Artxiboa Abendua 2005
2006 urteari begira: zer berri?
Azken urteetan, Sustatun edo blog honetan hurrengo urterako sarean ikusi ditudan iragarpen teknologikoak jaso, eta ahal dudan neurrian Internet euskaldunari egokitzen saiatu naiz. Horregatik, denbora gutxiagorekin egia esan, aurten ere zeozer idaztera animatu naiz.
Uste dut iaz Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendi -kin batera egin genuen zerrenda ez zela hain oker geratu eta, gutxienez datorren urterako erreferentziak aipatu beharko ditugula aurten ere.
Iragarpenak Internet eta IKT-en arloan
Asko daude sarean, baina pare batekin geratzearren:
- Urtero bezala, John Battelle-k bere blogean sarean erreferentzia izaten den Predictions 2006 artikulua kaleratu du. Gainera elkarrizketa egin dio CNN-k, Google eta bilaketen etorkizunari buruz: The future of online search tag edo etiketak zer esana izango dute.
- Oso interesgarriak JL Orihuelaren 10 pronosticos para 2006 edo Atalaya blogeko Predicciones año 2006
- Momentuz, Red Herring, The Business of Technology-k segurtasun arloan, Top Security Trends for 2006 eta jokoen arloan, Top 5 Game Trends in 2006 eman daitezken joerak argitaratu ditu. Baina, Robin Good-ek bota ditu bereak.
Iragarpen teknologikoak maila orokorrean,
The Futurist-en urtean zehar jaso dituzten 10 ideia eta iragarpen nagusiak aipatzen dituzte: Top 10 Forecasts from Outlook 2006 . Maila orokorrekoak dira, nanoteknologiak, energia berriztagarriak, hezkuntza, osasuna, ... Baina, hamargarrenean Internet eta IKT-ekin zerikusia duen apunte bat, Software Libreak enplegu mailan izango duen eragina, alegia: 10. The open-source phenomenon will transform employment as radically as blogging has changed the fields of media and journalism.
Honetaz idatzi nuen aurrerago The future is Open gazteleraz egindako sarreran eta bai nik En el 2030..., y ¿trabajando? saiakeran eta bai Josu Azpillaga lankideak Etorkizuneko lana: software librearen mugimendutik ikasten , saiakeretan aipatu izan dugun gaia da. Ez dakit noraino eman daitekeen aldaketa, ez dut uste urte baten ikusi eta nabaritzeko modukoa izango denik, baina enpresa kudeaketaren arlotik hartuta oso interesgarria eta berritzailea izan daitekela iruditzen zait.
Internet Euskal Herrian 2006an?
Iazkoak kopiatzekotan egon naiz, indarrean izango direlako iaz aurtengo aipatutako joerak, baina zerbait nabarmentzeagatik, hone nere bi zentimokoak:
- Blogen hedapena jarraituko du, euskarazko blog gehiago zabalduko dira. Hezkuntza, kirola, musika edo elkartegintza eremu aproposak dirudite blogen sorrerarako, baina gaiei dagokionez ez dut ikusten mugarik. Ah! eta urte hasieran, CodeSyntax-ek blog plataforma bat kaleratuko du, euskaraz eta blogak erraz-erraz sortzeko balioko duena :-)
- Bilakaera honetan audio eta bideo formatoen erabilera goraka egingo du, badaude adibide batzuk baina euskarazko edukiekin Podcasting edo Bideocasting gehiago ikusiko dugu.
- Iaz esaten genuen bezala, Software soziala deitu izan denaren erabilera gehitu egingo da (wikiak, del.icio.us, blog kolektiboak, feed-ak, tagging-a orokorrean, ....) eremu guztietan: hezkuntzan, enpresan, erakundeetan, ... Ezaguera kudeatu, konpartitu eta praktikan lantzeko tresna egokiak direlako. Horren froga garbia, gero eta erabiltzaile euskaldun gehiago aurki daitezkela flickrren, del.icio.us-en edo bloglinesen. 2006an gehiago. Ez dakit 2006an horrelakoren bat euskarazko interfazearekin ikusiko dugun (ez dut uste egia esan) baina gutxienez bai Tagzania .
- Sareko neurketak. Orain arte ez dira larregi neurtu Interneterako egindako ahaleginak. Oinarrizko marketinerako ahaleginak izan dira, baina gero eta gehiago neurtuko dira bisitak, errentagarritasuna, ea ... Hau da, optimizazioa bilatuko da sarean egindako ahaleginei. Eta horretarako tresnak eta teknologiak erabiltzen hasiko dugu.
