Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Lamaiko Operia (Die Dreigroschen Oper)

Lamaiko Operia (Die Dreigroschen Oper)

Oier Gorosabel 2008/11/22 09:00
Bertolt Brechten berbak, Kurt Weillen musikia dittuan opera hau 8 ataletan argitaratuko dot hamen datozen egunetan. Audioz eta idatziz.

 http://www.lwl.org/pressemitteilungen/daten/bilder/23681.jpg

"Lamaiko operia" Mack Labañia / Mack the Knife famatuan historixia da, Bertolt Brechtek idatzitta, Kurt Weillen musikiakin  (Die Dreigroschen Oper). Opera honen lehelengo kantuaren hainbeste bertsiño egin izan dira XX mendian zihar. Jázzpanen klariñetietan naiz rockzalien gittarra elektrikuetan entzun izan doguz bertso famatuak:

"Tiburóiak hagíñak daukaz;
eta arpegíxan daróiazen moduán
hála dauka Mackie Messerrek labáñia
poltsíkuan ézkutauta.

Tiburóian óixak gorríxak dirá
odolá isurtzen dabén bakotxían;
Mack-labáñan eskunárruak, osterá,
krímenen óstian beti garbí..."


1920 hamarkadako London glamourdun eta konfliktíbokó kalietan bizí edo biziráuten dau Mack Labañak, eskekó, puta, gaizkílle eta polizíako ustélen artián. 1918tik 1928ra Inglaterrak bizí izándako krísis girúan laníkeza, inflazíñua, eszeptízismúa eta garraztásun romántikua usáintzen zan Sohoko kalé zikíñetan.

2006xan, Brechten lana euskerara itzuli genduan (Eibarko euskalkira zihetzago esanda), eta Matrallako eta Arrakala irratiko lagunekin bere 26 ekittaldixak 8 partetan grabau genduzen, irratixan atalka emititzeko moduan. Atal bakotxak 20 minutu baiño pizkat gitxiago dakaz. Ekittaldi bakotxak hizlauzko azalpen bat daka hasieran, gero pertsonaien elkarrizketak euskeraz, eta azkenian operako kantu orijinala alemanez -1958xan Berlinen Wilhelm Brückner-Rüggeberg-ek zuzendutako grabaziñua erabilli dogu-. Bestalde, hainbeste artistak "Mack Labañan Baladian" gaiñian egindako bertsiñuak erabilli doguz loturak egitteko (Louis Armstrong, Tijuana in Blue, Ruben Blades, Oskorri, Liberace, Joe Pass,...). Lehelengo atalan hasieran, prologo luzetxuagua dago "Lamaiko Operian" gorabeherak eta detalle historikuak azaltzen.

Hitzak: Bertolt Brecht
Musikia: Kurt Weill
Itzulpena: Oier Gorosabel, Serafin Basauri
Antzezliak:
Mack Labañia – Aitor Eguren
Peachum Jauna – Ander Arroitajauregi
Peachum Andria – Leire Narbaiza
Kale kantarixa eta Zaldun mezularixa – Dani Astarloa
Jenny – Ane Olabarria
Polly Peachum eta Lucy – Maite Arroitajauregi
Tiger Brown eta Narratzaillia – Oier Gorosabel

 

Argazkiak.org | Lamaiko Operia © cc-by-sa: txikillana
etiketak: lamaiko_operia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024