Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2010 Urtarrila 09 1939ko Sanjuanetako programia
Dokumentu Akzioak

Garagoittiko Orakulua

1939ko Sanjuanetako programia

Ohittura horri eskerrak, 1939ko jai programa berezi hau gorde dogu. Ba dira urte batzu haxe eskaneau eta Eibartarrak zerrendako “vault” zaharrian sartu nebala, baiña nere ustez merezi dau hárek irudixak erreskatau eta blogian ipintzia.

Gure etxian beti ezagutu dot kajatxo bat jai programez beteta. Afiziñua izan dogu beti hárek gordetzeko, eta gaur da eguna ez dakittela zihetz zergaittik: nere ustez, bertan agertzen dirazen artikuluengaittik edo. Gaur egunian egitten dira liburuak, ba dakaguz herri aldizkarixak... baiña sasoi baten, pentsatzen dot gatxa izango zala norbere herriko kontuak azaltzen zittuan argitarapenen bat jiratzia, eta jai programia izango zala horretarako aukera bakanetakua.

Ohittura horri eskerrak, 1939ko jai programa berezi hau gorde dogu. Ba dira urte batzu haxe eskaneau eta Eibartarrak zerrendako “vault” zaharrian sartu nebala, baiña nere ustez merezi dau hárek irudixak erreskatau eta blogian ipintzia. Ez dake erresoluziño asko; disketien denporak zira, eta ezin izaten neban pisu haundiko artxibuak manejau.

 


Argazkiak.org | 01aurrea © cc-by-sa: txikillana

Duda barik, azala da inpaktantiena. Ondo ikusten da gerria irabazi barrixak euren leluak zabaltzeko gogotsu –eta ahaltsu- zebizela.

 


Argazkiak.org | 02hitzaurrea © cc-by-sa: txikillana

 Argazkiak.org | 03propaganda © cc-by-sa: txikillana

 

  Argazkiak.org | 04propaganda © cc-by-sa: txikillana

 

 Argazkiak.org | 05propaganda © cc-by-sa: txikillana

 Gero, iragarkiz betetako pajiñak datoz. Printzipioz gaur eguneko jai programak besain aspergarrixa da, baiña ba dago alde bat: oin dala 70 urteko kontua izatian, lelo komertzialak, telefono eta telegrafo zenbakixak, kalien izenak... orduko bizimoduari buruzko informaziño pizkat emoten deskue. Ointsurarte ezagutu doguzen enpresak bebai.

 


Argazkiak.org | 06fichazulputorojo © cc-by-sa: txikillana

 Hamen dator beste propagandako mezu bat. Kasu honetan, ENAM-ekuak (Espainiar Nazio Askapen Mobimendua) bono-laguntzak saltzen dabizela iragartzen dabe. Erosten ez dabenak, ba ez erostia daka; baiña gero... gerokuak...

 


Argazkiak.org | 07propaganda © cc-by-sa: txikillana 

Argazkiak.org | 08propaganda © cc-by-sa: txikillana

Salon Teatroko iragarkixak ez daka ezer politikorik, baiña ondo erakusten dau orduko espektakuluak iragartzeko estilua.

 


Argazkiak.org | 09propaganda © cc-by-sa: txikillana

 Argazkiak.org | 10propaganda © cc-by-sa: txikillana

 Argazkiak.org | 11frankorenberbak © cc-by-sa: txikillana

 Hamen dago bera: Generalisimua. Herrixan zerbitzura.

 


Argazkiak.org | 12osasunaz © cc-by-sa: txikillana

 Hau izango litzake programa honetako artikulo “propiamente dichua”. Miguel Martinez Sostre medikuak idatzittakua da, eta bere gai nagusixa Eibarko osasun egoera orokorra azaltzia bada be, iritzi politikuak eta aldarri frankistak behiñ eta barriro iges egitten detse.

 Miguel Martinez honen kontsulta partikularran iragarkixa be aurreratxuago agertzen da programan. Pentsatzen dot asko izango zebala Mobimenduari eskertzeko, Sanatorixo Antituberkulosuan zuzendari ipiñi zeben eta (“Nueva España” izen barrixakin).

 
Argazkiak.org | 13osasunaz_garaipenaz © cc-by-sa: txikillana

 Osasunari buruzko artikuluan azken pajiñian ostian, soneto aberkoi bat, bere forma eta maketaziño berezixaz aparte interes haundirik ez dakana.

