Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Oier eta Tomas izenak

Oier eta Tomas izenak

Oier Gorosabel 2016/04/21 10:38
“Oier” izena Erdi Aruan korriente xamarra zan. Jatorriz germanikua, Pirineo inguru osuan dokumentauta dago hainbeste formatan: Auger, Augier, Ojer, Oger, Otger... Atzo izen horren inguruan jardun zeben Euskadi Irratiko Hiri Gorrian, eta hiru lagun gonbidatu ginttuezen: lehelengo Oier “kontenporaneua”, Ainhoa (tripan dagon Oier txiki baten ama) eta takian-potian agertzen dan parakaidistia (neu).
Oier eta Tomas izenak

"Odger de Lus" (Bigorra, XII gizaldixa). Argazkixa: Rodrigo de Luz.

Nik banekixan Juanito San Martinen semia izan zala lehelengo Oier modernua; halan be, atzo berak kontauta detalle gehixago jakin genduzen. Euren aittak Leireko artxibuan topau zebala, artxiboko dokumentu zaharren kontsultan ziharduala; lehelengotz XII gizaldi inguruan agertzen dala, eta azkenengotz XVIII gizaldixan; gurasuak 1967xan ipiñi zetsela berari (artian Unai anai zaharra errejistrau barik zekela -hori etxian entzunda banekan-).

Gu euren pareko etxian bizi giñan, Mekolan, eta nik banekixan izena berangaittik ipiñi zestela. Bueno: egixa esan, ni izatez Zuriñe izan bihar nintzan ;-) Baiña ustekabian, zulotik mutikua agertu zan, eta gurasuak plan onomastikua aldatu egin bihar izan zeben: halan, Juanito eta Mari Pazen seme gaztenan izena politta zala eta, haxe ipiñi zesten (1972xan). Ez nintzan kaso bakarra izan, halan be: nere edade beretsuko dozena bat Oier izango dira, Eibarren bakarrik.

Hamen dozue irratsaiua entzungai (gure zatixa, 00:03:20 eta 00:14:20 artian).

Hortaz aparte, gure seme gaztenak patiñetia galdu dau eta radixokuei kontua interesau jake :-O Albistia zabaltzeko aprobetxau dogu, beraz: SE HACE SABEEEERRR... Patiñete gorri bat, hiru kurpilduna, Lekittoko plazan galdu genduan zapatuan, aprillan 16; “Tomas” izena daka rotuladoriakin pinttauta... TARARIIIIII....

Horren kontura be, jakiña, galderia etorri da radixotik: zelan ipiñi detsagu izen hori umiari? Ez dira 5 urteko Tomax asko izango! Ba, honek be badaka bere zera. Guk, berez, tio Tomasengaittik (nere gurasuen osaba) ipiñi gentsan; izenan fonetikia gustatzen jakun, beste barik. Baiña gerora konturatu gara, biharbada, izen horren katia uste genduana baiño luziagua izan leikiala: tio Tomas, gure amama Inesen anaia, Akilino Amuategin semia zan. Akilinon lagun miña zan Tomas Meabe, nahikua tipo mitikua orduko ezkertiar euskaldunendako. Biharbada aittitta Akilinok eta amama Valentinak haren omenez ipiñiko zetsen umiari izena...

Oier A.
Oier A. dio:
2016/04/21 16:15
Eskerrikasko Oier! Neuk be Oier San Martinen kulpaz daukat Oier izena, gurasuak lagunak eta San Martindarrek Unaikin izandako arazo bera izan zuten gure etxekoek Garikoitz anaiaren izenarekin, beraz, pentsatzekoa da neure txanda izan zenean aurrekari errejistratu bat izateak lagunduko zuela. Hala ere borrokatu egin behar izan zuen. Ondo diozu gure sasoiko Oier-Boom-a itzela izan zan.
Oier San Martin
Oier San Martin dio:
2016/04/21 16:49
Mila esker zuei. Txikitan beldur nintzen 90 urterekin haur izena izango zuen bakarra izango nintzela pentsatzearekin. Atzetik etorri zaretenok izena famatu egin duzue berehala (batak dantzan.eus eta medioetan, besteak sare sozialetan kobazuloetan bezala ibiliaz, beste batzuk futbolean lehen mailara iritsi direlako, idazle direlako...). Orain bai lasai... bat gehiago izanik.

Kasura datorrenez, komentatu Piarres Xarritonek duela urte batzuk esan zidana; ba omen dagoela Hazparnen Oierrenea deituriko XVII. mendeko etxea. Eta horrela jartzen duela etxeko ateburuan.

Badaukagu beraz, izenaz gain, gure etxea ere.
Gari
Gari dio:
2016/04/22 16:22
Honen arabera, Sara eta Senperen ere badituzue etxeak:

http://www.openstreetmap.org/[…]/-1.5317

Kasualitatez bihar arratsaldean Hazparnera joateko intentzioa daukat. Adi ibiliko naiz etxeen izenei begira.
Gari
Gari dio:
2016/04/22 16:27
Agian Oyhenia hau izango da?

http://www.hasparren-histoire.fr/pena.html#S5diFBac
Xaun
Xaun dio:
2017/04/28 12:47
Arbasoen bila egiten ari naizen ikerketan OJER edo Jorge (agirien arabera) Amezketa izen-deiturak dituen bat topatu diat, 1377 inguruan Amezketan jaioa, Amezketa herriko Pedro Lopez Amezketaren eta Senpereko Jeanne Samper edo Saint-Péeren (Senpere, beraz) semea. Oier Amezketa hori Amezketa oinetxeko eta Senpereko jauna izan zen. Oier delako hori gero Lazkaoko jaunaren alabarekin (Maria Lopez Lazkano Gaunarekin) ezkondu zen.

OJER AMEZKETA SENPEREren datuak:
http://gw.geneanet.org/ivan[…]queta&oc=&p=ojer+de
Oier Gorosabel Larrañaga
Oier Gorosabel Larrañaga dio:
2017/04/28 15:20
Zorte ona zure peskisetan Xaun, eta eskerrikasko infoarengatik!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024