Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / BBVA-kin erreta

BBVA-kin erreta

Oier Gorosabel 2012/02/16 00:33
Asko hasarratzen nau honek: batetik mafiosua begittantzen jatalako (100 komisiño kobratzen badittuez, eta nere moduko 20 badoiaz, 80 komisño irabazi eurak) eta bestetik BBVA-n edozeiñ operaziño puta egitteko, bi bidar egin bihar izaten dalako: bata operaziñua bera, eta bestia komisiñua itzultzeko eskarixa.

http://www.quiendebeaquien.org/local/cache-vignettes/L450xH600/BBVA3-b6fa9.jpg

Irudixa: quiendebeaquien

Ez naiz iñoren kontra kaka jaurtitzeko zalia, baiña gaur azken tantana jausi da nere tolerantzixian ontzixan, eta gaiñezka egin dot. Herriko BBVA-ko bulegora juan (nahiz eta jakin jente ezaguna dala, nahiz eta eurak kulparik ez izan) eta han esan detset esan biharrekuak tente (nahiz eta eurak jartzera gonbidatu) eta ozen (nahiz eta eurak suabe-suabe erantzun). Izan be, ez zestan hainbeste ardura erreklamaziño formalik egitttiak (eskindu be etxestek egiñ) eta bai buleguan bezero gehixen dagon orduan euren irudixa zatartziak. Durundixa sortu dot behintzat; eta... ¿ni gustora geratu? ¡Bufa...!

 Banko asko ezagutu dittudaz urtietan: Gipuzkoako Kutxia, Caja Postal, Bancaja, Caja Laboral, BBVA, La Caixa, BBK... gogoratzen dittudazenak. Orokorrian ez naiz pozik egon euretako batekin bez: dirua nunbaitten euki biharra dago, eta halabeharrez sartu bihar izan dot batian edo bestian, gehixenetan bizileku aldaketak dirazela-eta, eta BBVA-n kasuan, hipoteka bat bihar izan nebala 1999 aldian. Enpresa honen aurrian erreparuak nittuan: entzunda nekan dirua irabazteko eta inbertitzeko forma ez oso etikuak zittuezela; baiña diru premiñan nenguan eta eskaintzarik onena eurena suertau... Ordutik nabil sufritzen enpresa honen jokabide mikro-mafiosua. Izan be, ulergarrixa begittandu jata banku bat dirua irabaztera juatia; baiña ezagutu dittudazen jokamolde guztien artian, zittalena BBVA-kuena da, zatixa gaiñera.

 Aurretixaz esango dot nere ikuspegixa ez dala ekonomixaz dakixan batena. Ez nintzake harrittuko banko guztiak alkar hartuta egotia halako neurri inpopularrak batera ezartzerakuan (lankide batek esan destanez, La Caixako buleguan diru-sartze hutsak penalizatzen hasi dira, ordu jakin batzutara mugatuta, eta hortik kanpo komisiñua kobrauta). Hala ba da, jentia indefensiño egoera larrixan geratuko litzake eta ez dakitt kontsumitzaillien harreta zerbitzu “normalak” bankuen aurrian matasuegria baiño indar gehixago ete dakan.

 Tira: ¿zergaittik begittantzen jata BBVA-ko jarreria hain zittala? Komisiñuengaittik, batez be. Gauza askongaittik kobratzen dabe, beste bankuak baiño gehixago (korreua dala... tarjetia dala... transferentzixak dirazela...), baiña, sistematikoki, bulegora juan ta protestau ezkeriok, itzuli egitten detsue komisiñuori. Asko hasarratzen nau honek: batetik mafiosua begittantzen jatalako (100 komisiño kobratzen badittuez, eta nere moduko 20 badoiaz, 80 komisño irabazi eurak) eta bestetik BBVA-n edozeiñ operaziño puta egitteko, bi bidar egin bihar izaten dalako: bata operaziñua bera, eta bestia komisiñua itzultzeko eskarixa.

 Azken kasuak, baiña “cuerpo joteruakin” harrapau ninduan (batzutan hala jaikitzen naiz: burrukazale). Lankide bati transferentzia egin biharra netsan, BBV-tik BBV-ra, eta danondako errezagua dalakuan internetetik egittia pentsau. Eragiketia prest dakatenian, komisiñuei buruzko esteka bat sakatzen dot, badaezpada: han agertzen jata lau pajinatako PDF bat, zera baiño gatxagua ulertzen, eta ez nago seguro –hizkera korapillotsuangaittik- baiña emoten dau bai kobratzen dabela. “Ez da izango”, pentsatzen dot. Eta aurrera. Transferentzixia egiñ, eta taka: euro bateko zirixa sartu.

