Inpotentzia, babesgabetasuna
Nere kasuan, bi bidar bizi izan dot, lehenengo pertsonan:
- Poliziako baten salaketa faltsua; kartzelatik ozta-oztan librau nintzan, bideo grabaketetan salaketian faltsutasuna begibistakua zalako.
- Udal tekniko biren negligentzia larrixa; gure enpresia hondoratzeko puntuan jarri arren, politikuak ez detse ezelako zigorrik emon nahi.
Gaur irakorri dotenangaittik, Edurne Martinezi egin detsena lehelengo kasu berbera da: ertzain batek “paketia” sartzeko, atentauangaittik salatu zeban; bideuetan oiñarrittuta, baiña, akusaziñua faltsua dala frogatu barri da. Halan be, guzurra esan daben funtzionariuari etxako ezelako zigorrik ipintzen, ez penalki, ez disziplinarioki.
Ukiezintasun hau iraingarrixa da bihargin “normalondako”. Enpresa pribauan, halako gauza bat despidorako arrazoia da; politikan, dimisiñorako gitxienez. Zergaittik librau bihar dira funtzionariuak?
Ulergarrixa da (baiña ez onargarrixa): politikuak juan-etorrixan dabiz, hauteskundien arabera. Funtzionariuak, barriz, ez: beti dagoz hor, eta gehixenetan politikuak baiño ezagutza tekniko haundixagua dake. Ezinbestekuak dira. Politikuei eurekin ondo konpontzia komeni jake.
Hau inpotentzia, eta babesgabetasuna.