Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2010 Urtarrila 22 Abortorik ez
Dokumentu Akzioak

Garagoittiko Orakulua

Abortorik ez

Batzu uste dabe norbere etxian dana libre dala. Nik ostera ez: nahiz eta neretako askatasun pertsonala balore garrantzitsua izan, muga batzu ipiñi bihar diralakuan nago.

Parakaidistiak, bere ibilbidian zihar, askotan topau dittu abortuak. Jaixo bihar ez zirazen engendruak. Modu okerrera egindako mutaziñuak.


Argazkiak.org | Oi Xiberuaaaarghh © cc-by-sa: txikillana

Nere ustez igeltseruei, bere bihar-orduak amaittu eta gero, eskuak lotu biharko litxakixoz eta erreminttak ezkutau. Bestela etxian txapuzak egitten hasi, eta hala amaitzen dabe.


Argazkiak.org | Nareako balkoia © cc-by-sa: txikillana

Hónek gauzok esanda eremu pantanosuan sartzen gara, jakiña: ¿batek ez daka norbere etxian nahi dabena egitteko eskubidia? Ba, nere ustez ez.


Argazkiak.org | Donon © cc-by-sa: txikillana

Halan be, ez dogu ahaztu bihar 600 urtetako etxiak 600 urte dakela, eta historikoki bertako biztanlien lehentasuna bizi izatia izan dala; lehelengo tripia, eta gero estetikia. Horretara, gustau ez arren, ulertu neike antxiñan, etxe zaharra hori baiño ez zala: etxe zaharra.


Argazkiak.org | Aulestiako torria © cc-by-sa: txikillana

Baiña gaur egunian, gauzak kanbixau egin dira. Subventziñuak dagoz, herrixen arkitekturia zaindu egitten da... horretxegaittik ezin dira barkatu halako abortuak. Hau ikustian, zera baiño ezin da pentsau obria zuzendu eta baimena emon zeban arkitektueri buruz: me cagho na cona cos botou.


Argazkiak.org | Sanpedrope © cc-by-sa: txikillana.

Oier Gorosabel 2010/01/22

Arkitektuak, aparejadoriak eta igeltzeroak

Ibiltaria — 2010/01/23 00:59
Ooonaaa!

Estetika lehendakari-ordea

Amatiño — 2010/01/23 01:53
Oteizak 1980an planteau juan Estetika lehendakari-ordia izendau biharra. Eta beste sail guztiak, osasuna, hezkuntza, ekonomia, industria, kultura, garraioak, justizia, ogasuna etab... haren azpixan. Lehen Estetika lehendakari-ordia zein jarri be aittatu juan: Nestor Basterretxea.

Eta ez dok leiendia. Nik neuk entzun najetsan.

Estetika

juan — 2010/01/23 12:01
Ba niri azken argazkiko etxea izugarri gustatu zait. Ez dakit, adierazten du nola funditzen diren horren garai desberdinak, nola biltzen diren etxe bakarrean bi mundu.

Horrek oso argi uzten du estetika, kanon batzuen barruan gehienok ados egon arren, oso kontu subjektiboa dela. Mugak jarri daitezke, eta neurri batean behar dira, baina non? Ze neurritan?

Me cagho na cona cos botou

paquinho terra — 2010/01/24 22:17
Holako aberrazinoak edo abortoak egiten Galizian maisuak dira. Etxegintzaren terrorismoa. Afrustasunaren goiena...

Bibliografia: "La Mansión de los Pampín" (Miguelanxo Prado, 2005). Komiki aparta.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)