Garagoittiko Orakulua
FisioLanTaldea
Tiroideseko arazuen gaiñian
Halan etorri dok idazki hau be: tiroides alperreko lagun bat, pazientia aldi berian, eta hari egindako tratamendua hobetu nahixak ekarri jestan gai honetan sakontzeko gogua. Neuriak neretako gordeta, hurrengo endokrinologia eta fisiopatologia oharrak batez be pazientiei zuzendutakuak dittuk. Norbere gaixotasuna hobeto ulertziak haren sendabidetik hurrago ipintzen gaittu-eta. Gehiago irakurri
Azala, hesteak eta nerbioak: dena bat
Izan ere, giza enbrioian, lehen aipatutako zelula multzo primitibo horrek ez ditu azala eta hodi digestiboa bakarrik osatzen. Horretaz gain, bertatik osatzen da nerbio sistema osoa ere (garuna, ornomuina eta kirio guztiak). Horretara, hiru sistema horiek aulki bakarraren hiru hankak osatzen dituzte; hain zuzen ere, horregatik azaleratzen dira gehienetan lotuta estresa, digestio arazoak eta azalaren patologiak. Gehiago irakurri
Moda eta osasuna
Esate baterako, osasun-etxe bati gerta dakiokeen gauzarik emankorrena kirolari edo aktore famatu bat tratatzea da: aurrerantzean Urlia Tratatzen Duen Zentroa izango baita, eta pazienteei txanda eman ezinda arituko baita. Antzeko zerbait gertatzen da medioetan ikusten dugun terapeuta batekin: telebistan agertzeak edo izparringian idazteak ez du esan nahi pazienteak hobeto osatzen dituenik, baina gezurra dirudi zelako garrantzia ematen dion jendeak halako gauzei. Gehiago irakurri
Gaixotasunaren amaraunean trabatuta
Momentu honetan, Andoniren bizitzaren iparrorratza elbarritasun pentsio bat lortzera zuzenduta dago, eta bere «drama» sekulakoa da: ez du hori justifikatzen duen inolako lesio larririk. Hartara, guregana printzipioz bere gorputzeko minak kentzera datorren arren, gure tratamenduekin pixka bat hobera egiten duenean beldurrez hasten da. «Sendatzen banaiz ez dut pentsioa lortzerik!» pentsatzen du, eta, jakina, txarrera egiten du. Gehiago irakurri
Kortikoideen fabore
Kortikoideek badituzte albo-ondorioak, noski, baina ez beste botika askok baino handiagoak. Gehiago esango dut: katilukada bat azukrek kortikoide pilula batek baino kalte gehiago egiten dio gorputzari, baina inor gutxik uzten dio horregatik pastelak jateari. Gehiago irakurri
Zein da normala hemen?
Postura guztiak (baita «egokienak» ere) txarrak bihurtzen dira luzaroan mantenduz gero. Eserita ordu askoan egon behar den pertsona ez da postura zuzen edo okerrekin kezkatu behar; horren ordez, nahikoa izango du tarteka atsedenak hartzea eta batez ere mugitzea, luzaketa batzuk eginda esate baterako. Hori errespetatzen badu, berdin du postura bihurrienetan badago ere: ez du bizkarreko minik ezagutuko. Albiste txarra da altzari ergonomikoen ekoizleendako; sentitzen dut, lagunak! Gehiago irakurri
Laringea, txirula eztarri barruan
Laburbilduz, irakasleek jota zaleen eredua jarraitu behar dute. Haien modura sabelarekin «kantatuz» gero, ahaztu daitezela ahotseko arazoekin. Gehiago irakurri
Belarriko mina
Entzumena, sudurra, nerbioak, ahotsa, ahoa, giltzadurak tratatzen dituzten medikuekin batera, fisioterapeutok ere badugu gure papera belarri inguruko egituren normaltzean. Bereziki, muskulu, faszia eta giltzaduren desorekekin aritzen gara gu (hortz-haginen ingurukoak barne), baina ez da arraroa izaten eztarri, bizkarrezur eta garezurrean ere eskua sartu behar izatea, entzumen-hodia horiekin lotuta baitago bai fisikoki bai funtzionalki. Gehiago irakurri
Sinusitisa
Sinuen funtzio nagusia, beraz, hutsik egotea da, egitura mantentzea hezurrak pisu gehiegi har ez dezan. Hala ere, zeharka, beste prozesu batzuetan ere sartzen dira sinuak: usaimenean, ahots modulazioan, arnasaren tenperaturaren eta hezetasunaren erregulazioan... Izan ere, sinuak arnasbideak inguratzen dituzten hezurretan kokatuta daude nagusiki, eta horrek garrantzi handia du sortzen diren arazoak ulertzerako orduan. Gehiago irakurri
Hiatoko hernia eta bihotzerrea
Prozesuaren lehenengo faseetan daudenak (lantzean behingo bihotzerreak-eta) tratatzeko errazenak dira, eta askotan zirkulazioa eta arnasa normaltzea nahikoa izaten da arazoari buelta emateko. Hortik aurrera, tratamendua ere desorekaren neurrikoa izango da: sabelaren presioa jaisteko ariketak, hiato egituren tentsioa orekatzea... Kasu larrietan, hernia jaisteko maniobrak ere erabiltzen ditugu, bestelako tratamenduetan aritzen diren medikuekin elkarlanean. Gehiago irakurri