- Emakumeak eta Internet, orain arte datu guztiak zioten gizonekin konparatuz emakumeek oso gutxi erabiltzen zutela Internet. Joera aldatzen hasi da lurralde askotan, eta gurean ere emakume blogari edo Internet bidez erosketak egiten duten emakumeen kopurua goraka doa, eta goraka egingo du 2006an.
Iaz aipatutakoen arteko beste zenbait joera indarrean jarraituko dutela iruditzen zait:
- Internet lehen informazio iturria izango da gazteen artean.
- Software librea aurrera joko du.
- Sarerik gabeko Internet-en erabilera gehitu egingo da. Seguruenez, banda zabalerako sarbidea, oinarrizko azpiegitura bezala aldarrikatuko da eta horretarako, toki askotan, WIFI sareek ematen dute aukera errazena.
- Web zerbitzuak ugaritu egingo dira: protokolo ezberdinak erabiliz, XML-an oinarritutako aplikazioak landuko dira.
Seguruenez, gauza asko geratu dira aipatu gabe, joango gara zerrenda betetzen datozen egunetan eta pixkanaka, iaz esaten genuen bezala, hiztun kopuru oso mugatu izan arren, Interneteko eremu euskalduna osatzen.
Technorati Tags: iragarpenak, Internet, 2006
Nazioen tamaina
Martin Varsavsky-ren blogean irakurri dudan aipamen batetik (Paises Chicos vs Paises Grandes ) ailegatu naiz The Economist aldizkariko When small is beautiful artikulura.
Munduko 10 estatu aberatsenen artean bakarrik bik omen dituzte 5 miloi biztanle baino gehiago: AEBak eta Suitzak. Eta azken honek 7 miloi biztanle baino ez ditu. Norvegiak 4 miloi ditu eta Singaporek 3 miloi, beste guztiak oraindik txikiagoak dira.
Herrialde txikien independentziaren aldeko argudio ona, dio Varsavskyk.
Harvard Unibertsitateko Alberto Alesina eta Tufts Unibertsitateko Enrico Spolaore -k, The Size of Nations liburuan (MIT Press, 2005, orijinala 2003koa) nazioen tamainaren gaia aztertu dute.
Nazioen neurri edo tamainaren abantailak, - eta eskala-ekonomiak -, eta herrialdeen homogeneotasuna eta aniztasunaren arteko orekaren analisia egiten omen dute liburuan.
Zenbait aipamen: Bakarrik mundu baketsu batean da segurua txikia izatea, mugek hiritarren nahiak bete behar dituzte eta agian garrantzitsuena ikuspegi ekonomikotik: ekonomia eta merkatuak irekiak direnean, herrialde edo nazio txikiek aurrera egin dezakete, aukera asko dituzte.
Bestelako kalkuluak ere, egon badaude .
Technorati Tags: nazioak, prospektiba, ekonomia
Etorkizuneko etxeak ...
Etxebizitza gizakion kezka handienetarikoa denez, euskaldunona ere , etorkizuneko etxeak aztertzen dituzten proiektu ugari daude munduan.
Justu, Frantziako CNRS Centre National de la Recherche Scientifique , delakoak argitaratzen duen Le Journal du CNRS aldizkariaren azken zenbakiko gai nagusia etorkizuneko etxea da. Bienvenue dans la maison du futur dio aldizkariaren azalean.
Etorkizuneko etxea autonomoa izango dela eta energia berriztagarriak, esate baterako haizea eta eguzkiaren indarra, askoz gehiago erabili eta profitatuko dituela iragartzen du Philippe Testard-Vaillant-ek bere artikuluan .
Prospektibazko eszenategiak irudikatuz, 2020 urteko edozein eguneko bizitza arrunta kontatzen duen L'Intelligence à domicile artikuluan Informazio eta Komunikazioen Teknologiak (webcam, sentsoreak, domotika, robotak, ...) etxeetan noraino barneratuko ditugun iragartzen dizkigute.
Aldizkariaren artikulu ezberdinetan, gehienbat materialei, energia teknologiei eta IKTei dagokionez, etorkizuneko etxeetan izango ditugun aukerak aurreikusi ditzakegu.
