Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2009 Abendua 31 Pasa dan asteko jarduna
Dokumentu Akzioak

Garagoittiko Orakulua

Pasa dan asteko jarduna

Prospektatzen eta materixala prestatzen: Aterreta (Ispaster), Atxarre (Ibarrangelua) eta errekan.

ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************

Askotan, espeleologixan bigarren maillan lagatzen dira baiña ezinbestekuak izaten dira alderdi "espektakularra" ondo burutu ahal izateko. Prospekziñua eta material prestaketia dira, eta aste honetan honetara zuzendu doguz gure indarrak.

Prospezkziñuan, lurrazala arakatzen dogu, koba sarrera barrixen billa. Gehixenetan basuak zeharkatzia eskatzen dau honek, matxetiak eskutan, eta sektoreka egitten dogu modu antolatu baten. Aste honetako prospekziño eremuak Aterreta (Ispaster, Soluan auzua) eta Atxarre (Ibarrangelua) izan diraz.

Bestalde, material prestaketan klasifikaziño eta garbitze biharrak egin doguz. Honek garrantzi berezixa daka soken kasuan: asko erabiltzen dogun materixala da berau, eta arrisku egoeretan espeleologuan bizitzian berme bakarra izaten da sokia. Horregaittik, metroka-metroka errebisatzen da ondo dagola sigurtatzeko, eta bere egitturia kaltetu leikian mikrokristalez garbitzeko.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.espeleologia.info/


Oier Gorosabel 2009/12/31
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)