Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Domekako bunkerradia

Domekako bunkerradia

Oier Gorosabel 2010/11/05 00:43
Azkenian egiñ egiñ genduan, bai horixe. Munduko egualdi txarrenerako prest agertu bagiñan be, azkenengo orduan baiño ez zeskuan bota zaparrada gogorrik. Primerako taldia juntau giñan:

- Eibartarrak zerrendatik lau: Mikel Lizarralde eta Imanol Trebiño; Juanjo Araolaza be etorri bazan be, azkenian ez zan ibillaldixan sartu ondoezik zegualako.
- Frentes de Euzkadittik luxuzko aditu taldia: Jon Etxezarraga "Akondia", Francis "Montaud" eta Josu Algortakua.
- Markina-Xemeingo frentia ikertzen buru-belarri dabizen lagun bi: Alberto Unamuno "Aina" eta Patxi "Halabedi". 


IMG_4501
(Aina, Akondia, Trebi, Montaud, Oier. Argazkixa: Mikel Lizarralde)

Agiñatik hasi genduan ibilbidia: han Eibarren osorik geratzen dirazen porlanezko azken bunkerrak ikusi genduzen. Baitta ni aurretik erreparau bako detalle bat topau be: ametralladora-tripode baten markia lurrian. 

IMG_4488

 (Argazkixa: Mikel Lizarralde)

 Handik jaitsitta Bereinkuko sakonera jaitsi eta Makarda basarrira igo genduan, hau da, Itturretarutz. Kalamuako golpisten tiruen "haizebian" dagon lekua izanda, fortifikaziño arrastorik ez. Baldakotxuntxurrera igo ahala, ezagun da leku arriskutsua zala hori: hiru ametralladora-etxe (markiñarrezko izendapen tradizionala erabillitta), bere trintxera-sare eta bide babestuekin komunikauta, baitta zelatari postu eta polboriñen batekin be.


Argazkiak.org | Baldakotxuntxurra I © cc-by-sa: txikillana

IMG_4535
(Argazkixa: Mikel Lizarralde. Gure alderdi guapuena hartzen, bikaiña).

Markiñarutz hartuta, Markiz basarri parian beste bunker bat, lehertuta, Ainak lokalizauta (nik ez neban ezagutzen): espazio haundixa, blindaje gitxi, hiru leihatilla beherutzko aldaparara 45-60 gradutako inklinaziñuaz... adituen arabera, hórrek ezaugarrixok aginte postu batenak diraz.

IMG_4564

(Argazkixa: Mikel Lizarralde)

Laituara bueltan juanda, Kurutzebarrittik zihar segidu genduan eta Ainak Iturriaga basarri ondoko porlan zatixak erakutsi zeskuazen; ezin izan genduan argittu GCE arrastua dan edo bestelako eraikiña.

IMG_4572

 (Argazkixa: Mikel Lizarralde)

 Lurgarrietatik behera, hango trintxera sarietatik zihar, azken bunkerrera allegau giñan: Munibe jauregiko terrenuan dagona, "Iparragirre" izenez ezagutzen doguna: Kalamuan parez pare, ixa metro bateko blindajiakin (granada kolpia jasotzeko arriskuan proportzionala), ikusgarri-ikusgarrixa inguruko sasitzak garbittuta.

(Argazkixan, sasixak garbittu aurretik)

Erakustaldi politta izan dala uste dot (nahiz eta ni neu azkenian pizkat saturauta amaittu doten). Jakiña, posiziño guzti hórrek hobeto aztertu bihar diraz, lehelengo eta bigarren lineak bereiztu, arrastuak GCE dirazen edo ez sigurtatu... Markiñarrak darabixen ganoriakin, egingo dabe bai.

Hamen ibillaldixan ikusittako bunkerren kokapena:

 

Eta Mikelen azken argazkixa: "The troopers".

IMG_4547

 Mikel Lizarralden argazki guztiak, hamen

Eta ibillaldi honi buruzko Frentes de Euzkadi foroko mezuak, off topic eta guzti, hamen

.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira lau gehi lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak