Garagoittiko Orakulua
orakulua
Kaso egittiaz
Badakagu pegoran neska punki bat, kristonak eta bi egitten dittuazenak kasurik egin bihar ez izateko. Barre asko egitten dogu berakin. Berakin zinttan kruzau, eta derrepente kaleko bestekaldera begiratzen dau belozidade arpegixakin, zeozek atentziñua poderosamente deittu izan baletsa legez (guzurra, guri agur ez egittiarren baiño ez da) Gehiago irakurri
Psikoanalisia
¿Zergaittik ipintzen nabe tain triste jostaillu politt eta delikauak; edo musika kajak; edo ume bati mantekaua lurrera jausi jakola ikustiak? Miñ emoten desta, baiña etxuat miñori umia ikustian sentitzen: barrutik kanpora urtetzen dan izotzezko orratza lakoxia dok... Gehiago irakurri
Ames bat
Aurreko baten espiritismo saio baten partehartu neban. Zirraragarrixa izan zan: antxiñako gizon baten arimia ekarri genduan gaur eguneko Lekeittiora, mesa-camilla baten gaiñian egindako nigromantziei esker. Gehiago irakurri
Denpora elastikua
Oin dala urte pare bat gertatu jatan: bapatian konturatu nintzan aitta hil zanetik 18 urte mando pasau dirazela. Beste modu batera esanda: jaixo nintzanetik ordurarte, ordutik honako aiña denpora pasau dala. Eta irrealidade sentsaziñua haundixa izan zuan, eze, umetzarotik horrako denporiori eternua egin bajatan be, azken 18 urtiak hegaztaran pasau jatazak orraittiokan... Gehiago irakurri
Chocho resudao
Webgune honen inguruetan moda asuntuak bolo-bolo dagozen honetan, pasa dan Uztailleko sargorittan idatzittakua "como picha al culo" dator (lagun baten esamoldia erabillitta). Gehiago irakurri
Txarapetik txiri txiri
Antxiñan, heu izan hintzan hamen jaun da jabe. Hainbeste miresten dogun txakolin mahasti “tradizionalak” Erdi Aroko explotaziño komertziala baiño ez zittuan izan. ¿Ze begiz ikusi bihar ete juagu terrazak eta pareta zaharrak jaten dittuanian? Untzaz lagunduta, gizaki lotsabakuak kendutakua baiño errekuperatzen ez habil. Gehiago irakurri
La vida es una fórmula
Batzutan ondiok gazteleraz idazten juat. Hizkuntza eder hau literaturarako egindakua jirudik: subordinatzeko ahalmen miresgarrixa, irudi literarixo ugarixak, sinonimuen amaittueziñezko zerrendia... Metafisikarako berbetia be ba dok, gazteleria. Olerki famatu bat egokittu juat hamentxe, adibide legez. Gehiago irakurri