Garagoittiko Orakulua
paisajiak
Las Gobas
1996 aldia izango zan ama hartu eta Trebiño aldera juan nintzanekua. VIII gizaldixan, Orientetik etorrittako errelijiño barri baten jarraitzailliak hasi ziran agertzen Euskalherrixan. Gaurko Faido, Fuidio, Laño eta beste herrixetako eremuetan orduko ermitta rupestre ederrak topau leikez. Gehiago irakurri
Maeztuko zerua
Lantokixan ba dakagu leiho bako gela bat. Hari bizittasun pizkat emotia nahi neban argazki eguzkitsu haundiren bat paretian ipiñitta. Arabara juan nintzan, eta Maeztuko parke baten hartu neban irudi hau. Gehiago irakurri
Argi kontran
Sarri egin izan deste kritikia: erretratuetarako kontraluza larregi erabiltzen dotela. Eta egixa da. Izan be, asko be asko gustatzen jata efektuori. Hamen adibide batzuk. Gehiago irakurri
A cock
Hau da: koko bat. Edo momorrua. Beti begittandu jataz oso ikusgarrixak. Hau Zarikietako mendixetan topau neban. Gehiago irakurri
Eibar Ixuatik
Goizago jaikitziak enkantu haundixa daka neretako. Bestiak beste, jaixotzen diharduan egun barrixa ikusteko aukeria emoten dabelako. 1997xan, goizero egitten neban Eibartik Markiñarako bidia, Ixuatik, eta batzutan herriko etxe guztiak hode-izarapian lagatzen nittuan Agiña aldera bajatu aurretik. Hau ikusi eta gero, biharra be hobeto egitten da. Gehiago irakurri
Neguko egun haizetsu batez
Oker ez banago, hónek argazkixok blog honetan bertan argitaratu nittuan, baiña ez dakitt noiz (egunen baten hau guzti hau ordenatzera sartu biharko naiz...). Bittartian, hamen dagoz barriro. Goguan dakat 0º inguru zeguazela ("ni frio ni calor"), eta hatzaparrak sentido barik nerabixazela kamaria disparau nahixan. Gehiago irakurri
Kopako Harriya
Biharbada Aiako Harriyak eklipsatzen dabelako; edo bere izen xelebre edo erakargarrixangaittik; edo gidetan, liburuxketan eta pintturatxoz markautako bidian agertzen ez dalako... menditxo honek asko erakartzen ninduan. Egun eder batez, oiartzuarrei bidia erakusteko eskatu eta Endaratik zihar igo nintzan, kontrabandozko umia zeroian emakume batekin. Ez genduan pertsona bakar bat be ikusi egun osuan. Gehiago irakurri
Portu baztarra
Herri industrialetan zihar mobidu danak (Eibar, Ondarroa, Sestao...) ba daki ugar, gasoil eta kei artian une majikuak ixotzen dirazela, uste baiño sarrixago. Hamen Portonovon harrapautako une eder bat. Gehiago irakurri