Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Urte askotarako, Calcare

Oier Gorosabel 2023/07/11 23:11
Armadiloaren igarkizuna. Zerocalcare, Koldo Izagirre Urreaga (itzultzailea). Azal biguna, 140 orrialde. Euskara hizkuntza. 2021ko mai. 3a(e)an Farmazia Beltza(e)n argitaratua. ISBN: 9788412314007

Gustau jata: historia motzez osatutako panorama luzia dala (nahixago juat hori, etxando-ostias-amaitzen-dittudazen-historia-luziak baiño); hizkera errejistro bixak (apostu ausarta: askok ez juek ostirik be ulertuko); autoparodia osasuntsua. Mundu interesgarrixa dok, gehixago esploratzeko gogoz lagatzen habena.

Hamen Paperjale.eus-en botatako arrantza batzuk:

  • Kontakizunen nundik norakuez gain, asko gozatzen najabilk Koldo Eizagirreren turbobatuarekin. 🤣 Azpeitiera klasikoan oinarritua othe? 😉
  • Hain fama oneko autore honen ezer bez irakorri barik, uste dot egokixena erregalau destela.

Zea mays landaretik tiraka

Oier Gorosabel 2023/07/11 22:24
Gustatzen jataaz, umiekin euren hizkeriari eusten saiatzen dirazen gurasuak. Kitxuaz, errumanieraz, wolofez zein euskeraz.

Aitta bat eta semia kaletik, 35 eta 8 bat urte. Bixak Popoca eta Tepetl baiño arpegi indixuaguekin. Umiak aittari: "Maíz!" (plazako litxarrerixa postuan erosteko edo). Eta aittak, serixo. zuzendu: "Máiz" [OHARRA: erreparau ondo azentuei].

Ez dok ohikua. Ameriketako euskaldunekin tratu haundixa izan neban sasoian, konturatu nintzuan txantxilloi bat asko errepikatzen zala: guraso euskaldunak Ameriketara joiazak > seme-alabei erderaz, euren artian euskeraz (umiak ez ulertzia nahi dabenian) > seme-alabak ez juek ikasten, eta euskerianganako antipatia >  loibak aittitta-amamen euskerianganako interesa, eta batzutan ikasi. Txantxilloi hau, esandako moduan, askotan errepikatzen ikusi juat, baiña ez beti: egon dittuk gurasuak euskeraz egitten jarraittu dabenak, seme-alaberi erakutsitta, eta loibak be hizkuntzia etxian jaso juek. Askotan ikusi jittuagu komunikabidietan (Pete Zenarruza, Dave Bieter...) eta horrek ondo erakusten jok umiari erderaz egitte horrek ez dakala zentzu haundirik. Ezjakinttasunakin lotuko najeukek nik.

Izan be: zein dok guraso batek umiari bere hizkuntza propixuan ordez, iñorenian hezteko arrazoia? Asko egon leikiaz, noski. Baiña euskerian kasuan, trabes egingo najeukek arrazoia umiari bizitzia erreztia dala. Adibidez, gurasuak umetan, euskaldun elebakarra izanda, lotsa haundixa pasau zebelako erderaz ez jakin izanangaittik. Horretara, arrazonamendu aboziñau bat eginda, guraso horrek umetako lotsia euskeriari esleittu jetsak, arrazoi  konplejuagua (elebakartasuna + menpekotasuna) ikusi biharrian. Eta umiari, nahi barik, hankia potzu berian sartu eragitten jetsak: elebakarra bihurtuz, baiña erderaz. Eta hizkuntza menpekotasunetik urtetzeko biderik onena, eleaniztasuna dala ulertu barik.

Hori ondo ulertu dabe umiari guaraniz egitten detsen Lekeitioko paraguayuak. Ez dagoz asko! Baiña horixe da bidia.

"Emetik" eta andik

Oier Gorosabel 2023/07/11 22:10
Uste juat hauxe dala, blogeko arrantza literarixuen sailla hasi nebanetik, liburu bat bigarrengotz irakortzen dotena.