Seguruenez, hainbesteko aurrerapenik gabe ere, gustora hartuko lituzkete askok etxebizitza normal eta arrunta baten - prezio eskuraerrazean -, bizitzeko aukera. Bilbon naiz Parisen.
Baina, besteak beste eraikuntza sektore arrazionalago izan dezagun, noizean behin etorkizunean nolako etxe motak nahi ditugun aztertzea edo imajinatzea ez dago soberan, nik uste.
Technorati Tags: prospektiba, etxea, house, future, CNRS
Durangoko nabigatzaileak
Sistema eragileak eta nabigatzaileak euskaraz ditugu aspaldi. Mozilla Firefox-en 1.5 azken bertsioa irten da, eta jada euskaraz ere badago .
Baina, atzo Durangoko Azokara egin nuen bisita azkarrean, ia korrikan, azokaren sarreran zeuden bi ordenagailuen nabigatzaileak eta BIZKAIe aldizkariaren standeko ordenagailua gazteleraz eta explorerrekin zeudela ikusi nuen.
Antxitxiketan nebilenez, gehiagotan ez nintzen fijatu, baina honen inguruan mezuak jaso ditut postontzian. Lagun batek horrela idatzi zidan: By the way: Durangoko azokan euskeraren erabilpena Interneteko nabigatzaileetan penagarria izan da benetan. Internet Explorer gazteleraz izan da postuetan ikusten zen bakarra :-(
Ahaleginak egin arren seguruenez errua gurea da, ez garelako kapazak izan Interneten euskaraz nabigatzeko dauden aukerak ondo zabaltzeko ...
Ea datorren urtean ordenagailu gehiago ikusten ditugun euskaraz Durangon!
Technorati Tags: durangokoazoka, nabigatzaileak, euskara
Software Librea, urteak eman duena?
Arlo guztietan urteko balantzea eta datorren urterako aurreikuspenak botatzeko garaia da.
Software librearen inguruan La pastilla Rojan Balance del año Open Source eta ZDNeten Summarize a year in open source artikulu majo eta laburrak aurkitu ditzakegu.
Hemen ESLE , Software libreko enpresen elkartea sortu dugu...
eta nire ustez, gero eta garrantzi gehiago hartu du software librearen filosofia, enpresa kudeaketan eta enpresa mundura aplikatuta gaiak. Aurrerago aipatu genuen , beraz oso interesgarria iruditu zait Business Week-en The Best of 2005 ideien artean The Power And Promise Of The Open-Source Workplace ikustea
Agian futurista dirudi: (...) ideiarik onenak behetik gora garatu daitezke, eta batzuetan enpresa kanpotik barrura. Wikiak edo barneko blogak garrantzi handia dute: edozeinek sortu, zuzendu, findu, hobetu, komentatu dezake laneko ideiak (..) , baina ez ditut nik asmatu, izeneko egunkari ekonomiko batean datoz, Business Week-en.
Technorati Tags: software_librea, 2005balantzea
Software librea enpresan, zer da?
Izenburu honekin aste honetan hitzalditxo bat eman dut ESTE-n, 3. mailan Informazio Sistemak irakasgaia euskaraz hartuta duten ikasleei zuzenduta.
Guztira 50 ikasle inguru ziren eta ez dut uste askotan entzun dutenik ezer software libreari buruz, aste honetan lehenengoz, nik uste.
Gutxi gora behera, aurten beste pare bat aldiz, Donostian ( Software Libre en la Empresa eta Castellon-en (Nuevas Empresas de Base Tecnologica (NEBTs) y Software Libre, una perspectiva Local , esan ditudan gauzak esan ditut, baina oraingoan euskaraz. Ideia asko, Gari Araolazak IEB2005 batzarrean esandako gauzetatik hartuta daude.
Inor interesatuta badago, erabilitako materiala hemen dago:
Software librea enpresan, zer da?
Oharra: aurkezpenak ez badituzu ondo ikusten, egokitu (txikiago ipini) letra tamaina zure nabigatzailean.
Technorati Tags: software_librea, ESTE
Durangoko Azoka
Aurten berrogei urte betetzen ditu gaur - ordu gutxi barru - bere ateak irekiko dituen Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak (www.durangokoazoka.com ).
Eta Irratia.com-en gogoratu duten bezala, horrelako egun batean jada 15 urte dira duela 2 urte t'erdi itxi zuten Euskaldunon Egunkaria sortu zela. Ez dute berriro irekiko ezta kalteak ordainduko, baina haren ordez, egunkarientzat hain zailak diren garai hauetan, indar gehiagoz nire ustez, Berria egunkaria dugu.
