Garagoittiko Orakulua
Amorebieta - Itxuskia kurutze
Hilzorixan dagozenei buruzko ipoiñak askotan entzun doguz. Fray Andres abaria eta Motxoko "sankristaua" halako baten topatzen dira, baiña badirudi gaiso hori ez dala hilko, ez gaur behintzat.
Entzun ipoiña hamen.
"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.