Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua eibar

Garagoittiko Orakulua

eibar

Jardin bionikua

Lora sikuekin egindako kuadruak gustatzen jataz, nahiz eta ez neukian bat etxerako nahi (melankolikuegixak). Amañan topautako kuadro espontaneo honek hárek ekarri zestazen gogora, nere kotxeko bentanilla ertzian hazittako goroldixo-jardin japoniarrakin nahastian. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2011/02/19

Kontraste kontrapikaua

Ezkerrian labaderoko "gaztetxia" (ez squata: alkiler merke-merkeko etxe zahar-zaharrak) eta eskuman, Euzko Gaztedi Interiorrekuen etxetxua. Isasi barrenian ikusi leikian kontrastia. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2011/02/15

O'Donnell-eko eskulturak eta metaforak

O'Donnell kalian izena beti gustau izan jata. Hain da eze, aspaldi izena aldatuta dakan arren (Ego Gain dala uste dot), jente askok ezagutzen dau izen honekin. Gerora jakin dot XIX gizaldiko politiko espainiar baten izena dala, arma trafiko libria baimentzen zeban legia bultzatu zebana. Lehen Eibarko armagiñak erregiari baiño ezin zetsen saldu, eta merkaua zabaltzia mesede haundixa izan ei zan. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2011/02/12

Domekako bunkerradia

Azkenian egiñ egiñ genduan, bai horixe. Munduko egualdi txarrenerako prest agertu bagiñan be, azkenengo orduan baiño ez zeskuan bota zaparrada gogorrik. Primerako taldia juntau giñan: Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2010/11/05

1967ko irudi bi

Gurasuen diapositiba zaharrak eskaneatzen, irudi esanguratsu pare bat agertu jataz. Arratekua bata, Kalamukua bestia. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2010/09/09

Eibar Ixuatik

Goizago jaikitziak enkantu haundixa daka neretako. Bestiak beste, jaixotzen diharduan egun barrixa ikusteko aukeria emoten dabelako. 1997xan, goizero egitten neban Eibartik Markiñarako bidia, Ixuatik, eta batzutan herriko etxe guztiak hode-izarapian lagatzen nittuan Agiña aldera bajatu aurretik. Hau ikusi eta gero, biharra be hobeto egitten da. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2010/08/31

Bahiketak, manifak eta kontramanifak

1996 urtia mobimendu haundikua izan zan: ETA-k Ortega Lara eta Aldaia batera sekuestrau zittuan, eta kaliak bero-bero zeguazen. Untzagara bajatu nintzan erretratuak etaratzera, eta talde bixen artian sartuta ez dakitt zela ez nintzan pozoindu, hain zeguan haizia gaiztotuta. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2010/08/03

1996ko Sanfermiñak Eibarren

XIX gizaldi erdikaldian, Espainian derrigorrezko soldautzia inposau zan gaztiendako. 1980 hamarkadatik aurrera erresistentzia mobimendua hasi zan, eta gero eta indar gehixago hartu zeban harik eta 2001ian derrigorra kendu zan arte. Eibarren be indar haundixa izan zeban mobimendu honek. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2010/07/06

Alberiqueko eibartarren arrastua

1936ko gerran, Eibarko andra-gizon asko ibilli ziran herrittik kanpo Errepublikiandako biharra egitten. Frentia nora mobidu, hara juaten ziran armeruak bere torno, makiña eta jakitturixiakin. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2010/07/05

Ardixak eta tallarrak

Argazki honetan, Eibarko izaeria oso ondo isladatzen dala begittantzen jata. Arrajolatik hartuta dago. Perfektua izateko, argi gehitxuago bihar zeban erretratuak, baiña artian ez nekixan argazkixak manipulatzen... Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2010/04/20

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

Etiketa lainoa
ETB1 FisioLanTaldea Gara Zer erantzi abertzale aitor_eguren aittitta raduga andoain antzerkia armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda azkue ipuin bilduma azpimarra baxenafarroa berasueta berbologia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar ekialdeko nafarrera erdialdekoa espeleologia euskalkia fibromialgia galicia gatobazka gce hidroterapia hormasprayko ikerkuntza indalecio ojanguren irabiaketa irratia izarraitz juan san martin kalamua kanposantuak kirola koska kuku kurosawel labordeta lalolalia lamaiko_operia lekeitio maputxe markina-xemein markues matrallako mendebalekoa mezo_bigarrena muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera notimeforlove oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua paisajiak parakaidistiarenak sagartegieta san antoni sartei sasiola sega telebista umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharreologia zaragoza zornotza zuberera zuberoa
Azken erantzunak
aker-trans oier g, 2012/02/08
toKAPEtak akerbeltz, 2012/02/08
toKAPEtak oier g, 2012/02/08
Osasuna JJ, 2012/02/06