Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2010 Iraila 03 Huinca onal
Dokumentu Akzioak

Garagoittiko Orakulua

Huinca onal

Asel Luzarraga bialduko dabe, baiña horrekin ez da maputxien arazua konponduko Chilen eta Argentinan.

Oin dala gitxi entzun neban zeozer –ez dakitt ondo zer-, ez naiz akordatzen zehazki nun. Ederto beraz.

Baiña, azken fiñian, esaten zebana hau zan: maputxiak XXX herrixa balitzaz, beste zori batez ibilliko litzakezela. XXX horren lekuan, munduko elkartasuna jasotzeko kandidaturan arrakasta itzala lortutako herrixak ipiñi (antiglobi-buenrollítico bertsiñuan –zapatistak, saharauixak, etc- nahiz bertsiño ofizialistan –israeldarrak, esate baterako-). Maputxiak, ostera, ez dagoz modan. Hizkuntza arrarua dake, pizkat kakofonikua gure belarrixetara, eta euren arpegixak ez datoz bat Europako kanon estetikuakin...

Halan be, herri hau ausardixa eredua da: oin dala 100 urte eskas arte huincak (gizon zurixak) ezin izan zeben menderatu. Biharbada horrengaittik, beti sentitzen dot euren alde urtetzeko biharra, herri apal eta indartsu hori ezagutarazteko ahalegintxua egitteko gogua.

Asel Luzarraga be bihar horretan jardutiangaittik zapaltzen dihardue: ixa segurua dirudi Chiletik bialduko dabela azkenian. Hango agintarixak hala nahi dabe estrangulau nazioarteko elkartasuna: artaburuak...

"Huinca ona, blanco ladrón" diño kantu ezagun honek:

Oier Gorosabel 2010/09/03
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)