Durangoko Azoka ere, berrogei urte pasa ondoren, berria eta berritasunekin agertu nahi du aurten.
Interneteko agerpenari dagokionez apur bat lagundu dugulakoan gaude . Azokako eta Durangoko azokaren antolatzailea den Gerediaga elkartearen webgune berria garatu dugulako:
- puri-purian dauden tresna berriekin. Esate baterako, Olmako tximiniatik bloga. Azken berriak - Gure Irratia eta Iñakiren komediak goardia zibilarekin, Gatuzain-ekoen atzerapenak, makinako kafearen prezioa, ... - kontatzen dizkigu Olmako zaindariak.
- albistegi berria, azokako azkenen gainean izateko,
- nonahi albisteak irakurri, txertatu edo agregatu ditzazun XML jarioarekin ,
- nahi edo behar duzuna erraz aurkitzeko katalogo berriarekin,
- dena gordeta gera dadin, hemeroteka atalarekin
- erretratu zahar eta berriekin osatutako argazki galeria ,
- eta berritasun guztiei egokitzen den web itxura berriarekin .
Ahal baduzu, egun hauetan Durangoraino joan eta Azoka bisitatu, bestela, bakarrik bestela, webean jarraitu dezakezu.
Hurrengo berrogeien bila!
(argazkia: durangokoazoka.com )
Technorati Tags: durangokoazoka, liburuak, diskoak
Etxebizitzen merkatua: eszenategiak
Hiritar euskaldun zein europar gehienen kezka nagusienetarikoa etxebizitza da.
Horrela zioen behintzat uztailean argitaratutako azken Euskal Soziometroak : EAEko herritarrek uste dute Euskadiko arazorik larrienak langabezia (%57k aipatua) eta etxebizitza (%53k) direla,(...)
Eta, nola ez, Frantzian kezkatuta daude gaiarekin. Horrela, Frantziako Senatuaren Finantza Komisioak, etxebizitzen merkatuaren etorkizuna ezagutzeko asmoarekin, Les perspectives d'évolution du marché immobilier et son contexte macroéconomique izeneko txostena egin du Rapport d'information n° 6 (2005-2006) zenbakia duena eta Frantziako Asanblada (www.assemblee-nationale.fr ) eta Senatuko (www.senat.fr ) txosten asko bezala Interneten dagoena.
Azterketan Europa osoari ematen zaio begirakadan, argi uzten da azken urteetan eman den prezioen igoera (urtero + %10a, 1998 geroztik) ez dela Frantziara mugatzen den fenomenoa: Frantzian %90 igo badute, Erresuma Batuan %140, Espainian %160, Irlandan %179,...
La France n'est pas un cas isolé : la hausse atteint 140 % au Royaume-Uni ; 160 % en Espagne ; 179 % en Irlande
Euro-eremuan urteroko igoeraren bataz bestekoa %7 izan da. Alemania eta Japon dira salbuespenak.
Txosten horren ondorioetan Exane BNP Paribas (www.exane.com ) aholkularitza etxeak egindako hiru eszenategi jasotzen dira:
- lurreratze leunaren eszenategia (urtero prezioen 0 eta +%5ren aldaketarekin) . Eszenategi hau gauzatzeko probabilitatea %40tan jotzen da;
- lurreratze saskarraren eszenategia (bi urteetan prezioen -%10 eta -%40 bitartean), langabeziaren edo interes tasen igoerak bultzatuta. Eszenategi honen probabilitatea %20a omen da;
- prezioen etengabeko gorakadaren eszenategia. Etxebizitzen prezioak gora jarraitzen du, interes tasak bajuak jarraitzen dutelako. Eszenategi honek probabilitateen %40a du, baina 2007 urtetik aurrera, jaitsiera edo lurreratze saskarra izateko probabilitateak gehitzen ditu.
Merkatua finkatzeko aukera gutxien dutenei zuzendutako eskaintza politika indartzearen alde ageri dira aholkulariak: Seule une politique d'offre, en direction du logement des catégories sociales moins favorisées, peut, sans déstabiliser le marché, avoir un impact favorable en accompagnant le retournement des prix.
UMP-k bultzatutako txostena da eta sona eta ezaguera handikoak dira Exane BNP Paribas-ekoek.
Technorati Tags: etxebizitza, prospektiba, Frantzia


