Frekuentzia desbardiñetan
Txarto gogoratzen ez badot, gizon honen idazlan bi jaukadaz irakorritta (“Cien años de soledad” eta “El amor en los tiempos del cólera”), eta bixak gustau jataazen. Etxakixat, ba, ze pasau jatan liburu honekin. Ipoin guztiak biribildu bakuak begittandu jataaz. Historia batzuk ez jestek ezer esan; beste batzuen planteamendua, barriz, interesgarrixa irudittu jatak (zoroetxian errorez amaitzen daben andriana; bere enterrua prestatzen diharduan prostitutiana; tramontana haiziana; institutriz alemanana...), baiña amaitzerako orduan... fallo. Ezin konektau. Neure arazua izango dok kontizu, baiña amaierak “zabalegixak”zittuan, edo ez behintzat neuk ulertzeko morokuak. Idazlia eta ni frekuentzia desbardiñetan ibiltzian sentsaziñua izan juat. Salbuespen bakarra azken ipoiña izan dok, horri ezin jetsat atxekirik ipiñi: gustau jatak planteamendua, gustau jatak Billy Sanchezen historixia (Nena Daconte aberats exotikuan senar makarria Parisen, noraezian), eta gustau jatak amaiera lazgarrixa.