagarria izan daiteke, nik uste.
Txostena eskuragarri dago .pdf formatoan (adi 2,1 Mb)
Frantziako ministeritzaren txostenak 4 eszenategi jasotzen ditu:
- Gouvernance mondiale et industrie environnementale.
- Repli européen et déclin
- Grande Europe économique
- Gouvernance européenne et régionalisation.
Eszenategi bakoitzeko deskripzioa eta balore nagusiak ematen dira: tonak, CO2, petroleo prezioa, biaiariak, BNG-a, ...

Ardatz atlantikoari dagokionez, aurreikusten duten hazkundea bi joera nagusitan oinarritzen dute txostengileek:
- erakartasun turistikoan, 2050 urteari begira ardatz mediterraneoan baino indartsuagoa, potentzialite gehiagokoa, aurreikusten dutena,
- eta Espainia eta Portugaletik datozen pisu astunen fluxuetan, urtero %3a edo gehiago handitzen dena.
Gainera bidaiaren kopurua bikoiztea espero dute eta karga-trafikoa + %50tik + %150ra hegoaldearen hazkunde ekonomikoaren arabera. Hipotesi hauekin arazo larriak aurreikusten dituzte errepideetan, baina egin edo aurreikusten diren azpiegiturei esker, Frantzian Rodano aldeko ardatzean izango dituztenak baino txikiagoak(txostenaren 45 eta 46 orrialdeetan).
Orokorrean CO2 emisioak geldiarazi daitezkelakoan daude eta, bukatzeko 5 mezu nagusi plazaratzen dituzte:
- Mugikortasunak duen hazkunde portzentaia geldiarazi egingo da.
- Garraio modu alternatiboak garatu eta izan arren, errepidetako garraioa nagusi izango da.
- Lehentasun nagusia ikerkutza bultzatzean eta normalizazioa indartzean datza. Batez ere, alternatiba energetikoak bideratzeko eta ekonomiak indartzeko.
- Beharreko baldintza: mundu mailan CO2 emisioak erregulatzea, europearren kemenari esker.
- Preminazko ekimena: garraioen etorkizunari buruzko ikuspuntu amankomunean sakondu.
Technorati Tags: prospektiba, eszenategiak, garraioa
Euskadi 2020: acertar de nuevo

Deustoko Unibertsitateak antolatzen duen Forum Deusto (www.forum.deusto.es ) ekimenaren barnean eta prospektiba kutsua duen Euskadiren geroa: hainbat begirada zikloaren barruan, Josu Jon Imaz Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariak "Euskadi 2020: acertar de nuevo" izenburuko hitzaldia eman du gaur arratsaldean.
Argazkian ageri den Deustuko Unibertsitateko antzinako liburutegian, Gradu Aretoan dotorean, izan da.
Interesgarria "Josu Jon Imazen": hitzaldia. Hasi bezain laster, etorkizuna asma ezina dela garbi esan du, nola ez. Baina bere ustetan etorkizunerako erronka eta joerak zeintzuk izango diren ondo jorratu eta azaldu ditu.
Herri txikia izanik, lehenetasuna pertsonengan eta baloreetan jarri behar dela azpimarratu du, eta hiru erronka nagusi ikusten ditu aurrera begira, 2020 urteari aurre egiteko: 1) bakea lortzea; 2) normalizazio politikoa; 3) sormena eta berrikuntza.
Eta eztabaidan sortu diren galdera-erantzunetan laugarren bat botatzera ausartu da: jendea erakartzea, gurera bizitzera eta lan egitera jendea erakartzea, alegia.
Azken finean, aurrerago asmatu den bezala, garrantzitsuena gerora ere asmatzea da.
Politikak bere tokia izan du hitzaldian, batez ere 2020 urtean eta haratago, Estatuek izan dezaketen papera. Globalizazioak eta bizi garen informazio garaia, munduko toki batetik bestera informazio fluxuek hain azkar ibiltzeak goitik bera aldatzen du politika eta arazoen tratatera: ingurugiro politika, segurtarsun politika, fiskalitate politika, ... era globalizatuan tratatu beharko dira. Estatuak txikiegiak geratuko dira. Club de Roma aipatu du Imazek hausnarketa hauen oinarrian, baina 2020 urteari begira CIAren aginduz National Intelligence Council delakoak egindako txostenak edo Europar Batasunaren IPTS prospektiba zentroaren txostenak lagungarri izan daitezke ere.
Luze joan da Forum-a, galdera asko zeuden, baina esango nuke ez dela aspergarria egin ia bi ordu izateko eta inolako powerpoint aurkezpen, transparentzia, bideo edo tresna lagungarririk gabe aritzeko. Interesgarri eta atsegingarria orohar; ongi, beraz.
Ez dakit osoa, nik uste epe laburrean, baina Deusto Telebistan ipiniko da hitzaldiaren grabazioa.
Eguneraketa:
Hau idatzi eta gero, hitzaldiaren testu nagusia dagoeneko Interneten dagoela ikusi dut. EAJren webgunean: JOSU JON IMAZ, Euskadi 2020: Acertar de nuevo
Technorati Tags: prospektiba, politika, Euskadi
Energia: Biofuela Europan 2030 urtean

