Hemen zaude: Hasiera Blogak Prospektiba Artxiboa 2005 Abendua 12 Durangoko nabigatzaileak
Dokumentu Akzioak

Prospektiba

Durangoko nabigatzaileak

Sistema eragileak eta nabigatzaileak euskaraz ditugu aspaldi. Mozilla Firefox-en 1.5 azken bertsioa irten da, eta jada euskaraz ere badago .

Baina, atzo Durangoko Azokara egin nuen bisita azkarrean, ia korrikan, azokaren sarreran zeuden bi ordenagailuen nabigatzaileak eta BIZKAIe aldizkariaren standeko ordenagailua gazteleraz eta explorerrekin zeudela ikusi nuen.

Antxitxiketan nebilenez, gehiagotan ez nintzen fijatu, baina honen inguruan mezuak jaso ditut postontzian. Lagun batek horrela idatzi zidan: By the way: Durangoko azokan euskeraren erabilpena Interneteko nabigatzaileetan penagarria izan da benetan. Internet Explorer gazteleraz izan da postuetan ikusten zen bakarra :-(

Ahaleginak egin arren seguruenez errua gurea da, ez garelako kapazak izan Interneten euskaraz nabigatzeko dauden aukerak ondo zabaltzeko ...

Ea datorren urtean ordenagailu gehiago ikusten ditugun euskaraz Durangon!


Technorati Tags: , ,

Eneko Astigarraga 2005/12/12

Re: Durangoko nabigatzaileak

Kepa Diegez — 2005/12/12 14:22

Errementariaren etxean burdina zotz!
Geu ere geure buruaren etsai!
Tamalgarria!



Re: Durangoko nabigatzaileak

53R61 — 2005/12/12 19:46

Explorer Gazteleraz eta Windows XPrekin, a ze parea bata karakola eta bestea barea.
Erabil dezagun Software Librea eta euskaraz, mesedez.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.

Azken erantzunak
pistop pjsm_1919@hotmail.com, 2011/05/17
sociologia wilson mosquera , 2011/05/11
Santiago Luis, 2010/05/12
citar Ferran, 2010/04/22
Patricia fabian, 2010/01/13
Etiketa lainoa
...eta kitto! 0 2018 Administración Ana Morato Barcelona Bartzelona Berriak Bilbao Bitxikeriak CUIMPB CodeSyntax Codesyntax Desarrollo Local Deusto Diputación ESTE ESTE Deusto Estrategia FLOSS FLOSSMetrics Flossmetrics Future studio GPS ISEA Interoperability Joerak MCC Metodoak Morfeo Newport News OBOOE OCDE OECD OPTI Open_Source PriceWaterHouseCoopers Prospectiva Prospektiba TID UE ZEA ZEA Partners ZEA_Partners award bartzelona bbec behatokia blog blogak catalunya cinum clases codesyntax curso deusto eGovMoNet egunkaria egunkarialibre eibartarrak empresa escenarios eskola estrategia etorkizuna euskara gizakiak hauteskundeak ikastaroak joerak lurraldea makinak mede medioambiente open standars organizacion personas plonegov projet prospectiva prospektiba prospektiba bartzelona Woody_Allen cuimpb proyecto puntueus serveis socials software libre software_libre software_librea spri tecnologia telebista udalplone zibilizazio_digitala