Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2009 Abendua 26 Juan San Martin espeleologia II - Debabarrena
Dokumentu Akzioak

Garagoittiko Orakulua

Juan San Martin espeleologia II - Debabarrena

Juan San Martin bildumako espeleologia argazki errekopilaziñuan bigarrengo txatala. Debabarreneko haitzuluak: Aitzbeltz (Mendaro), Errekaldeko lezia (Urko, Ermua), Jentiletxeta (Mutriku) eta Ekain (Deba).

Ni eibartarra izanda, Lekeittion bizi naiz eta beraz Lea-Artibai-Urdaibaien dihardut ADES espeleologia taldiakin. Horregaittik, nere jaioterri inguruan ez dot haitzulo bakar bat bera be ezagutzen, baiña euren erreferentziak exotiko eta erakargarrixak egitten jataz. Han inguruko espeleologo jatorren batek erakutsi nahiko balestaz...

 

Aitzbeltz (Mendaro)

 http://media.guregipuzkoa.net/photo/14789/14789_o.jpg

 

Argazkixen etiketan Elgoibar agertzen dan arren, esango neuke koba hau gaur egunian Mendaron dagola. Izan be, oker ez banago, Aitzbeltz hau I Euskal Espeleologia Jardunaldixetan (1956kuak) bi ponentzia merezi izan zebana da eta Aitzbeltz II izenekuakin batera Mendaroko Garagartza auzuan dago, Otaerre mendi inguruan

 

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9168

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9173

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9182

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9180

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9181

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14789

 

 

Errekaldeko Lezia (Urko, Ermu partian)

 "Errekaldeko Lezia (Urko)"

 

Bizi guztian “la cueva de Urko” gora eta “la cueva de Urko” behera entzutzen, eta ¿siñistu zeinkie ondiok ez dotela ezagutzen? San Martiñek argazki hau dakar:

 

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9735

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9736

 

Baiña Indalecio Ojangurenen argazkixen artian beste hau dago be

 

 [Entrada de la cueva de Urko]


“Entrada de la cueva de Urko (Mallabia)”


http://www.guregipuzkoa.net/photo/7526

 

Bai bata bai bestia, txikixak izanda be, nere bisitta pendientiak dira. ¿Zeiñek eruango ete nau bertara?

 

 

Jentiletxeta (Mutriku)

 

Jentiletxeta. Mutrikuko kobazuloa

 

Olatzeko haitzulua, izen bereko hiruretatik lehelengua oker ez banago. Auzuan betidanik ezaguna, Barandiaranek industu zeban 1927 eta 1936xan, beste arrastuen artian 7 pertsonan hazurrak topauta.

 

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9900

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9901

 

 

Ekain (Deba)

 

Ekaingo kobazuloan, zaldik irudikatzen dituen labar-pinturen panela

 

Wikipediatik hartuta: “Ekain Deban (Gipuzkoa) dagoen leizea da, Goi Paleolitokoa. Ezaguna da batez ere Madeleine aldikoak diren labar-pinturak direla-eta. 1969ko ekainean topatu zituzten Rafael Rezabal eta Andoni Albizurik, Azpeitiako "Antxieta" kultura taldekideak zirenak. Benetako leizeak ez daude bisitarientzat zabalik, baina Zestoan koben erreplikak daude, non, pinturen kopiak ikusgai dauden. 2008an UNESCOk kobazuloak Gizateriaren Ondaretzat izendatu zituzten, Santimamiñe eta Altxerrirekin batera”.

 

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12917

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12920

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12921

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12922

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12923

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14161

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14162

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14165

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14311

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14319

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14323

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14334

Oier Gorosabel 2009/12/26
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)