 


Argazkiak.org | 14egitaraua © cc-by-sa: txikillana

 Argazkiak.org | 15egitaraua © cc-by-sa: txikillana

 

 Argazkiak.org | 16egitaraua © cc-by-sa: txikillana

 Jai programan, ez dot ikusi nabarmentzeko moduko ezer. Izatekotan:

  • “FET eta JONS” bandian aktibidade frenetikua. ¿Aurreko musika banden arrastuekin osatutakua izango ete zan?
  • OJ-en igari txapelketia. Ez dakitt nik Eibarren igari txapelketarik egitteko moduko lekurik egongo zan  ¿errekako kunboren baten edo?
  • “Festejos regionales” atalian, aizkolaris (sic) eta pulsolaris iragartzen dira. Euskerazko grafixiana deskuido bat izango da kontizu. Arduraduna ez bazeben afusillau...

 


Argazkiak.org | 17egitaraua_auxiliosocial © cc-by-sa: txikillana

 Pajiña honetan, “Auxilio Social” erakunde siniestruak egindako bihar batzuen gorazarria (jantokixak eta razionamentua). JG Rodrigok siñatzen dau, falangistia seguramente; testuak behintzat, nazional-sindikalismuan zapore indartsua daka, obreruen gorazarre eta guzti.

 


Argazkiak.org | 18arrateylametrallamarxista © cc-by-sa: txikillana

 Hamen barriz, Arrateko elixia konpontzeko biharrak iragartzen dira. Literatura fiñezko estilo-ariketan, irudi bukoliko eta piadosuak marxisten metralliakin alderatzen diraz.

 


Argazkiak.org | 19propaganda © cc-by-sa: txikillana

 

Argazkiak.org | 20propaganda © cc-by-sa: txikillana

 

 


Argazkiak.org | 21propaganda © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | 22propaganda © cc-by-sa: txikillana

Iragarkixekin segitzen dogu. Esan biharra dago, jai programa honetan agertziak berez ba dakala esanguria. Hasteko, bertan agertzen dirazen enpresak Mobimenduak onartutakuak dira -ez dabez sakeau edo eraitsi-. Halan be, egoera desbardiñak dagoz: beti irabazlien alde dagozen txaketeruak; ideiak gogoz kontra iruntsi bihar izan dabenak (adib. Kaitano Kareaga); lehengo moduan, gerra ostian be etekiñan billa segiduko dabenak...

 

(
Argazkiak.org | Hilario Bartra © cc-by-sa: txikillana

 

 

Argazkiak.org | Banco de Vizcaya © cc-by-sa: txikillana

 

 Argazkiak.org | Camiseria Aguinaga © cc-by-sa: txikillana

Gehixenak iragarki sinpliak ipiñi dabez: enpresian izena, produktuan azalpenen bat, eta kitto. Baiña ba dira euforiko batzu, errejimen barrixari ongietorri mezuekin eta Aro Barrirako produktuekin nabarmentzen dirazenak.

 


Argazkiak.org | 23propaganda © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | 24propaganda © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | 25propaganda © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | 26propaganda © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | 27propaganda © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | 28propaganda © cc-by-sa: txikillana

 Iragarki gehixago. Eibarren ez ziran hamen agertzen dirazenak baiño askoz be komertzio gehixago egongo. Pentsau leike zelan juango ziran propaganda-saltzailliak aterik ate:

  • ¿Iragarki bat ipiñi nahi dozu jai programan?
  • Ez dakitt ba, diru barik nabil ta...
  • Ez dozu nahiko Mobimenduan aurrian itxura txarrakin geratu, ¿ezta?
  • (...)

 
Argazkiak.org | 29kontrazala © cc-by-sa: txikillana

 Hala ixten da 1939ko Sanjuanetako programia. Ha zelako jai girua egongo zan gure kalietan ¿ezta? Nahiz eta urte pare bate lehenagokuak dirazen, hónek irudixok pizkat girotzeko balixo leikie:

http://eibar.org/blogak/orakulua/archive/2009/10/24/nora-hoia-kajoitxu/

http://www.lasonet.com/eibarfotos/videos.html

Oier Gorosabel 2010/01/09
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)