Passion pour la prospective
Kasualitatea izango da, edo urte amaieraren efektoa, baina Frantziako media ezberdinek etorkizunari buruzko ale bereziak atera dituzte egun hauetan.
Ikusi bestela:
- La Tribune aldizkarian: les enjeux des vingt prochaines edo datozen hogei urterako erronkak. Nahiko ona eta sarean: Travail - Démographie (2005 - 2025) ; Technologie (2005 - 2025) eta beste artikulu asko. Gomendagarria frantsez apur bat ulertuz gero.
- Eureka izeneko aldizkari berria kaleratu da. Eta lehendabiziko zenbakian: dossier prospectif sur la planète à l'horizon 2050. Hau da, nolakoa izango den mundua 2050 urtean ..., uff ederra saikera...
- Enjeux-Les Echos , Frantziako aldizkari ekonomiko esanguratsuak "Comment nous vivrons demain" ( nola biziko dugun bihar ) izeneko gehigarria kaleratuko du. 2006eko urtarrilaren 11arte eros daiteke eta erakargarria dirudi.
Urte amaiareran sindromea, seguruenez ...
Bitartean, Espaina aldean monarkiaren 30 urteak ospatzen eta, harrigarriena, batzuk etorkizuna monarkia bezalako anakronismo batean dagoela sinisten dute .
Blogak 2010ean? (1)
Bigarren blogari euskaldunen topaketa, Blogs & Beers 2.0 egin da gaur arratsaldean (argazkiak flickr-en ) hangoak dira ) eta azken boladan blogak izan dira izpide zenbait tokietan.
Esate baterako El Pais (Blogintzaren aro berria ) edo Berria (Blogarien garaia da ) egunkarietan, edo Anjel Lertxundiren Blog, blog! artikuluan, non ondo azaldu zituen euskal kulturari blogek egin diezaioketen ekarpenak.
Batzutan kritika gogorrak jasan arren, aspalditik esanda dago blogak luzaroan geratzeko etorri direla. Eta euskarazko blogen kasuan ere, horrela izatea espero dut.
Ez dakit gaur egun duten egiturarekin izango den edo agian Smart Mobs-eko What is the future of the blog? artikuluan dioeten moduan parte-hartzea bideratzen duten tresna ezberdinak gero eta gehiago konbinatuz izango den.
Eta seguruenez, gaur egungo testu eta argazkiekin, soinuak, bideoak, irudiak, ... eta mota ezberdineko eduki multimediak gehituko ditugu blogetan.
Ez dakigu web 2.0 edo beste modu batean izendatuko dugun fenomeno berria, baina nahiko argi dago erabiltzaileek gero eta aukera eta indar gehiago izango dutela etorkizuneko Internet sarean.
Duela gutxi, IKT-en etorkizunari buruzko ProspecTIC 2010 hausnarketa egin da eta ondorioak argitaratzen dihardute pixkanak. Joan zen astean zuzenean blogen etorkizunarekin lotzen ditudan pare bat artikulu:
Laburbilduz honakoa aurreikusi dute ProspecTIC 2010ean:
- Edukien iturriak eta edukien banaketa moduak ugaritu egingo direla.
- Gaur egungo bitartekotze eta banaketa moduen ezegonkortasuna.
- Autoproduzitutako edukien kopuru ikaragarria blogetik bideora, edo bizitza memoriara (MyLifeBits (Microsoft) edo Lifelog (Darpa) bezelakoak.
- Tentsio iraunkorrak propietate intelektualaren inguruan.
- Sareko erabileran komunikazio tresnak eta praktikak etengabe gehitzen joango dira.
- Erabiltzaileek sortutako erabilera eta produktu berrien sorrera.
- Sareko erabilera kooperatiboen gehiketa, zabalkundea, sakontzea eta dibertsifikatzea
Baina, ez Internet erabiltzen duen jendea hobea edo azkarragoa delako, baizik eta mundu elkarkonektatu batean logikoena eta normalena delako: Ce modèle "coopératif" n'émerge pas du fait d'une quelconque supériorité morale, mais simplement parce que, dans un monde entièrement connecté, la coopération devient une stratégie rationnelle dans un nombre de croissant de situations.
