Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2010 Urtarrila 15 Itsuen kantuak
Dokumentu Akzioak

Garagoittiko Orakulua

Itsuen kantuak

Kalerik kaleko itsuen kantuekin osatutako saio monografikua.

http://www.funjdiaz.net/imag/joaquin/joaquin2.jpg

Joaquin Diaz ikerlarixan ahotan, kale kantarixen munduan murgildu gara: erromantze zaharrak, adarjotzezko kantuak, edukatibuak, dibertimentuzkuak, hilketa lazgarrixenak, bertso papelak... Euskal kantutegixak be ondare zabala dake, liburuetan entzerrauta; batzuk ba dabiz lantzen (Oskorri, Hiru Truku...) baiña ondiok asko geratzen jaku dibulgaziño mailla honetara allegatzeko.

Gaixak emon desku bertsiñuetarako be: Joaquin Diezek kantauta "Milagros del angel de la guarda" entzun dogu lehelengo, eta gero La Niña de la Puebla itsuak "Los Campanilleros".

 

Saiua hamen entzun, eta limosnatxo bat jangoikuan izeniaaaaaannnnn...

 

Entzun Aittitta Raduga interneten, Arrosa Sareko

podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.

Oier Gorosabel 2010/01/15
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)