Garagoittiko Orakulua
hormasprayko
Haizia eta pintadak
Udazken goiz haizetsu baten irudixak, musika intimista batek lagunduta, eta Lekeittion bildutako azken pintada ikusgarrixak erakutsitta. Brand new Kurosawel production (4'30'') Gehiago irakurri
Nortasun handiko eraikin iraunkorrak
Arkitektura ikasliak Eibarrera etortzen ei diraz eraikin industrialak estudixatzera (etxebizitzia eta tallarra batera dirazenak); Ondarruko portuko etxe batzu be, ikustekuak diraz. Argazkikua Artabidian dago, eta sarrera mailla bi dakaz, bata portutik eta bestia 7garren pisuan-edo. Bertako bizilagunak be konsziente dira hortaz, eta pozik dagozela dirurixe. Gehiago irakurri
XI mandamentua
Lekeittioko Aldamizetxebarria kalian ("padre Estepan", gure etxeko jergan) Jakinza Akademiako pegora barruan poster haundi hau ikusten da. Handik ixa egunero pasatzen naiz autobuserako bidian, eta beti egin izan desta grazixia. Gehiago irakurri
Vallcarca
Bartzelonako Guell parkera osteria egitten dozunian, ezinbestekua da hirixan gaiñeko ikuspegi ederraz gozatzia. Eta han begira zagozela, ezingo dozu ez ikusi Vallcarca auzoko etxeko pinttada ezagun hau. Gehiago irakurri
Graffitiak Aniaizi
Azkenaldian bildü graffitien artean, badira zonbait emazteen eskubideen aldarrikatzaliak. Gehiago irakurri
Xoxoteko grafitua
1988 ingurua izango zan, etxian Sartei deskubridu genduanian. Hara juan, erretratuak etara, etxe guztian zihar ibilli, erabilpen posibliak aztartu... Baten, Izarraitzera juan eta Xoxotepeko borda baten babesian egon giñan. Asperraldixa pasatzeko, aittak Sarteiko irudixa dibujau zeban tellatuko lata baten. Hamar urte geruago, han topau neban ondiok. Gehiago irakurri
Estanpa tipikuak
Bizi naizen herrixan irudi erakusgarri bi: abertzalien arteko liskarrak, eta argi indar faltia. Gehiago irakurri
Katetxi
Graffiti hau Ondarroa eta Mutriku herrien artian düzü. Etxe hau Gipuzkoa eta Bizkaia arteko bortha züzun aintzinan, eta üsü kate batez zarrathürik egoiten züzun, gardak gordetzen zütelarik. Hortik bere izena: Katetxi (Kate etxea). Urthe aunitzez abandonatürik egon eta gero, gazte eli batek oküpatu zizün orai dela 6-7 urthe eta geroztik han bizi ditüzu. Gehiago irakurri