Technorati Tags: bbbilbo, irratia.com, blogak
Blogs & Beers 2.0 topaketa Bilbon
Edurra, euria, hotza izan dugu egun guztian zehar, baina bihar goizerako epeltzea espero eta arratsalderako giroa berotuko da, seguru, zazpietatik aurrera, Bilboko Kafe Antzokian :
Irratia.com bost urte sarean daramala ospatzeko Blogs & Beers 2.0 topaketa Bilbon azaroaren 27an antolatu da. Han izango gara.
Azken saioetan biharko Blogs&Beers; 2.0 izan dute hizpide Irratia.com-eko lagunek. Biharkoa, beti bezela, astertean kontatuko dute zuzenean. Baina beti bezela ere, nahi duzunean - etxean zaudela, saltaka zoazela, errepideko butxadura batean kotxean, ... -, entzun dezakezu mp3 formatoan jartzen dituzten irrati saioak, euskal podcasta, labelduna.
Bilbon ez galtzeko mapa:
Technorati Tags: bbbilbo, irratia.com, blogak
Euskadi... etorkizunari begira

Azaroaren 30ean Martin Ugalde Foroaren lehen ekitaldia egingo da, eta Foroari hasiera emateko gaia eta hizlari interesgarriak aukeratu dituzte. Juan Jose Ibarretxe EAEko Lehendakariak, prospektiba eginez eta etorkizunari buruz duen ikuspegia eskainiz, Euskadi... etorkizunari begira izeneko hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Ibarretxe Lehendakaria izendatu zutenetik, etorkizunari begira egindako ekimen interesgarriak bideratu dira Jaurlaritzako Sail ezberdinetan, Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroa edo, besteak beste, Energia, Azpiegiturak, Kultura edo Teknologia planak, esate baterako. Baina ez dugu eduki etorkizunari buruzko hausnarketa orokorrak entzuteko aukera haundirik. Martin Ugalde Foroan izango dugu, euskaraz gainera.
Duela hilebete inguru aurkeztu zen Martin Ugalde Foroa euskaraz jarduten duten kazetarientzat erreferentzia puntu garrantzitsua izateko asmoarekin. Hilean behin bilduko zela eta hitzaldiak, mahai-inguruak eta eztabaidak egingo zituztela iragarri zen. Datorren asteazkenean lehena.
Eguneraketa 2005-12-01
Berria egunkariak ekitaldiari buruzko artikulu luzea eta kronika dakar: Gakoa hemen lortzen dugun akordioa da , eta Martin Ugalde Kultur Parkearen webgunean aipamena jaso dute
Technorati Tags: etorkizuna, ibarretxe, martin_ugalde, Euskadi
Cancelo eta Varsavsky
Asteazkenean Enpresa Jardunaldia izan genuen Deustuko Unibertsitatean, ESTEko Loiola Centrum-ean.
Goizean Antonio Cancelo Eroski eta MCC Mondragon Corporación Cooperativa taldeetako Lehendakari ohia eta arratsaldean Martin Varsavsky (www.martinvarsavsky.net ) gaur egun FON La revolución WiFienpresa-mugimenduaren sortzailea eta bere garaian Jazztel edo ya.com bezalako enpresen sortzailea, izan genituen gure artean.
Azken honen hitzaldiaz Luistxorekin batera, Sustatu-n kontatu genuen zerbait, Fon, mapak, Martin Varsavsky eta gu mezuan.
ESTE-ko hitzaldietan mahaian egotea tokatu zitzaidan, Cancelorekin Gipuzkoa 2020 hausnarketan kolaboratu nuen eta oraintxe bertan CodeSyntaxen mapa FONeroak gabiltza egiten Varsavskyren FON ekimenarentzat. Beraz, ala, Eneko, mahaira esan zidaten ESTEn.
