Garagoittiko Orakulua
arrosa
BIGARRENGOTZ, Mezo Bigarrena
Maiderri eskerrak, loturetan egindako akatsa zuzentzera nator (BIGARRENGO saiua BIRRITTAN esegi neban). ¡Graziak entzuliak dakarazela gero! Gehiago irakurri
Ruben Blades Runners
Ruben Bladesen musikia eta azalpenak. Josu Waliñok gizona eta katuan serie inkietantiakin darrai: "Begi berdeak (katua II)". Bob Marleyen "No woman no cry" eta Policen "So lonely" kantuak oso relazionauta dagoz, eta hamen azaltzen dogu. Eta Ahotsak.cometik 800 mozkorren autua, Antonio Zubizarreta atxabaltarran berbetan. Gehiago irakurri
Mozarten "Requiem"-ari buruzko monografikua
Mozarten "Requiem" meziari buruzko saio monografikua. Bertsiño jokuan, Child in time / Bombay Calling (Masters of chant / Deep Purple / It's a beautiful day). Gehiago irakurri
Traola traola traola jujian, txaputxeruen irratsaiua
Unai Belaustegi mutrikuarran alegixa: "Txispun pailazoa". Waliñon ipoiñak hala daka titulua: "Ipuina". Azpixan erabilli dogun musikia "Traola jujian" diskua izan da, Lekittoko herri kantuekin osatuta. Bertsiñorik ez dogu egin, bai ostera ahotsak.com bisittau, eta bertan Iñaki Ormazabal ordiziarrak Plaentxiatik etxera bueltan gertatutakuak kontau deskuz. Gehiago irakurri
Si yo canto es por tí, Locomia
Krisisa eta irudimenari buruzko ipoiñ politta, Historias de la Historia blogetik. Kontakizun mediebalandako musika egokixakin: Locomia, Velvet Underground eta Siniestro Total. Azkenen "Si yo canto" ezagunan bertsiño orijinala topau dogu, Los Sirex taldiana. Eta ahotsak.com-etik, Pakita Iztueta ordiziarrak txarri hiltziaz eta ogixa egittiaz berba egin desku. Gehiago irakurri
Patxi Andion (monografikua)
Madrilleko euskalduna, FRAP-en ibillittakua, Pariseko bohemixua, mailla altuko kantarixa, unibertsidadeko irakaslia... Famian munduan igeslari honen gaiñeko monografikua, kantuekin ondo osatuta. Bertsiñua, zelan ez: "Trapu zaharrak", Xabier Letena eta berana (Patxi Traperori eskerrak). Gehiago irakurri
Hau entsaladia
Curistoriatik Napoleonen jardiñetako jarrilekuana; Jozuliñenetik Galeanon eskutitza; Waliñonetik "Argia". Azpittik Esne Beltzan disko barrixa, "Noa". Bertsiñuetan "It's five o'clock", Franco Battiato eta Aphrodite's Child-en ahotan. Eta ahotsak.cometik Bixente Pagoaga arrasatearrak hillien izenen gaiñian egitten desku berba. Gehiago irakurri
Lo digo aquí, ante toda Españia
Jakitturixiak engantxatzen dabela ba genkixan, oin jakin dogu zergaittik. Saiuan lehelengo zatixa españiola izan da goittik behera: ingles makarronikua entzun dogu (El Principe Gitano, Raphael, Francisco Franco) gasolinerako musikiakin lagunduta (El Pelos, Costa Sur, Cecilio). Gero Georges Moustakin bigotiakin etorri jaku atserena, Antonio C. Jobim-en "Aguas de Março" eta "Les eaux de Mars" bertsiñuekin lotuta. Ahotsak.cometik Jose Mari Azpillaga errezildarra izan dogu, "kania" neurrixan gorabeherak azaltzen. Gaurkuan ipoiñik ez. Gehiago irakurri
More cake
Fijaziñua dakau kakakin, bai; baiña Markos Zapiaiñek hontan laguntzen gaittu. Eskerrak gitxienez Jean Michel Jarren "Oxygenuak" usaiña pizkat dispersatzen daben. Waliñok gaurkuan ba dakar ipoiña: "Urteurrena (Erronka II)". Gero, "Round about midnight" piezian bertsiño eder bi: Thelonious Monk berana, eta Gotan Project-eko gabatxo pelotuduena. Eta ahotsak.cometik Visitacion Larrinaga irurarra, gerran anaien barri irratiz izaten zebala kontatzen. Gehiago irakurri
Gorotzen hautsa, egun batean...
...bilakatu zen bizi-gay. Saio lurruntsu honetan New Yorkeko kaliak zirin ibaixak ziranekua gogoratuko dogu, George B. Shaw-en kolofoiakin. Waliñoin ipoiña, "Bekatua" izan da. Johann Pachelbelen "Re M kanona" entzun dogu, George Winston eta Los Angeles Guitar Quartet taldien jotaldixetan. Eta eibartar birek (Agustin Arana eta Bartolo Arriola) kontatzen deskue zela zaindu zeben gerran Isasíko komentua. Gehiago irakurri