Hemen zaude: Hasiera Blogak Prospektiba Artxiboa 2005 Urria 24 Argia Topaketak: Kultur Sorkuntza: nora eta nola?
Dokumentu Akzioak

Prospektiba

Argia Topaketak: Kultur Sorkuntza: nora eta nola?

Argia Topaketak

Euskal Herria 2005-2025 Argia Topaketen barnean antolatu den azken mahaingurua, bihar arratsaldean egingo da Iruñeko San Zernin Aretoan.

Jose Ignazio Ansorenak, Aingeru Epaltzak, Tere Irastortzak eta Xabier Mendiguren Elizegik hartuko dute parte. Eta aurrekoetan bezala, laurak prestatu dituzten ponentziak Argian irakur daitezke .

Seguruenez, Argiak proposatzen zuen galderaren aurrean errezago zuten, Mendigurenek adierazten duen moduan, ez dakit edo auskalo! esatea, baina ausartu dira aipatutako laurak.

Eta ez, ez da lan erraza Argiak eskatutako hausnarketan murgiltzea, horregatik orohar, pasatutakoak eta gaur egungoak azaltzen saiatu dira gehiago, etorkizuna aurreikusten edo imaginatzen ahalegindu baino.

Hala ere, sumatzen dira hainbat ideia interesgarri argitaratutako ponentzia edo idatzietan. Hogei urte barru ez dela mundua amaituko dio Ansorenak zentzuz: Ez dugu irabazi. Hogei urte falta dira. Eta hogei urte barru beste hogei faltako dira noski; euskal kulturak ahalegin mental gehigarria eskatzen duela dio Epaltzak eta euskal idazleak Ezagutzaren Gizartearen aurren-puntan aritzeko prestatu behar duela dio Tere Irastortzak , Pernandoren egiak bezala aurkezten digu etorkizuneko joerakXabier Mendigurenek eta horren segidan argitzeke segitzen (segituko) duten hausnarketa interesgarriak plazaratzen ditu.

Etorkizuneko Ezagutzaren Gizarte horretan etorkizuneko euskal hiritarrek euskal kulturan eta euskal kultur sorkuntzan izango duten eraginari buruz, aldiz, ez dut larregi irakurri.

Etorkizuneko kultur kontsumitzaile eta sortzaileak gure eskola, lanbide heziketa eta unibertsitate zentroetan daude. Gaur 12, 15 edo 20 urte dituzten gazteek 32, 35 edo 40 urte izango dituzte 2025 urtean. Ez lukete tokia izan behar horrelako hausnarketa batean? lantzen da sormena? lantzen da kultur sormena eremu horietan?

Bestalde, irakurritako hausnarketetan teknologiek euskal kulturarengan gaur egun daukan eta etorkizunean izan dezakeen eragina aipatzea faltan bota dut.

Egunero ikusten dugu teknologia berriak kultur sorkuntza erraztu egiten dutela eta, egunero ere, kultur sorkuntza eta banaketarako modu berriak asmatzen direla.

Teknologiekin batera eredu berriak sortzen ari dira ezagutza eta kulturaren kudeaketa eta banaketaren inguruan.

Idazleak tresna berriekin argitaratzen ikusten ditugu ; argazkilariak , pintoreak , ... erakusketak antolatzen sarean; enziklopediak modu berrian izateratu; gaur egun arruntak diren medioekin jendea telebista , irratia , bideoak, albisteak edo dokumentalak ekoizten; sarean filmak, musika , liburuak, ... banatzen, trukatzen, sortzen, ...; teknomusika, ziber-artea, ... beste teknologia eta tresna batzuekin sortutako kultur adierazpen berriak. Kultur sorkuntza azken finean.

Teknologia aipatzen denean, menpekotasun teknologikoa aipatzen da. Ez naiz teknologoa eta seguru euskal kultur sorkuntzan eragiten duten faktore garrantzitsuagoak daudela - batzuk badatozkit burura - , baina azken boladan mundu horren inguruan mugitzen naiz eta horregatik datorkit burura: herri txiki honetan ezin dugu teknologia ahalik eta ondoen menperatzen saiatu eta gure kultur sorkuntza sustatzeko erabili?

Ezingo dut Iruñan egon, ondo joan dadila mahaingurua. Interesgarria, seguru.

Eneko Astigarraga 2005/10/24

Re: Argia Topaketak: Kultur Sorkuntza: nora eta nola?

Patxi — 2005/10/26 15:05

Nere iritzia da, laister, hemendik oso gutxira, produkziorako erremintak edonork izango dituela bere eskura, (musika, bideoa, telebista, zinema...) eta erraz erabiltzeko moduan. Zabalpena berriz, editorialen beharrik gabe, edonork sarean (tximistaren abiadan ibiliko ahal izango dan sarean), eta finantziazio bideak ere hortixek, saretik. Nere ustez perspektibak oso onak dira.



Re: Argia Topaketak: Kultur Sorkuntza: nora eta nola?

eneko — 2005/10/27 17:54

Joera hortik doala dirudi. Eta horrek kultur sorkuntza erraztuko du.
Nik behintzat kultura bezala ulertzen ditut aipatzen ditugun adierazpen moduak.


Nork esango zuen duela 50-75 urte edonork argazkiak atera eta publikatuko zituela? Berdin duela urte gehiago liburuekin, edo berdin beste mila kultur agerpen motekin.


Aupa traperoa!



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.

Azken erantzunak
pistop pjsm_1919@hotmail.com, 2011/05/17
sociologia wilson mosquera , 2011/05/11
Santiago Luis, 2010/05/12
citar Ferran, 2010/04/22
Patricia fabian, 2010/01/13
Etiketa lainoa
...eta kitto! 0 2018 Administración Ana Morato Barcelona Bartzelona Berriak Bilbao Bitxikeriak CUIMPB CodeSyntax Codesyntax Desarrollo Local Deusto Diputación ESTE ESTE Deusto Estrategia FLOSS FLOSSMetrics Flossmetrics Future studio GPS ISEA Interoperability Joerak MCC Metodoak Morfeo Newport News OBOOE OCDE OECD OPTI Open_Source PriceWaterHouseCoopers Prospectiva Prospektiba TID UE ZEA ZEA Partners ZEA_Partners award bartzelona bbec behatokia blog blogak catalunya cinum clases codesyntax curso deusto eGovMoNet egunkaria egunkarialibre eibartarrak empresa escenarios eskola estrategia etorkizuna euskara gizakiak hauteskundeak ikastaroak joerak lurraldea makinak mede medioambiente open standars organizacion personas plonegov projet prospectiva prospektiba prospektiba bartzelona Woody_Allen cuimpb proyecto puntueus serveis socials software libre software_libre software_librea spri tecnologia telebista udalplone zibilizazio_digitala