Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2010 Uztaila 21 Mezo Bigarrena: itzuleria
Dokumentu Akzioak

Garagoittiko Orakulua

Mezo Bigarrena: itzuleria

Bere barri 1997 aldian izan neban, Argentinako euskaldunen bittartez jakiña. Hasieran adarjotze itxuria hartu netsan: halako kalidadezko musiko bat, ibilbide hain interesgarriduna, ¿zelan ez da ezagutuko ba bere jaioterrixan?

 http://www.pedroconde.com.ar/img/mezo_foto_hilda_lizarazu.JPG

Ahaztura honi amaitzeko trazia hartzen detsat, zorixonez. Oin dala urte gitxi Javier Vizcaino lagunak -beti txikixen alde- saio bat eskindu zetsan Mezo Bigarrena algortarrari (benetako izenez Jose Luis Ugarte Mezo edo Mezo Ugarte, ez nago seguro). Ezin izan neban entzun, baiña jakitzia bera balsamo baten modura hartu neban. Gaur bai entzun dot, ostera, Algortako Koska Irratiko "Munduko sustraiak" saio bikaiñan ale bat. Mezo Bigarrenari oso-osorik eskinduta. Fabian Cabrera argentinarrari elkarrizketa luze baten, ezagutzen ez nittuan hainbeste kontu esatiaz gain, neretako barrixak ziran kantu asko ipiñi dittuez. Oso emozionantia izan da neretako. Hamen entzun zeinkie saio hori.

 Argazkiak.org | Mezo Bigarrena © cc-by-sa: txikillana

 Oin dala urte batzu interneten ez zan ezer agertzen beran gaiñian: ez irudirik, ez informaziñorik... Aro analogikoko relikia bat izanda, eskaneautako cassette baten azal inkietantia eta hiru-lau kantu baiño ez gerabixazen lagunartian. Gaur aprobia eginda, ostera... ¡zelako poza! Badirudi Algortako punki zaharra berpizten diharduala. Esate baterako:

  •  Hamentxe, bere disko bixak jaitsi leikez.
  •  Hamentxe, topau doten artikulorik onena (Pagina12 izperringian).

 

Igual batzundako bihar gogorregixa izango da. Eurendako, hamen muestrako kantua klik bakarrian:

Oier Gorosabel 2010/07/21
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)