Normalian, erregalatzeko, klasikuen "premium" bertsiñuak aukeratzen jittuadaz (prologuak, epiloguak, oin-oharrak...). "Gggaxuela"n 50. urteurreneko ediziñuakik be horixe billatzen najuan, baiña behiñ etxian, ez zuan nik espero nebana (extra bakarra, amaierako epistolarixua). Baiña egixa esan, normala dok: ze azalpen emon leikixok halako "gauza" bati, bere esentzixia izorrau barik? Bai, dagola dagon modura. Eta gure etxeko apalian, belaunaldi askotarako.

Izan be, bigarrenez irakorri juat (berez, 2,5garrenez) baiña gehixagotan be eingot seguraski. Kortazarrek Barrenetxeari idatzittako legez: "(...) Rayuela tiene las calidades de emético que quise darle, y que es como un feroz sacudón por las solapas, un grito de alerta, una llamada al desorden necesario. Pero vos, que por una simple cuestión de madurez intelectual y de técnica profesional has leído el libro un poco como yo lo he escrito, es decir, al final de una larga ruta, de una inmensa biblioteca leída y vivida y decantada (...)". Eta gero, irakorketa intelektual eta biszeral simultaneuen aldarrixa. Eta catala eta tregua dantzen kontua. bibliotecasparaarmar.blogspot.com/2020/01/bailar-tregua-catala-catala-tregua.html?m=1 Hau dok: bere sasoian era batera ulertu najuan legez, oinguan ixa-ixa liburu desbardiña irakorri juat. Zer izango ete dok hamendik 20 urtera, bizi banauk?

Oingo irakorketan -martxa fortzauan, daitort, etzi Parisera goiaz-eta- Pariseko partia baiño gehixago, Buenos Airesetakua gustau jatak. Ez nintzuan gogoratzen azken zatixakin, Holiveiraren krisisana, eta lilluragarrixa egin jatak. Aurreko guztiak barkatzeraiñok.

Liburu hau irakortzera doianak kontuan hartu biharko lajeukek: "(...) ese lector era mi antagonista entrañable, como lo es el ser amado, y porque le exigía una actitud de contacto crítico, un tirarme los platos a la cabeza como yo se los estaba tirando a él (...)". Ez dok ez, irakorketa erosua eta.

Jarraixan, Paperjale.eus-en botatako arrantzak, ahuak emon ahala, atzetik aurrera:

  • Begiratu bihar izan dittudazen gauzen azken zerrendia: - Les amants (sic) du Havre youtu.be/A3duPPtUjbY - Le temps des cerises youtu.be/gfUs0y4Cdng (1000 aipu irakorri eta gero, zorixoneko kantuau entzun bihar zuan; bide batez esanda, ETXATAK ASKO GUSTAU kantu modura - eta bertsolarixak darabixen doiñu baten trazia hartzen jetsat). - Coronel Flappa es.m.wikipedia.org/wiki/Intento_de_golpe_de_Estado_en_Argentina_del_28_de_septiembre_de_1951 - Ceferino Piriz www.diosgalon.com.ar/?p=71 - Piantar www.asale.org/damer/piantar
  • "Del lado de acá" hastia atseden bat dok. Argentinako girua gehixago gustatzen jatak, etxekuagua dok (lehengusuekin gogoratzen naizelako igual?). Erredios! Ederra aldia Parisekuekin, erreferentzia erdixak be ez najittuan harrapatzen.
  • Pariseko snob kuadrilliak halako erreferentziak botatzen eten barik, eta La Maga gaixua olagarrua garajian legez...

  • Morelli topatzen dabenian (85) botatakuak zirradia eragitten jok: "Las vidas que terminan como los artículos literarios de periódicos y revistas, tan fastuosos en la primera plana y rematando en una cola desvaída, allá por la página 32, entre avisos de remate y tubos de dentífrico".

  • 130 txataleko "Riesgos del cierre relámpago" ahaztuta najeukan. Eta grazixia egiñ jestak, eze, neri txikittan gauza bera pasau jataan! Osorik geratu nintzuan, halan be.

