Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Cake in the frakes'

Cake in the frakes'

Oier Gorosabel 2014/09/23 08:10
KING, Stephen. 1977. El resplandor. Plaza & Janés. Barcelona 1998.
Cake in the frakes'

Irudixa: http://www.risasinmas.com

Hanburgesa gozuak! Osasunerako onenak ez dirazela jakinda be, gustora irunsten jittuadaz nik. Halako liburu-kleenexak be bardin.

Nere ustez erreza izango litzakek (eginda ez badago behintzat) bestseller iparramerikarren erretratu-robota egittia: umetako drama familiarren aurrekarixak (tratu txarrak eta alkoholismua, barrena) + ume xaloen ahalmen mugagabea terrore bildurgarrixenei aurre egitteko + ahalmen paranormal pizkatxo bat (ez larregi) + zoramenian ertzeko aluzinaziñuak (aurrekuakin lotuta eta ezin-oso-ondo-bereiztuta) + Vietnam + komentario umoretsuak egoerarik larrixenetan + baltz kanpetxanuak = 3 pisuko hanburgesa gozo gozua, ketchupa darixola. Oso ondo pasau dot, egixa esan, eta 4 egunian “garbittu” dittudaz 652 pajinak.

Hori bai, liburu osua pasau juat biki siniestruak noiz agertuko (bildur gehixen emoten zestan irudixa –nahiz eta pelikulia ikusi ez doten, eta nahi bez-). Hara nun amaittu eta gero jakitzen doten liburuan ez dirazela agertzen: 1980ko pelikularako Kubrickek gauza pillo bat aldatu ei jittuan. Gaiñera, esango najeukek liburuak ez dabela hainbeste “susto” emoten; 217 gelako hildako andria, esate baterako, ez dok liburu erdiraiñok agertzen, eta geroko momorruak be ez dittuk hain-hain-hain bildurgarrixak. Bueno, pizkat bai :-) Nik, badaezpada, egunotan 20:00etatik aurrera beste liburu batzu hartzen egon nok, gabian ez kikiltzeko!

EGUNERAKETA: nik ikusiko ez badot be, hamen dakazue The Shining (1980) ikusteko aukeria, bertsiño orijinalian eta euskerazko azpitituluekin.

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2014/09/25 10:04
Zorionak, Oier! Nik ez dut liburua irakurri, baina pelikula bai, hainbat aldiz, eta, denetan, oso gustura. Badakizu Stephen King-ek atera duela zuk irakurritako liburuaren jarraipena, ezta? “Doctor Sleep” edo “Doctor sueño” du izena, eta hemen aurki daiteke http://amzn.to/1v2k6JP Ondo segi!
Oier Gorosabel Larrañaga
Oier Gorosabel Larrañaga dio:
2014/09/25 10:17
Eskerrikasko Joxe! Bai, wikipedian begiratzian izan najuan bigarrengo zatixan barri. Irakorriko juat bai, Kingen gauza gehixago (oiñ arte liburu bakarra najeukan irakorritta, "It"; gustau jataan, baiña asko bildurtuta be -ARGH-).
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024