Hitzaldiak pulpitutik
Cancelok ondo ezagutzen du ESTE sarritan etorri delako bertara eta Loiola Centrum-ean egonda zen, baina argentinarrak aluzinatu egin zuen tokiarekin... pero .... ¿donde estoy? ¿qué es esto? galdetzen zuen behin eta berriro
Campus txikia da Donostikoa, eta toki gutxi dagoenez, "Loiola Centrum" izena duen eraikina, Aula Magna bezala erabiltzen dena, berez gero eta gutxiago erabiltzen zen/den eliza da.
Ondo prestatua eta eguneratua dago: telebista, wifi, proiektoreak, mikroak, pantaila erraldoiak, ... denetik, eraikin abanguardista eta apur bat arraroa da, baina eliza zen eta da.
Aurkezleen mahaia altarea da eta hizlariarena pulpitoa. Handik egin zuen berba Varsavskyk, eta asko ikusia da gizona, baina lehendabiziko aldiz hitz egin zuen pulpito batetik, eliza batean, Varsavskyk herenegun Donostian, zerbait berria beretzat :-)
Egia esan, Campus guztia nahiko "arraroa" dugu, nik uste Espainako Arkitektura Saria irabazi zuela, saiatu dira irisgarritasun arazoak konpontzen baina egia esan ez dakit gaur egun ergonomia edo akzesibilitate saririk irabaziko zuen. Hori bai, Campus arraroa baina polita da... nere gusturako, jakina.
Ezohizko espazio horretan oso ondo moldatu zen jendearengana hurbiltzeko eta mezua trasmititzeko, baina hasieran behintzat power pointa erabili zuen.... besteak beste CodeSyntaxek Tagzaniaren egokitzapen batekin egindako mapak erakusteko.
Esan bezala, goizean Eroski eta MCC-ko Lehendakaria izan zen Antonio Cancelo egon zen toki berean hitzaldia ematen eta, besteak beste, Eibarren Alfan praktikante moduan inyekzioak ipintzen eta Eroskiren sortzaile izan zen Juan XXIII kooperatiban lanean ibili zeneko ipuin politak kontatu zituen.
Ondo kontatzen ditu gauzak Cancelok eta gustora Eibarko ipuinak entzuten ni.
Cancelo eta Varsavsky, ez hain urruti
Oso ondo hitzaldi biak, eta harrigarria badirudi ere, gauza amankomun dexente ikusi nituen Varsavsky eta Canceloren artean:
- gauzak, legeak barne, aldatzeko borroka egin beharra, kooperatibak banaketa komertzialaren borrokan Eroskiren kasuan, telekomunikazioen arauetan FONen kasuan
- oinarrizko baloreen indarra, gaztetan ikasitakoak, hau Cancelok aipatu zuen bereziki, baina baita Varsavskyk ere.
- atzetik etorriaz, indar gehiagorekin sartzen dela sektoreetan haundien aurka lehiatzeko
- etengabeko berrikuntzaren beharra. Nahiz eta emaitza onak izan denbora gehiegi berdin jarraitzeak "burgestea" eta beherantz hastea dakarrela.
Entzuten egon ginan guztiok gustora, disfrutatu eta biekin asko ikasi genuen.
Gauzen Interneta, objektuen Interneta
Aste honetan ITU - International Telecommunication Union erakundeak (www.itu.int ) urtero Internetari buruz egiten duen txostena aurkeztu du. Aurtengoa zazpigarrena da, The Internet of Things, Gauzen Interneta edo Objektuen Interneta deitzen da eta RFID teknologia berriak jorratzen ditu.
ITU-ko estrategia eta politikara zuzendutako SPU unitateko analistek prestatu dute The Internet of Things txostena eta RFID teknologia, negozioa aukerak eta inplikazio sozialak jorratzen ditu, herrialde askoko datuekin.
RFID teknologiak 60 hamarkadan sortu ziren baina azken urteetan hedatzen, merketzen eta aplikazio eta erabilera berriak sortzen ari dira.
Denbora daramate teknologia hauen inguruan berbetan. Etorkizunean gure inguruan ditugun tresna eta aparatu guztiak sarean egotea eta elkarrekin komunikatzea bideratuko omen dute.
Txostenean dioen moduan, autoko gurpiletatik hortzetako eskuileraino, dena elkarkomunitatua eta kontrolatua. Horrela, aukera handiak irekitzen dira pertsona, blogari eta datuen Internetetik, objektuen Internetera pasatzeko.
Duela urte bete, Anita Campbell-ek RFID weblogean The Internet of Things artikuluan adi Interneten hurrengo olatuari zioen. Eta orain International Telecommunication Union erakundearen txostena kaleratu da.
Sektore azkotan banaketa, garraioa, marketina , ... eta beste arlo azkotan sartuko omen dira RFDI teknologiak eta etiketak, Consumer aldizkariak zioen moduan, nahikoa merketzen direnean.
Baina Aitzol Naberan CodeSyntaxeko ingeniariak gogora arazi dit kezka handia dagoela teknologia hauen eragin sozialaren inguruan: pertsonen kontrola, jarraipena, datuen segurtasuna, etiketen faltsifikazio eta ordezkapenak, ... eta teknologia hauen inguruan eztabaida luzea sortu dela Kriptopolis bezalako guneetan eta beste askotan. Ikusi bestela RFDI Chips Espias atala.
Berdina zioen Jabi Zabalak duela urte t'erdi Kontrol sozialerako etiketak artikuluan. Ibarretxe Lehendakariari Genevan gertatutako anekdotarekin azaldua.
Eta artikulu horren komentario batean asmatu egiten zuen Juanma Gallegok dena den, lasai egon, hemendik pare bat urtera denok eroango baitugu horrelako trastetxoren bat gainean, nahitanahiez sakeleko telefonoarekin batera! esaten zuenean. Dagoeneko egia da azken telefonoekin eta 2009 urterako RFID etiketak telefonoen erdietan izango dira .
Talde indartsuak daude teknologia hauen inplikazio sozialen azterketa serioak egitea eskatzen dituztenak, Consumers Against Supermarket Privacy Invasion and Numbering (CASPIAN ) edo Electronic Privacy Information Center (EPIC ) esate baterako.
Duela gutxi, OCDEko prospektiba foroak gaiaren azterketa eskatu du ere: Radio Frequency Identification (RFID) Applications and Public Policy Considerations , OECD Foresight Forum, Paris, 5 Oct 2005 .
Estandarizazioan datza bigarren arazo latza, ez dago estandarrik teknologia hauentzat. Baina badirudi EPCGlobal , EAN International eta The Uniform Code Council, Inc. arteko joint venture-a bihurtu daitekela mundu mailako estandarra.
Hala ere, teknologia hauen hedapenerako dauden aurreikuspenak, ia beti bezala, oso onak dira. IDTechEx aholkularitzaren RFID Forecasts, Players and Opportunities 2005-2015 txostenaren arabera behinik behin. Edo Forrester|GT%2020020128 etxe famatuan gaia jarraituz gero.
Ikusi behar aurreikuspenak gauzatzen diren eta, bestalde, teknologiei nork ateratzen dizkien etekina. Kosteen jeitsiera izugarria ematen ari da eta, horrelakoetan, ekialdeko ekonomia berriak dituzte aukera nabarmenenak...
Gehiago jakiteko:
- International Telecommunication Union delakoaren txostena: The Internet of Things
- Wikipediako artikulua, oso ona: RFID
- del.icio.us/tag/RFID
- Pare bat blog: The RFID Weblog de Anita Campbell y therfidweblog Scanning the world of RFID, eta pare bat aldizkari elektronikoak RFID journal eta RFID Gazette , Radio Frequency Identification news and commentary.
- RDFI eta Software Librea: RadioActive Software Foundation
- Jabi Zabalak Sarean.com-en: Kontrol sozialerako etiketak
Technorati Tags: RFDI, ITU, Internet, prospektiba, foresight
Ezagueraren Gizarterantz
Jérôme Bindé -ren zuzendaritzapean egindako txostena argitaratu du Uneskok: Towards Knowledge Societies Ezagueraren Gizarterantz.
Txostena UNESCOren beste ekimenen batzuen artean aurkeztu da aste honetan ospatzen den Tunisiako WSIS Goi Bileran , Bilboko It4all Goi Bileraren ondoren etorri dena.
Jérôme Bindé-k UNESCO-ren prospektiba, filosofia eta giza zientzien arloaren arduraduna da.
Txostena oso interesgarria dirudi, aurkibide ikustea baino ez dago eta .pdf formatoan lortu daiteke espainolez, frantsesez eta ingeleraz.
Gaztelerazko gomendioetatik ateratako testua:
6. Dar prioridad a la diversidad lingüística: los desafíos del multilingüismo
La diversidad lingüística es un factor esencial de la diversidad cultural en todas sus manifestaciones. Las sociedades del conocimiento deberían basarse en un "doble multilingüismo": el de los individuos y el del ciberespacio.
Por una parte, conviene fomentar desde la enseñanza primaria el bilingüismo y, en la medida de lo posible, el trilingüismo.
Por otra parte, será necesario apoyar la creación de contenidos digitales multilingües, especialmente en el ámbito pedagógico.
Por último, la promoción de la diversidad lingüística en el ciberespacio debería explotar las posibilidades ofrecidas por Internet y otras tecnologías de la información y la comunicación en lo que respecta a la preservación, transformación y valorización de las llamadas lenguas minoritarias, apoyándose en dispositivos técnicos adaptados que merecen mayores inversiones en materia de investigación y desarrollo, por parte de los sectores público y privado: Unicode, programas de traducción automática, creación de nombres de dominio internacional en lenguas que utilizan alfabetos no latinos, etc. (véanse los Capítulos 2 y 9).
Tartean gure Unicode maitea ...
Technorati Tags: unicode, unesco, eleaniztasuna, ezagueraren gizartea, prospektiba
Etiketa edo tag lainoak del.icio.us -en
Behin baino gehiagotan aipatu dugu folksonomiak , tag edo etiketak ematen dituzten aukerak edota kontzeptu horiek erabiltzen dituen del.icio.us zerbitzuarean onurak.
Zure interesak, hau da erabiltzen dituzun tag-ak isladatzen duen mapa sortu dezakezu del.icio.us -en tagroll aukera berriarekin. Hona hemen Enekorena:
Liburuen etorkizuna

Diskoen heriotzetik hasi eta liburuen etorkizunera jo du Teknosexua blogean piztu den eztabaida interesgarriak.
Etorkizun labur batean, diskoekin gertatu denaren antzeko zerbait liburuekin gertatuko ez ote den galdetzen dute. Hau da, askok dioten bezala, liburuak gaur egun ezagutzen ditugun bezala, paperan, desagertu egingo ote diren edo ez.
Eta horrela ematen du. Amazon, Google, Microsoft eta handien mugimenduak ikusirik, joera hortik doala dirudi: etorkizunean liburuak, edo liburuen edukia, formato digital ezberdinetan izango ditugula, baina ez paperean.
Baina, berehala zalantzak: zein izango da formato erabiliena, egokiena, ...? Hor dirudi dagoela editoreen kezka eta lana.
Bestalde, hori esaten zutenek harrituta geratu dira aste honetan Wikipedia paperean kaleratuko dela jakiterakoan , ezusteko galanta!! Oraindik papera erakargarria ...
Inoiz baino gehiago idatzi eta argitaratzen da gaur egunean, bai digitalean bai paperean. Eta egia esan liburuen etorkizunaren gaia oso interesgarria da. Horregatik, ahal dudan neurrian jarraitzen dut.
Hona hemen pare bat erreferentzia gaiaren jarraipenerako:
- The Institute for the Future of the Book (bloga ere dauka)
- Artikulu klasiko batzuen erreferentzia IFTF's Future Now-en
Orokorrean, aniztasuna da etorkizunaren ezaugarrietariko bat, beraz zergaitik ez pentsatu formatu biak edo gehiago (adibidez, entzuteko liburuak, robotak edo makinak irakurriko dituztenak), mantendu eta gehitu egingo direla datozen urteetan?