  • Rocamadourrekin gertatutakua, bestalde, inpresionantia dok. Ez umiangaittik, lau detalle baiño ez dittuk emoten, ez bada eze ingurukuen odol hotzangaittik. Diletantieri sinpatia pixkat hartu bajake, dana bapatian desagertzen dok.

  • Begiratu bihar izan juat: velo de Maya. eu.m.wikipedia.org/wiki/Maya_(hinduismoa)
  • 18 kapituloko sbornia (mamúa) monumentala, ze ona. The doors of perception, by Aldley Huxdous.
  • Irakorketa diagonalian najabik, noski. Izan be, uste juat aurreragokuan horretxegaittik kostau jatala liburuari gustua harrapatzia: Kortazarren hetorri hosua hulertu nahi eta... hezin, che.

  • Baiña hara zer irakorri doten: " Y ya no hay nada que hacer, como dicen los reos, uno es favorito de esto y aquello" (84. txatala). Los reos?? Nere Markiñako paziente batzuk bebai, euskeraz ezin hobeto egitten dabenak, esan gura juat, oin dala gitxira arte erderaz ikasi ez daben familixetan sortuak, "Ni horren faboritu na" (ni horren aldekoa, horren zalea naiz esateko). Hau irakorritta, pentsau lajeikek antxiñan ohikua zan esamolde bat dala hau: "garbittutako" hizkera akademikuan galdu dana, baiña redukto fosil batzuetan iraun dabena: mendebaldeko euskalki baten eta Argentinako lunfardoan, barrena ("reo" = arlote, parrandazale, alperra).

  • Beste berrirakurketa bat, udan Parisera bidaiatxua egin aurretik.

Garun sinpliak

Oier Gorosabel 2023/06/27 17:12
Cowboy de Medianoche (Best Sellers Planeta #45), James Leo Herlihy. Azal biguna, 224 orrialde. Gaztelera hizkuntza. Planeta(e)k argitaratua. ISBN: 9788432082481

Aldapan behera, azken kapituluak izan daben tonu-aldaketia gustau jata. Floridarako bidian, klimiak eta bakero obtuso horren garunak batera aldatzen dira (obtuso izatiari laga barik), eta Ratson krisisan, koman eta herixotzian prozesuak badaka halako edertasun tragiko bat.

Eta hamen, Paperjale.eus-en botatako iruzkin batzuk, atzetik aurrera:

  • Eta dexy pirulak... historiadelmedicamento.com/index.php/es/museo/69-anfetaminas/detail/1902-caja-dexedrina-5 Liburua irakorri nebanian ez nekixan zer zan be. :-)
  • Jode, ez nintzuan gogoratzen Ratso agertzerako liburu erdi pasatzen dala. Behin "lagun" bixak alkartuta, klabia aldatzen dok; kontua kalian bizirautia dok, eta liburuan lehen zatiko "alderantzizko metafisikia" (edo hutsaltasunan erretratua) ez jaukak hainbeste pixu. Gehigarri moduan: bigarren irakorketa honetan, osasun karreria eta 29 urteko ibilbide profesionala jaukat, eta insufizientzia kardiorrespiratorio sintomak ezagutzen jittuadaz (lehen ez). Beraz, 162 orrialdeko eszenia (infrañoko festara bidian doiazela) hobeto ulertu najeikek.
  • Oso ondo jagok liburua. Etxakat goguan bere garaixan hainbeste gustau jatanik. Oso mingotxa dok (Hopperren Nighthawk giro desolatuak legez) baiña Joek gorroto unibertsala hartzen daben horretan, amama pelukeria Txerrenen burua rizatzera bialtzen dabenian, ezin izan jetsat barriari eutsi. Eta hurrengo pajinan esaldi lapidarixo hau: "Iba por todas partes con el aspecto del hombre que tiene un plan. Pero ignoraba cuál era ese plan".
  • 22 orrialdian, barrutik hutsik dagon jentian irudixa, lau zertzeladatan: "Cuando se apartaba un momento de la pequeña pantalla, se sentía confuso y desorientado. Necesitaba urgentemente las imágenes que se formaban en el televisor, y especialmente el sonido. Su vida hacía muy poco ruido, y creía que en el silencio había algo peligroso".
  • Gaztetan irakorritta, etxuat asko gogoratzen, gustau jatala bakarrik. Bookcrossingera bialdu baiño lehen, berrirakurralditxo bat.