 Bixamonian, bulegora juandakuan plan bi nittuan: A (komisiñua itzularazi, eta lapur zittalak dirazela arpegiratu) eta B (komisiñua ez badeste itzultzen, espektakulua emotia buleguan). Bigarrena izan zan. Penia emon zestan mahaiko neskiak (aukeran nahixago neban gizonezkua, harrotzeko aukera gehixago emongo zestalakuan) baiña pentsautako guztiak eta bi gehixago entzun bihar izan zestazen, bulegoko bezero, kajero, buleguero eta beste guztiekin batera. Konklusiño batzu be etara nittuan, ez pentsau: gora-goraka jardun neban arren ez nenguan bape nerbiosua -teatrua zan azken fiñian- eta hurrengo transferentzixia egin biharra dakatenerako gauzak argitzia gura nittuan. Hara:

  • Internetez transferentzixia egiñ ezkeriok, komisiñua ez dago itzultzerik. Beraz, lagunak, hartu zuen BBVA-ko txartelan klabe eta zera guztiak eta ipiñizuez komuneko papelan lekuan. Izan be...
  • Bentanillara juaten bazara, eta kajeruari egin eragitten badetsazu operaziñuori, komisiñua bai kobraukotsue; baiña gero itzultzeko eskarixa egin zeinke.
  • Edo bestela bulegoko kajeruan dirua etara, eta momentuan bentanillara juan eta dirua hartzaillian kontuan sartu.
  • Edo bestela dirua sobre baten sartu, eta hartzailliari emon bere herriko BBVA-n sartu deixan
  • Edo bestela txeke bat egiñ, eta id. id. id.

 

Badakizue: BBVA-ko webgunetik transferentzia bat egittiak, komisiño segurua eta itzultzeko aukera bakua. Komisiñorik ez badozu ordaindu nahi, bulegokuei biharra emon bihar detsazue eta bentanillako kolak luzatu. Hori birrittan juan bihar ez bazarie. Nik uste neban bankuen joera orokorra bezerua internetez operatzera bultzatzia zala, bentanillako pertsonala lanez deskargatzeko, eta hala izango da... BBVA-n izan ezik.

 Mesedez eskatuko detsuet: iruzkiñik badakazue, edo ipiñittakua zuzen ez bada, edo bestelako oharrik badakazue egitteko, hamengo erantzunetan ipintzeko. Gero inprimidu eta Lekeittioko BBVA-ko zuzendarixari bialtzeko asmua dakat-eta.

etiketak: irabiaketa
emmanueltxu
emmanueltxu dio:
2012/02/16 02:35

Urtiak dira BBVAn diru bat nakala, interes hobiak emoten ei zittuen... Hor apuntau nintzan. Gero halako baten hasi ziran operaziño batzuk ordu zihatzetan egin bihar zirala... Ordu zihatzetan jun mugimendu batzuk egitteko? Bai zera! Hor bukatu zan kontua, ez zalapartarik ez ezer, diru guztia atara eta agur, ez nabe gehixago ikusi ez ikusiko.

maider
maider dio:
2012/04/16 12:13

Fiare Triodos baino aukera etikoagoa dela entzun dut nik. http://www.rojoynegro.info/articulo/ideas/triodos-la-banca-la-mala-conciencia-capitalista Nekazaritzarekin alderatuta, Triodos "nekazaritza ekologikoa" bada, Fiare "agroekologia" omen da: hau da, modu ekologikoan ekoizteaz gain, tokian tokikoa kontsumitzearen eta elikadura burujabearen aldekoa. Hona hemen Fiareren web orria: http://www.proyectofiare.com/web/

oier g
oier g dio:
2012/04/16 12:20

Eskerrikasko erantzunengaittik. Ba da hillabete kartatxuakin BBVA-ra juan nintzala (ha zelako funeral arpegixak).

Edozein aukera izango da hobia halako zirisartzailliena baiño. Baiña aztertuko dittudaz zuen sujerentziak.

anomino
anomino dio:
2012/02/17 21:48

Bankuen jokaerak aldatzea gure (hau da, bezeroen) eskuan dago. Guk erabaki geinke baita bankuaren logotipoaren kolorea ere. Egin behar dugun gauza bakarra diruak tokiz aldatzea da (ahal bada, ze sarritan hipotekak eta egoten dira eta ezin izaten da).

Tarte batean CAN-ekin saiatu naiz, estilo berria eta frogatzea nahi nuen. Tratuan gustora nengoen, baina orain komisioekin hasi dira, Barcinan laguneri izugarrizko dietak eta rematatzeko CAN desagertu eta Banca Civican diluitu da, Sevillako mangante batzuen eskuetan. Hori dela ta, banoa CAN-etik.

Orain nere helburua Triodos da. Hara noa probatzera. Ematen didaten interesen erdia (ez da asko dena dela), ONG bati eman bihar diot. Kontatuko dizuet.

aitzol
aitzol dio:
2012/02/16 16:38

Bankuekin inoiz gertatu zaidan onena Bankinterren gertatu zitzaidan. Altzari denda bateko faktura bat neukan ordaintzeko, eta bulegoak gertu zeudenez eta komisiorik ez kobratzeko, BBKko bulegora joan, dirua atera eta gero dirua sartzera joan nintzen Bankinterreko bulegora. Ba izorrai, han esan zidaten, Bankinterreko bezero ez zarenez, ba komisioa kobratu behar dizut dirua ingresatzearren. Iñusente aurpegia ipini, fakturarena gehi komisioa ordaindu eta etxera. En fin...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024