Hemen zaude: Hasiera Blogak Prospektiba Artxiboa 2005 Ekaina 26 Gartner, Gobernua, Kopyleft eta Software Librea
Dokumentu Akzioak

Prospektiba

Gartner, Gobernua, Kopyleft eta Software Librea

Astearteko aurkezpenaren ondoren, zenbait informazio interesgarriak aurkitu ditut software librea enpresan gaiari buruz.

Dudarik ez dut datozen urteetan software librearen erabilera areagotu egingo dela enpresa eta erakundeetan eta etorkizunerako joera dela, baina aste honetan esandakoa indartzen dituzten aldaketaren hazi gehiago ikusi ditugu.

Gartner etxearen iritziz Software Librea 2005 urteko gai beroena izango da.

Gartner-en iritziz 2005 urtean gai edo joera beroenak OSS - Open-source software, VoIP, SOA - Service-oriented architecture, eskaerapeko konputazioa eta deslokalizazioa edo Global Sourcing-a izango dira. Horrela diote Gartner's Positions on the Five Hottest IT Topics and Trends in 2005 artikuluan, eta hurrengo urteetarako aurreikuspenak aurkezten dituzte.

Esate baterako, Gartner-eko adituen ustetan, 2008 urterako, hau da hiru urtetan, Software Libreko aplikazioak lehiakorrak izango dira eremu guztietan software itxiekin eta 2010 urterako erakunde guztiak izango dute kontutan software libreko produktoak bere software gehiengoan.

By 2008, OSS applications will directly compete with closed-source products in every software infrastructure market, and by 2010, Global 2000 IT organizations will consider open-source products in 80 percent of their infrastructure-focused software investments and 25 percent of business software investments.

Gobernua administrazio publikoak kontratatzen duen sofwarearen kodea irekitzearen alde agertu da.

Horrela dio Enpresa digitaletik ailegatu zaidan albisteak : Gobernuak Administrazioari saltzen dioten enpresa guztiek haien programen kodigoa ireki dezaten nahi du. Intentzio hauek Gobernuak prestatzen ari den, eta laster kaleratuko den, Informazio Gizartearen eta Europarekin Konbergentziaren Planaren zirriborroan daude.

Eta aurrerago: Testuak Administrazioaren neutraltasun teknologikoa softwarearen erabilpenean proposatzen du, praktikan konkurtso publikoek ezin izango dutela programa zehatzik inposatu ekarriko duena.

Ordua zen!.

Behin eta berriro ikusi dugu administrazioa software soluzio itxiak eta aldez aurretik lehiaketa-baldintzetan zehaztuak kontratzen, behin eta berriro salatu den bezala, Eusko Legebiltzarrak erabaki solemneak hartzen ditu baina Gobernuak ez du gauza handirik egiten . Espero berriz ere erabaki solemne hutsean ez geratzea. Suposatzen da pixkanaka-pixkanaka edo arin-arin ahal bada, Eusko Jaurlaritzak bide beretik joko duela.

Kopyleft jardunaldiak

Asteburu honetan, Software Librearekin zerikusia handia duten Kopyleft jardunaldiak egin dira Donostian. Medio tradizionaletan zerbait ikusi dugu, baina bukatu berriak diren jardunaldiak ondo jasoak gera dira Interneten www.kopyleft.net gunean eta euskal blogosferan. Esate baterako, dagoeneko:

Joerak software librearen indarra konfirmatzen dute. Ondo, argudio gehiago datorren asteko aurkezpenerako .

Eneko Astigarraga 2005/06/26
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.

Azken erantzunak
pistop pjsm_1919@hotmail.com, 2011/05/17
sociologia wilson mosquera , 2011/05/11
Santiago Luis, 2010/05/12
citar Ferran, 2010/04/22
Patricia fabian, 2010/01/13
Etiketa lainoa
...eta kitto! 0 2018 Administración Ana Morato Barcelona Bartzelona Berriak Bilbao Bitxikeriak CUIMPB CodeSyntax Codesyntax Desarrollo Local Deusto Diputación ESTE ESTE Deusto Estrategia FLOSS FLOSSMetrics Flossmetrics Future studio GPS ISEA Interoperability Joerak MCC Metodoak Morfeo Newport News OBOOE OCDE OECD OPTI Open_Source PriceWaterHouseCoopers Prospectiva Prospektiba TID UE ZEA ZEA Partners ZEA_Partners award bartzelona bbec behatokia blog blogak catalunya cinum clases codesyntax curso deusto eGovMoNet egunkaria egunkarialibre eibartarrak empresa escenarios eskola estrategia etorkizuna euskara gizakiak hauteskundeak ikastaroak joerak lurraldea makinak mede medioambiente open standars organizacion personas plonegov projet prospectiva prospektiba prospektiba bartzelona Woody_Allen cuimpb proyecto puntueus serveis socials software libre software_libre software_librea spri tecnologia telebista udalplone zibilizazio_digitala