Deleziusa

Oier Gorosabel 2023/06/27 17:03
QUINO. 1991. Humano se nace. Azal biguna, 136 orrialde. Gaztelera hizkuntza. 2022ko uzt. 7a(e)an LUMEN(e)n argitaratua. ISBN: 9788426423801

Irakorri dittudazen Quinoren marrazki liburu guztien modura, plazer haundixa. Poliki irakortzekua dok: marrazki batzuen esanahixa ez da ebidentia, eta buelta batzuk emon bihar jakez. Beste batzuk hausnarrian lagatzen habe... Behiñ eta barriro errepasatzeko moduko alia. Eta Gernika kuadruana be hamen jagok!

Artefaktu ona

Oier Gorosabel 2023/06/27 16:55
GODEY, John. 1973. Pelham 123. Azal gogorra. Spanish hizkuntza. ISBN: 9788499083421

Artefakto ederra. %100 New York (hala saltzen juek behintzat), sekulan bertan izan barik hango txokuekin ohittuta gagozenondako hur-hurreko hirixari pultsua hartzeko balixo jeskuena. Izan be, bahiketian atxakixiakin horixe dok erakusten jakuna: hirixa, tuneletan arnasten; jente ufalen zirkulaziñua, bere zanetan; ulertzeko gatxak dirazen portaerak, bere nerbio sisteman... Erritmuan maneju bikaiña, oso gustora irakortzen dan nobela berezi honetan (best sellerren kanonetik aparte).

Hona Paperjale.eus-en botatako iruzkin batzuk, atzetik aurrera:

  • Eta, tontorretik haranera jaisten gabizela, "newyorktar indiferentzia" mingotx tokia, koktel perfekturako.
  • Zelan menderatzen daben ritmua idazliak. Ez nauk harritzen hain liburu ezaguna izatia. Eta "zine" klabian idatzitta.

  • Bestalde, kuriosua dok soziologia txatala: "masak" (kale jente moltzuak) betetzen daben papela, beste pertsonaje bat legez.

  • Zelako ondo sartuta dagon komunikabidien txatala. Liburu erdiraiñok ez jagok kazetaririk, baiña danak batera agertzen dittuk: ittolarrixa emoten jok. Nahitta eta ondi neurtuta.
  • Begiratu bihar izan dot: - Pied Piper en.m.wikipedia.org/wiki/Pied_Piper_of_Hamelin - Gonif greensdictofslang.com/entry/72zvbnyhttps://greensdictofslang.com/entry/72zvbny - Schwartzer www.urbandictionary.com/define.php?term=Schwarzes
  • Alua! Poliziakuan nortasunan kontura, despiste joko ederra. 🤣 (spoilerrik barik: txantxa sinple bat dok, jente sinpliari zuzenduta, eta ni sinple xamarra naizenez... gustau!)
  • Ondarrun irakortzen nabillen liburuan legez (Cowboy de Medianoche) New Yorken bizi dirazen arima bakartixak dira protagonista. Jentez inguratuta, eta lagunik ez.
  • Itxura bikaina. Hiri haundixen kaliak, eta bereziki metruak, dakan animali-saldo deshumanizatu horren nundik norakuak lazgarrixak, baiña era berian erakargarrixak dittuk. Gertakarixen aurreko girotzian murgilduta najabik, giza automata artian.
  • Bookcrossing kajan laga deste.

