Umiak labañekin
Oin dala urte pare bat kontautako gauza batekin askotan gogoratzen nok. Lopez Izozkiak dendetako mantekero nagusixa dan lagun hau sarri egoten zuan umetan Cantabrian (familixia hangua dok berez). Herri txiki haren izena etxuat gogoratzen, baiña egixa esanda ez detsa asko ardura: Lopezen izekok erakutsittako jakindurixiak eta zentzunak bardin-bardin balixo dabelako munduko edozein partetarako. Bereziki umiak elbarritzat hartzen daben gizartiotarako.
Mundu urbanotik etorrittako beraneante txiki haren kargua hartu zebanian, izekon lehelengo eginbiharrekua labañia emotia izan zuan.
¿Labañia zetako? berak, ondoko herriko gazte bigurrixengandik defenditzeko izango zalakuan, edo mendiko azken hartzen erasuen pentsamenduan, dardarez. Bai, labañia. Sekulan ezin lajeikek jakin zer suertauko dan, eta labañiak edozein apurotatik etarako hau: sokia ebagi biharra, ogixa zabaltzia, makillari puntia etaratzia nahiz ugartutako potia askatzia; beti komeni dok labañia aldian izatia.
Lehendik be usaiña hartuta ajnenguan, baiña Lopezen izekon aholkua entzunda konbentzimendu totala etorri jataan: umiak babestu nahixan, ergeldu egitten doguz. Herri txikiko umiandako, gaztetandik, bere buruan jabe izaten erakusten jakok gurasuengandik banatzeko momentua prestatzen. “Lehelengo mundutarrak”, barriz, umetzarua mailla erridikuluetaraiñok luzatzen juagu (nun dago gaur ¿35 urtetan?), algodoi sinboliko eta errealetan mantendutako inutilla.
¿Ez ete dok hobia umiak labaña zorrotzak gure bistan erabiltzen ikastia txikittatik? Beti gaillu kamutsekin ibillitta, ez dittuk zaurittuko ez: baiña halan erremintta zorrotzak bere kontura erabiltzen ikastera kondenatzen jittuagu. Komunian... toki illunetan... lokaletan... neretako askoz be arriskutsuagua eta, batez be, kontrolau eziñezkua.
Bardin esan lajeikek suakin. Bardin edo gehixago, suakin norbere buruari min egittiaz aparte inzendiua be eragin leikialako.
(Oharra: hau kultur tekniko enrollauen batek irakorri ezkeriok, ez mesedez sartu datorren ikasturteko Agenda Kulturalian “Sua egitteko tallarrak”, edo “Ikasi labaña zorrotza erabiltzen” moduko aisialdi aktibidaderik. Ez, ez da hori esaten nabillena)