Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2010 Urtarrila 25 Autokarabana
Dokumentu Akzioak

Garagoittiko Orakulua

Autokarabana

Fermin Etxegoien. Kooperatibistak euskal traje regional/rejionalagaz, basquençez berbetan oharkabian.

http://zuzeu.com/wp-content/uploads/2009/10/autokarabana.png

 

Amaieria liburu osuan alturan ez badago be, dana ezin da eskatu. Kooperatibismuan eta euskalduntasunan alderdirik sordiduenak nabarmentzen dittu gaiztoki, eta horixe da hain zuzen be gehixen eskertzen dana. Gauzak garbi esatia, zuzentasun politiko gitxikin. Bestalde, antiheroian erretratua be guztiz korrientia da gaur eguneko Gipuzkoa eta Bizkaian (zona euskaldunak aittatziarren), eta grazixia egitten dau behingoz haren miseriak hain modu naturalian bizitzen ikustiak. Lantokixen barruko bando-burruka zittalak be bikain erretratatzen dittu, “buen rollitoko” enpresetan be falta ezin dana. Zalantza bat geratu jata: ETE izeneko erakunderen bat egongo da benetan, esku invisible bat euskalgillien potreran dakana, markatutako ildotik urten ezkeriok sakatzeko prest?

Oier Gorosabel 2010/01/25
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.