Karramarro desteñiduanak

Oier Gorosabel 2023/05/26 13:37
Viento del sur. Memorias apócrifas de un inglés salvado por España. Ian Gibson. 260 orrialde. Spanish hizkuntza. 2001ko mai. 10a(e)an Plaza & Janés Editores(e)n argitaratua. ISBN: 9788401328916

Hala begittantzen jataaz britainiarrak, hamendik aldian ikusten dittudazenian: euren ule marroi argi hori, eta azal gorri-gorrixa eguzkittan erretzen dirazenian... Jente majua dok halan be: eta, kanpotar guztiekin gertatzen dan legez, extraterrestrian edo parakaidistian ikuspegixa mantentzen juek, gure burua beste era batera ikusteko oso interesgarrixa dan espillua. Hala gertatzen jakok nobelian protagonistiari be, Espainia erdigune-hegoaldian batez be; herrialde eder horretako izaerian klabe batzuk ondo harrapatzen dittuala esango najeukek, nahiz eta modu xalo eta (batzutan) despistau xamarrian izan. Liburuak autofikziñua jirudik: pentsau lajeikek idazliak bere esperientzietatik asko erabilliko zittuala, idazteko (metodismua... ) baiña ezin jakin pasarte estrafalarixo ugarixetatik zeintzuk dirazen benetakuak, edo beste bati gertatutakuak, edo asmautakuak. Dibertigarrixa dok, halan be. Amaieria etxatak gustau baiña: diarixo egitturiak justifikatzen bajok be, biribildu barik eta bapatekua begittandu jatak...

Irakorri ahala, Paperjale.eus-en botatako iruzkiñak, atzetik aurrera:

  • Neobaserritarrak estimatzekuak dittuk, baiña bajaukek puntu estrafalario bat: herri txiki batera juatian, kakarantzakin edo animalixen zaratiakin (Gibsonen kasua) kejatzen jatsuzenian.
  • Begiratu bihar izan juat: falleba. titanioestudio.es/la-falleba-un-invento-espanol-revolucionario/
  • Deigarrixa (eta barregarrixa) egitten jata autoriak pare bat bidar bota dittuan euskaldunen kontrako zirikadak. Ondo erakusten dau beste batzutan frogatu izan dotena (speleo kontuetan): gauza baten jakituna izan zeinkiala, eta bestetan ignorantia. Edo biharbada, aittabitxiren batekin zorren bat izango ete dau?
  • Begiratu bihar izan juat: Fefiñans (ardaua). gl.m.wikipedia.org/wiki/Pazo_de_Fefi%C3%B1%C3%A1ns
  • Liburu honetan argi ikusten dok, bizitzako motor legez, inkietude relijioso eta intelektualak bezainbeste pisu, edo gehixago, dakala sexuak.
  • Kanpotarra izatia baiño hoberik ez jagok, lurralde baten esentzia harrapatzeko. Kaso honetan, hispanista ingles eta iparramerikar lagun bixak dittuk, juan dan 500 urtian, Espainian nagusi izan dan ikuspegi historiko obtuso eta garruloa seiñalatzen (XV mendera arte judixuak eta arabiarrak egindako kultura ekarpena ikusi barik).
  • Begiratu bihar izan juat: Lautreamonteko kondea. eu.m.wikipedia.org/wiki/Lautr%C3%A9amonteko_kondea Zelako tipo interesgarrixa!
  • Begiratu bihar izan doten lehelengo aipua: "Otsuan Herixotzia", Alfred de Vigny.
  • O, mutikua gorritzen daneko lovely pasartia ( p.38). (Zer dala eta, umien arpegixen gorritze sinpatiko bortitz hori? Hamen ikergai interesgarrixa). Gero eta gustorago irakortzen najabilk.
  • Umore flematikuak ez jittuk adierazpen mingotxak kentzen: "No soy de los que han tenido la alegría de ver juntos a sus padres en una cama grande por la mañana, y de jugar allí con ellos. Al escribir estas palabras amargas me duele no sólo mi propia infelicidad de niño, que otra vez siento dentro, sino pensar en la espantosa soledad afectiva de aquellos dos seres que me trajeron al mundo". Oroitzapen nostalgikuen detonantia, bai neu umia nintzala, bai nagusi nintzala (neure umiekin) bizi izandako momentu gozuena.
  • Momentuz liburuak ez nau engantxau, baiña esango neuke historialari irlandar batek gazteleraz idaztian limitaziñuengaittik dala. Izan be, asko gustatzen jata bere umoria eta umetako "mixeriak" kontatzeko modua, kristau metodisten bizimodu reprimidua batez be.
  • Ian Gibson hau (Mel-en anaia ete?) TBtik ezagutzen juat, baiña sekula etxuat bere ezer irakorri. Paziente batek bookcrossing kajan lagatakua.

