Garagoittiko Orakulua
arrakala
Elorrio - Aitabitxi
Afrikano estiloko beste bat. Oinguan sein baten aittabitxi egitten dan lapur onbera baten historixia kontatzen jaku, bizitza-herixotzian muga metafisikuetan. Gehiago irakurri
Ereño - Motxaila baten zorra
Ijitanuen topikuari jarraittuta, abariakin konfesionarixuan be bere "senari" eutsi ezin detsan Etxeberriatar bat dakagu hamen, joko dialektikuetan be abilla berau. Gehiago irakurri
Irratsaio eta ipoin guztiak, batera
Audio artxibuak konpartitzeko erabiltzen doten sistemiak (Blip.tv) zerbitzua hille batzu barru etengo dabenez, ez dot saiuak klasifikatzeko eta etiketatzeko alperriko biharra hartuko (esaten dabenez, Uztaillian danak ezabatuko dittuez zerbitzarittik). Beraz, artxibo guztiak batera kargau dittudaz, nahi dabenak deskargau deixazen. Gehiago irakurri
Elgoibar - Zegamako bilindrinak
Ipoin gaiztua, elizako komunixua ahuntz-kaka bihurtzen danekua, herriko haundikixendako raziño bikotxakin gaiñera. Gehiago irakurri
Elgoibar - San Martinen txistua
Hildakuak pizten daben txistua daka San Martiñek; baiña auzoko batek hartu eta modu txarrian erabiltzen saiatuta ez dabil... Gehiago irakurri
Elgoibar - Ardoari ezin itxi
Olagizonak etxe-jabiari Santomasetan emon biharreko errentarik ez; dirua ardautan aurreratzia erabagitzen dabe, eta bera aittatze hutsa zigortzia. Baiña babia ardau barik jatia gogorregi-ta... "zereko zera" berbetian absurdotasun barregarrixan adibidia. Gehiago irakurri
Elbetea - Txerri usaina
Hona anai biren istorixia, txarri-bodak eta "txermoniyak" dirazela-eta (Eibarren ez dakitt zelan esaten jakon txarri-zatixak-oparitzeko-obligaziño-sozialari). Caca-culo-pedo elementuak arrakastia bermatzen dau. Gehiago irakurri
Ekaitz giroko saiua
080616 saio reziklaua. Basamortua-ekaitzak-bonbardeuak-parakaidistak. Bertsiño jokua: Honeymoon song (Mikis Theodorakis / The Beatles) Gehiago irakurri
Saiuak txorixuak lez
080623 saio reziklaua. Descanse sin paz – kontsoladore sexualak. Bertsiño jokua: Guantanamera (Roussos / Txatanuga) Gehiago irakurri
¡Berziklajerik ez!
Aspaldiko partez, saio "freskua". Jozulinek Resurreccion Maria Azkueri egindako elkarrizketian barri izan dogu; berben esanahixan gaixa barriro hartuta, oinguan oso zabalduta dagozen etimologia faltsu batzu argittu doguz; azpittik erabilli dogun musikia Perroflauta taldiana izan da (Africaniño diskua). Bertsiño lokuan, "Lepoan hartu" errebisau dogu barriro, kaso honetan Pantxoa Carrerre, Peio Ospital eta Biper Kombo taldian doiñuetan. Josu Waliñon ipoiña be ekarri dogu: "Excuse me". Eta amaitzeko, Ahotsak.com bisittauta Luixa Berrondo maistra oiartzuarra entzun dogu, oiñarrizko eskoliari buruz. Gehiago irakurri