Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Morau, Garro eta Laboa

Morau, Garro eta Laboa

Oier Gorosabel 2014/10/21 22:06
Kili-Kolo antzerki taldian nenbixala ezagutu neban. (...) Garrok “Zipaio laztana” izeneko kantu bat aukeratu zeban, Morau izeneko tipo batena. Hori bai gogoratzen dot, kantuan letria ez ahaztutzeko modukua zalako: poliziako batekin harreman sadomasokistia dakan “bezeruan” amodio kantua.
Morau, Garro eta Laboa

Morauen "Zipaio Laztana" playback gogoangarrixa.

2000 urtia izango zan, eta Sardiñian enterru glamouroso hartan gonbidatu ilustria izan genduan: Angel Garro. Talde gehixenetan gertatzen dan modura, Kili-Kolon be gure lokal arruntaz gain –Amañako dorrien sotano heze ha-, bagenkan beste biltoki akogedoriago bat: Caserio tabernia, artian Garrok zeroiana. Urtietako harremanan eragiñez, naturala izan zan hurreratzia eta, halako baten, Estokolmoko Sindromiak jota edo, tabernarixa farandulari bihurtu zan.

Egixa esan, Sardiñen Entierruak antzerkixan kilililixa probatzeko leku egokixak dira, kuriosidadia dakanandako. Ez da gauza konprometidua (hankia sartzen badozu, ez da larrixa) baiña publikuakin kontakto zuzena dakazu, eta obserbaua izatian estres horren aurrian zela erantzuten dozun jakitzeko balixo dau. 2000 urtian diva desfile moduko bat irudikatu genduan: zinema sariketa batera datorren izar-karabania, karroza gaiñian datorrena, handik jaitsitta alfonbra gorriko bidia flash artian egitten dabena, publikuari agur egiñaz (bizitzia barkatzeko estiluan). Gero, horren ostian, eskenatoki gaiñian agertzen giñan, playback numero bana egitteko.

Playbackera bakotxak bere gustoko kantua ekarri zeban; gustokua baiño, interpretaziñorako joko pizkat emoteko modukua. Egixa esanda, kantuak ez dittudaz ondo gogoratzen: Yolandak eta Ainarak egin zittuezenak behintzat ahaztuta dakadaz; Ernestok Lenny Kravitzen bat egin zeban, “Always on the run”; Mariak “Bailando”, Paradisio taldiana (asko gustau jatan); neuk Luis Amilibian bat egin neban, “Dalila” euskeratua; eta Garrok “Zipaio laztana” izeneko kantu bat aukeratu zeban, Morau izeneko tipo batena. Hori bai gogoratzen dot, kantuan letria ez ahaztutzeko modukua zalako: poliziako batekin harreman sadomasokistia dakan “bezeruan” amodio kantua. Ikusi dotenez, Andoni Tolosa jaunan repertorixuan rekurrentia dan gaixa; autobiografikua ete?

Hori zan zan Moraukin izandako lehelengo kontaktua. Handik denpora batera, barriro topau neban aurrez aurre, kasualidadez eta ez hain modu gustagarrixan. Egixa esanda, nahikua lotsatuta nago horrekin eta sekulan ez naiz ausartu Andoniri aitortzera. Mezu honekin enterauko da, eta ia ez destan berbia erretiratzen ;-)


Argazkiak.org | Morau + Mikel Laboa © cc-by-sa: txikillana

Mikel Laboan kontzertu baten izan zan; bera ikusteko izan izan doten okasiño bakarrian. Lekeittion izan zan, ez naiz kapaza urtia gogoratzeko. Kontua da, Laboa herrira aspaldixan etorri barik zegualako-edo, frontoia topera zeguala eta usteze jentiak bera ikusteko gogo izugarrixa zekala. Han agertu zan gure Morau, bere mekaniko frakekin jantzitta, onena emoteko prest: kantu batzu egin zittuan, ez dakitt zenbat izango ziran, ordu erdi edo. Ondo; baiña jentiak atzetik zetorren munstroan zain zeguan, eta artalde moduan gabizenian, lekutan geratzen da razionaltasuna eta edukaziño ona (vide lintxamenduak).  Halako baten Morauek bere zatixa amaitzera zoian, eta agurka hasi zanian, bis bat egitteko asmotan edo... Bueno. Imajinau zeinkie. Txistuak, eta edozer (nik bebai), taulatik jaitsi eta Laboari pasua emon zeixon. Uste dot Andoni gogoratuko dala: seguro une hartan ez zala eszenatokixan oso maittatua sentidu. Gero Laboa urten zan, eta horrek beste historia baterako emoten dau.

Harrezkero, ez dot ezetzik esango, Moraukin halako kulpabilidade bat izan dot. Bere lana gustatzen jata; ez naiz fan ikaragarrixa, baiña neurri baten bere gorabeherak jarraitzen dittudaz. Halan be, ezin dot burutik kendu gaba hartan berakin publikotik izan genduan kiñu zatar ha, eta bueno. Igual idazki hau tarteko bardinduko dot zorra.

Esan bihar da, hori ikusitta, ezin hobeto ulertzen dotela zergaittik ez zeban nahi izan Benito Lertxundik, bere sasoian, Bob Dylanen telonero izatia. Izan be, artista “txikixandako” pizkat arriskutsua da “haundi” batekin jotzia: mesede egin leikixo propaganda eta kurrikulum maillan, dudarik ez; baiña kalte egitteko aukeria be ba da, haren kerizpian geratzen dan neurrixan. Gazteleraz esaten dan moduan, batzutan mejor cabeza de ratón que cola de león.

Oin, Morau Beñardokin bat egin dau disko barrixa grabatzeko. Feisbukeko lagun guztiak (lagun klase berezi horrek ;-) ) bere sorkuntza prozesu guztian lekuko izan gara, kantuen zirriborruetatik hasitta, amaittu ahala ezagutuz. Pare bat urteko kontua izan da, politta. Behiñ biharra amaittuta, ganoraz grabatzia etorri da eta prest dago, halako baten, “Arrainentzako Himnoak”. Agertu besain laster, hamen eta hamen jarri dau deskargatzeko moduan. Hortaz gain, “gutizia” bat prestau dabe (azalpen eta eduki osagarrixekin), hamen eskuratu leikiana. Hamendik aurrera, diskua jirau nahi daben guztiak hona jo biharko dau: www.arrainentzakohimnoak.org

Nik jaitsi dot, eta kontsultan dakat bueltaka. Kantu batzu behintzat oso onak dirazela begittantzen jata. Batekin geratzekotan, “Gizon arruntaren seme-alaben koplak” aukeratuko neuke, gaur eguneko begixekin Xabier Leteri egindako omenaldixa edo.

Eskerrikasko Andoni!

Iñaki
Iñaki dio:
2014/10/30 00:49
Dedio!

Ezin siñistuta nabil!
Garro lagun miña dot, kantu hori Gasteizko Parral tabernan mila aldiz ipini izan dot...eta Morau etorri dan bakoitzian -zortzi aldiz, eta azkena, pasa dan astian, beti eskau izan dotzat jotzeko...portzierto uste dot behin edo bittan bakarrik eiñ dostala kasu...-.

Asike, oso gustura irakurri dot artikulua, flipau eiñdot Garron argazkixakin, eta Caserio-ko urte zoruak gogorazi dostaz bidebatez.

Bestetik, jakixu zeure fans erabatekua naizela, nahiz eta oso gitxitan jarraitxu ahal izan.

Zorixonak!!

Zezenbideko aldapako foballero porrokatua.
Oier Gorosabel Larrañaga
Oier Gorosabel Larrañaga dio:
2014/10/30 06:57
Eskerrikasko gizona! Zure etxian hago! ;-)
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024