Igesaldixa mortuetan zihar

Oier Gorosabel 2023/05/22 16:58
Los 39 escalones. (Best Sellers Serie Negra #29). John Buchan. Azal biguna, 155 orrialde. Gaztelera hizkuntza. 1985ko uzt. 1a(e)an Planeta(e)n argitaratua. ISBN: 9788432086397

Ene, hau dok hau, suspentsia eta korapilluan askatzia azkenera arte eruatia! (azken hirugarrengo pajinara arte, zihetzago esanda). Bapateko amaiera horrek pixkat deskolokauta laga nok, baiña ezin juat esan txarto dagonik. Gatxa egitten jatak siñistia lehendik ezagunak zirazen konspiradoriak ezin ezagutu izanak, baiña tira; lizentzia literarixo moduan, aktorien abillezixiari gorazarre moduan hartuko juagu. Faltan botatzen juat konspiraziñuan azalpen argixagua: lehelengo espia akabatzen danian ez da azaltzen, eta gero krisisa ixotzen danian bez; baiña igual lanbro horretan lagatzia izan dok intelijentiena, idazlian aldetik -bestela koherentzia eskatzen hasiko giñakek!-. Kuriosua dok, baitta be, I Mundu Gerran pizkundian kokatzen dan nobela hau, gerria hasi barri argitaratu izana.

Paperjale.eus-en botatako iruzkin batzuk, atzetik aurrera:

  • Begiratu bihar izan juat: "Annie Laurie" kantu eskoziarra. youtu.be/-fhe2TQOy-g
  • Aurrerago esan doten modura, nobela oso modernua begittantzen jatak; eta esango najeukek abentura kontakizun askoren eredu izango zala hurrengo urtietan. Nik behintzat, umetan irakorrittako Enid Blytonen liburuak behiñ baiño gehixagotan etorri jataaz burura, ez bakarrik jengibre galletengaittik.
  • Azken kapituluan, crescendo politta danari emonda. Bradgateko geografixiak (Broadstairs, benetako izenez) protagonismo nabarmena jaukak, beraz bertako irudi batzuk be billau jittuadaz hobeto girotzeko. theisleofthanetnews.com/2019/06/12/martin-charlton-buchan-broadstairs-and-the-39-steps/
  • Ikasi doten beste gauza bat, "moor" famosuak. en.wikipedia.org/wiki/Moorland Takian potian, gure James Bond mustatxaduna muiño baten puntan jartzen dok, inguruan 15 bat kmtako ikuspegixa hartuta.
  • Hori bai, moor gora, moor behera, Jose Mari Aznar etortzen jata gogora, "The culp is of the moors" Georgetowngo aipu famosuakin, internetetik ixa guztiz ezabatuta dagona, baiña batzuen goguan ondiokan. eibar.org/blogak/luistxo/175
  • "Plaid" zer dan ikasi dot. eu.wikipedia.org/wiki/Plaid
  • Oso liburu modernua topatzen najabilk; gaur egungo abentura nobeletan normalak dirazen formak, esan gura dot. Gaiñera, xarma berezixa jaukak gaur egunian egitten dirazen kontakizun "retro" tipoko bat irakortzia, baiña garaikidia.

Gerra telebisatua

Oier Gorosabel 2023/05/21 20:28
La Noche Detenida. Javier Martinez Reverte. 2002ko urt. 18a(e)an Plaza & Janes Editores, S.A.(e)n argitaratua. ISBN: 9788401329135.