Gainera, Wikipedia bezala, digitaletik, kasu honetan blogetik, paperera pasatu dituzte Joxe Arantzabalek edo Xabier Mendigurenek beraien idatziak. Formatoa erakargarriagoa delako? zabalkunde gehiago izango duelakoan?

Digitalean sortutakoak paperera automatikoki pasatzeko tresnak asmatu dituzte. Interneten bertan, Blogbinders bezalakoak ditugu: Turn your weblog into a book! Bihurtu zure bloga liburu bat!
Zure blogaren pasahitzak eman ..., et voila! bost minututan zure blogetik edukiak hartu eta paperezko liburua egingo dizute, pertsonalizatua, zuk nahi duzun azalarekin. (argazkiko liburua, adibidez, georgiaren blogari dagokiona da )
Horrelako zerbitzu gehiago daude sarean: www.qoop.com , www.blogprinting.com , ... Gainera, merkeak dira eta liburu-blogaren salmenta eta banaketa egiten dute. Ez duzu horretaz kezkatu behar.
Hori bai, liburuak ez dira ateratzen Joxe edo Xabierrena atera diren bezain politak!
Seguruenez, The Economist-ek musika industriari ematen zion gomendio berdina erabili daiteke liburuen kasuan: etorkizunari begira hurrengo hamarkadarako handien estrategia arrisku teknologiko eta kreatibitate gehiagorekin jokatzean legoke.
Technorati Tags: prospektiba, liburuak, etorkizuna, blogak
G2020, Gipuzkoa 2020 Hausnarketa estrategikoa
Etorkizunean Gipuzkoa berritzailea eszenategia lortzeko asmotan, GFA-k berriro helduko dio Gipuzkoa 2020 Hausnarketa Estrategikoari.
Horrela, jarraipena ematen zaio Jose Ramon Belokiren eskutik 2000 urtean etengabeko hausnarketa izateko asmoarekin jaio zen egitasmoari. Inoiz aipatu dugu blog honetan. Orain jarraipena ematea txalotzekoa da, batez ere behin baino gehiagotan esan dugulako hausnarketa prospektiboa, derrigorrez, etengabeko ariketa dela. Izan ere, prospektibaren definizioan dago: saiakera sistematikoa izan behar du.
Hori dela eta, Miramon Jauregian atzo egindako ekitaldian, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Diputatu Nagusiaren batera, Europar Komisioaren Ikerketa Zuzendaritzan dagoen Jean Marie Rousseau egon zen.
Beste batzuetan, J. Marie Rousseau Interneten etorkizunari buruz ikusi dugu hitz egiten, atzokoan Irlanda erabili zuen eredutzat Rousseauk, eta atzokoan esandakoen artean honekin geratzen naiz:
"Autopistak zabaltzeko inbertsioak egin beharrean, adimenak zabaltzeko egin behar dira" edo "Inbertsioa hezkuntza eta ikerketa bezalako ondare ukiezinetan egin behar da".
G2020 web: logo aldaketa bai, baina informaziorik ez
Duela gutxi arte, G2020 - Gipuzkoa 2020 hausnarketa estrategikoari zegokion informazio eta txosten guztiak www.g2020.net webgunean zeuden. Hausnarketak, aurkezpenak, txostenak, eszenategiak, ekarpenak, ... dena.
Baina, hausnarketaren irudia eta logoa aldatzearekin batera, informazioa desagertu egin da. Momentu honetan sarrera orri bat baino ez dago, irudian duzuena. Lehengo informazioa eta informazioa berria agerian ipiniko delakoan nago, momentuz dena desagertu egin da.
Horren faltan, gaurko egunkarietan esate baterako:
- Berrian: Ezagutzaren Gipuzkoa irudikatu dute 2020rako
- zabalago DV-n: La Diputación relanza
Gipuzkoa 2020para impulsar una «sociedad innovadora» - Elkarrizketa Rousseau-rekin «Hay que invertir en la apertura de las mentes en lugar de abrir autopistas»
Technorati Tags: prospektiba, gipuzkoa