Petroleoaren prezioa gora eta gora doa, petroleo erreserbak mugatuak dira, gatazkak gero eta gehiago, eta horregatik beste aukera batzuk aztertzen eta ikertzen ari dira mundu osoan.
Europan, The Biofuels Research Advisory Council (BIOFRAC) delakoak bere ikuspegia aurkeztu du eta biofuelen inguruko txostena kaleratu du egun hauetan: Biofuels in the European Union - A Vision for 2030 and beyond (adi .pdf formatoan 492 KB).
Txosten hau eta beste gai batzuk jorratuko dira ekainaren 8an egingo den mintegian eta era berean bio-erregaien plataforma teknologiko europarra sortu eta aurkeztuko da .

Energiaren etorkizunari buruzko mintegi eta konferentzia ugari antolatu ditu Europar Komisioak, arlo honetan ikerketa bultzatzeko asmotan: Fusio teknologiak irailean (soft2006.materials.pl ) , Gas Turbinak urrian (www.eu-gasturbine.org), etabar.
Technorati Tags: prospektiba, energia, etorkizuna
QuietRevolution : aukera berriak energia berriztagarrietan
Azken boladan Chernobileko hondamendiaren 20. urteaurrena ospatu denez, Energiaren inguruko eztabaidetan gabiltza.
Badirudi epe luzera begira erregai fosiletan oinarritutako energiak ez dutela etorkizun gehigirik eta, iraganean izandako arazo larriengatik eta berriztagarria ez delako, ezta nuklearrak. Horregatik energia berriztagarrietan jarrita ditugu itxaropenak.
Baina azken hauek gaur egun zeharkako arazoak sortzen dituzte energia sorkuntzan. Esate baterako, askoren gustokoak ez diren aerogeneradore titanikoak gure mendietan edota urtegi erraldoiak era zentralizatuan energia lortzeko.
Baina, egun hauetan XCO2 izeneko enpresa britaniarrak Quietrevolution izeneko aero-turbina bertikal berria asmatu du. Propaganda dioenez eta argazkietan ikus daitekenez, haize indar elegantea da. Isila, elegantea eta, gainera, argiarekin (LEDs, Light Emitting Diodes) konbinatu daiteke energia ekoizten duen bitartean argazkian ageri diren diseinuzko efektuak sortzeko. Egia esan, ez dira txikiak, 14 metro inguru, baina batzuren ustez, dotoreak dira eta kaleetan ipintzeko modukoak.
Aurten hasiko dira instalazioekin, baina harrera ona izan dute Quietrevolution delakoak. Generadoreen prezioa 30.000 libra da, bi urteko garantia dute eta urtean 10.000 kW ekoiztuz gero, Ingalaterrako elektrizitate prezioarekin aparatu bakoitza 15 urtetan amortizatuko dela aurreikusten dute.
Seguru nago, etorkizunean aurrerapen asko ikusiko ditugu energia berriztagarrien inguruan... tamaina txikiko ekoizpenen aldera, kontsumotik gertuago, iraunarazpena, nanoteknologiak, errendimendu askoz hobeak,... Horretaz gain, petroleoaren prezioaren igoerekin, martxa honetan biodiesela ekoiztea laster errentagarria izango da.
Aldaketak jarraitzeko World Changing. Another world is here blog gomendagarria da.
Info gehiago Quietrevolution inguruan:
- World Changing: A Newly Electric Green. Sustainable Energy, Resources and Design
- Juan Freire La revolución silenciosa de la tecnología efímera: los nuevos aerogeneradores
Technorati Tags: prospektiba, energia, etorkizuna