Buelta askorik bako liburua. Gustora irakortzen dok (aukeran, deskribapen paisajistiko larregi), baiña azken fiñian, gerra giro baten bizi izandako amodio historia sutsu eta labur bat baiño ez dok. Punto final. Bittartian Bosniako gerriari buruzko zeozer ikasten juagu (neretako interesantia: 1990 hamarkada hasieran nik burua beste leku baten nekalako, eta hurrengo urtietan EHra etorrittako refujiauak baiño ez nittualako ezagutu); baiña halan be, ez dok asko; amodio historia horren fondua baiño ez. Sarajevoko setioan zeguazen kazetarixen arteko giro zazkarra be azaltzen dok: gerrian "antzerkixa" (kotxian tiro bat, dolar baten truke), Climent balentzianuan pertsonifikatutako kazetari odolzaliak, testosterona gaindosisa, alkohola barra barra... Gerria sufritzen dabizen herrittarren bizimodua be agertzen dok, jakiña; baiña fondoko soiñua baiño ez dok. Esate baterako: hotelian aparteko jangelan bazkaltzen daben kontrabandistak, euren urrezko errelojuekin eta billete fardelekin... aittatu baiño ez dittuk egitten, eta gehixago jakin nahiko neukian. Era berian, liburuan ikuspegixa manikeo xamarra dok: serbiuak gaiztuak, bosniuak onak. Hain sinplia izan ete zan?

Gerraostia

Oier Gorosabel 2023/05/17 23:44
Los años del miedo : la nueva España. Juan Eslava Galán. 2008ko api. 20a(e)an Planeta, D. L.(e)n argitaratua. ISBN: 9788408077053

Gurasueri 1000 bidar entzundako gauzak modu objetibuaguan (edo) ezagutu ahal izan jittuadaz. 1940ko hamarkadia, frankismua: gaixotasunak, gosiak, miseria... Zorixonez, autoriak sarkasmo gogorrez baiña umorez erretratatzen jok bizi izandakua, eta uste juat gure amak (liburua berak erosittakua dok) ondo disfrutauko zebala, burua asko mobiduta hori bai ("Enneeee" esateko). Uste juat hauxe dala lehelengo liburua, izan be autoriak, arrakastia ikusitta, serie bat argitaratu juan hurrengo hamarkadetako historixa gehixago kontatzen. Irakorriko najeukez bai!

Hamen (atzetik aurrera) paperjale.eus en argitaratutako iruzkiñak:

1940. hamarkadan, hamen inguruan kaleko bihargin normal baten higiene baliabidiak (p.469-471):
- Mesa kamillak braseruakin, neguko hotzetan. Radixua hurre.
- Gelak eta bereziki izarak, hotz.
- Kakaleku soilak, eta garbitzeko izperringia (Elefante papela aberatsen gauzia dok).
- Bainurik ez jagok: pitxar-palangana-kubua biltzen daben muebletxua logelan.
- Ura itturrittik ekarri bihar izaten dok. Alperrik galdu barik erabiltzen ikasi bihar dok: palangana batekin korputz osua txandaka garbitzeko (zapatuetan, alkondara garbixa jaztiakin batera).
- Ur bero bakarra neguan, ekonomikan berotu leikiana. Eta udan, barreñua eguzkittan lagata.

Dan-dana etxeko nagusixei iñoiz entzundako gauzak. Gustau jatak, idatziz jasotzia.

Ez nekixan beste gauza bat: ekilore pipa tostauak jatian modia, tanke gidari errusiarrak ekarri juen Gerra Zibillian. 40 hamarkadan, "matahame" modura zabaldu zana.

 

Beste pertsonaje rekurrente bat Juan Bourbon da: erregegai eternuan ibilbide patetikua ez najuan ezagutzen, eta oin ulertzen juat 1984an Portugalera oporretan juan nintzanian, Estorilletik pasatzian gurasuak jeuken kuriosidadia. 😄

Liburuan zihar, asmautako pertsonaia batzuk agertzen jakuz, behiñ eta barriro, 1940. hamarkadako kontakizun historikua kalera jaitsitta: - Nabarmenena, Chato Puertas estraperlistia ("el diente, el sortijón con solitario en el anular, el peluco marca Longines, la gruesa esclava en la muñeca peluda y la medalla de la Virgen del Carmen al pescuezo, todo de oro macizo"). - Fulgencio, lan prekarixuetan bizirauten daben preso baten semia. "Mayoría silenciosa" famatua irudikatzen dabela esango najeukek. - El Siglo barberixako bezeruen tertulixia. Kritikuen abots apala. - Petronilita, goittik behera datorren markesan alaba topolinua.

