Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2010 Urtarrila 27 Limbo
Dokumentu Akzioak

Garagoittiko Orakulua

Limbo

Norbere albistia izperringi batera bialdu, eta txarto argitaratzen dabenian, orduan konturatzen haiz. Akats hori komunikabidian dimentsiño osora extrapolau gero, zenbat guzur ez ete gabizak irunsten egunero?

 

Poliziako kontuetan izan doten esperientzia serixo bakarrian be, halaxen. Entzun najittuan poliziak dohan iraintzen, ezelako premiña barik. Jakin neban juezak poliziakuei deittu zetsela, akusaziñua “aholkatzeko”. Zuzenbide Estatuan ez zuan lurrikara txikirik be gertatu, poliziakuak guzurrak konszienteki idatzi zebenian. Komunikabidiak salbau ginttuen. Leku guztietan gure irudi errugabia agertu izatiak. Bestela barruan egongo giñuazen, ondiokan.

Eta ezin juat ahaztu Gotzonek esandakua: poliziakuak lehelengo bisitta bat egin zebela Ibonen etxera, lekuko bako lehelengo miaketia egitteko. Ordu batzu geruago barriro etorri zirala, orduan bai Ibonekin, eta ha aurrian zeguala agertu zala pistolia.

Euskal Gatazkoan “presuncion de culpabilidad” takian potian erabiltzen dok, normalian akusauekin: “zeozer egingo zeban horrek...”. Baiña... ¿zergaittik etxatak bape kostatzen poliziako bat imajinatzia pistolia ezkutatzen, ordu batzu geruago han barriro “topatzeko”? ¿Gurekin erabilli zeben prozedimentua extrapolatzeko tentaziñua zeiñek kendu neuri?

Momentu honetan, Ibon porlanezko purgatorixuan dagok. Hotza hazurretaraiñok sartzen jatak, lekukorik bako limbo hartan somatuta, sekulan emetatzen ez diran fluoreszentien argi hilletan. Hárek salbajien mendian. Alkartasunik be allegatzen ez dan estoldetan.

Oier Gorosabel 2010/01/27
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.