Lehen be esanda jaukat, liburua antifrankismotik idatzitta jagok. Baiña badago gustatzen jatan beste zeozer be, ea azaltzia lortzen doten. Espainia arruinatuan erretratua egittian, umore baltzaz gain errukixa be bajagok. Eta ez bakarrik galtzailliekingua: gerra zibilletan, batzuk gehixago bestiak baiño, baiña danak galtzen juek. Hamen ondo ikusten dok hori, eta une batzutan -sekulan ez neukian halakorik pentsauko- ruinetan dagon erresumako generaltxo horren gaiñeko sinpatia pixkat igarri juat. Zelako paraderua!

Lehenago be konturatzen hasitta nenguan: hórrek urtietan "gutar" guztiak ez ziran heroe izan - "kontrarixo" guztiak gaizto izan ez zirazen moduan...

Hara hara, hau ez zuan Covid19ko pandemian gertatu bakarrik, orduan. "Zaldun Mutilatuak" eskeko ibiltzia debekatu zanian (229. or): "Luego las aguas vuelven a su cauce y los mutilados siguen mendigando sin agobios de la autoridad. Ésa es la ventaja de la "Nueva España": que aunque no hay día que no se dicte media docena de Decretos-Leyes, regulaciones y normas de obligado cumplimiento, ya son tantos que nadie se acuerda de ellos ni para cumplirlos ni para hacerlos cumplir".

Frankismuan, garbizaliak "coñac"en ordez "jeriñac" sartzen saiatu ziranian, ez zeban arrakastarik izan. Kontatzen zanez, tabernan "Un jeriñac" eskatzen zebenian, kamarero batzuk "Al fondo a la derecha" erantzuten zeben...🤣

1940 hamarkadako Espainia ulertzeko balixo izan destan datua: "Los sueldos de las criadas son tan bajos que casi todos los hogares de clase media pueden costearse al menos una. En algunos lugares niñas de 10 años trabajan 12 horas diarias sólo por la comida y una bata vieja".

 

"La Colmena" estiluan, egiantzeko pertsonaia batzuk jarraitzen jittuaguz hainbat egoeratatik zihar. Lehelengo frankismoko urtietako gauzak ikasteko atxekixia.

Tartian iragarkixak sartzian rekurtsua be ona: herrittarren premiñak seiñalatzeko.

Aittak eta amak kontautako ipoiñak, egiaztatzen, kontrastatzen, osatzen. Kristonak eta bi pasau jittuezen!

Idazlia andaluza dok, eta -topikua beteta- testua gatzez eta piparrez beteta jagok. Irakortzeko oso atsegiña egitten jok horrek. Halan be -restaurante txinatarretan legez- gozua eta garratza nahastian datoz, eta gerraosteko kontakizunak, etxian hainbeste entzundako umore baltza eta miseria lazgarrixa nahastatzen jittuk, Próculo abariana kontatzen dabenian lez, bere izenan konturako txantxak, eta konfesiñuan entzundako sekretuak kuartelera eruatia...

Liburu aukera xelebria: ez dok literaturia, ezta entsegua be. Idazliak pertsonai bat jarraitzen jok, 1940 hamarkadako Espainia miserablian, kontau ahala datu historikuak emonda, alboraketa antifrankista nabarmenakin.

Zeozer iasiko juagu, beraz. Esate baterako, lehen ulertzen ez neban gauzia: zergaittik soltau jittuezen Urlixa eta Sandixa, kondenia bete aurretik? Erantzuna logikua: kartzelak gaiñezka jeguazelako.

 

 

 

 

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024