Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2009 Abendua 22 Juan San Martin espeleologia I - Sarreria eta Debagoiena
Dokumentu Akzioak

Garagoittiko Orakulua

Juan San Martin espeleologia I - Sarreria eta Debagoiena

Juan San Martin bildumako espeleologia argazki errekopilaziñuan lehelengo txatala. Bildumian nundik norakuak, eta honako haitzuluen argazkixak: Aizkirri, Aitzulo, Orkatzategi, Sandailli, Gesaltza, Arrikrutz (Oñati), San Valerio, Lezetxiki, Kobaundi (Arrasate-Mondragon) eta Irurixo (Bergara).

Jentiletxeta. Mutrikuko kobazuloa

Juan San Martinen argazki bildumia online ipiñi zala jakin nebanian, segiduan etorri jatan berau arakatzeko gogua. Izan be, gizon hau espeleologia munduan ibilli zan gaztetandik, eta exploraziño kanpaña garrantzitsuetan parte hartu zeban. ADES-en nabillenetik gero, antxiñako exploraziñuen barri izateko aukeria dakat –antxiñakuak errelatiboki, lehelengo espeleologuak XX mende hasierakuak diralako- eta kronika zaharrak irakortzen, behin eta barriro agertzen dan izena da San Martiñena.

Oker ez ba nago, Gipuzkoako Foru Aldundixan Guregipuzkoa webgunian sartuta, Juan San Martiñen lehelengo argazkixa 9142 zenbakiduna da, eta azkena 15420 zenbakiduna. Hala ba da, 6278 argazki dira guztira. Eta bai: banaka-banaka begiratuta, haitzuluen munduakin errelaziñua daken argazki asko topau dittudaz. Artikulu txorta honetan, háren erreferentziak emongo dittudaz, gaika ordenauta eta batzutan komentarixuekin.  Uste dot material interesgarrixa dala euskal espeleologo guztiendako: argitarapenetan erabiltzeko, exploraziñuen historixia osatzeko, edo beste barik, aintzindarixak zelan hasi ziran ezagutu eta gaur eguneko espeleologixia hobeto ulertu daigun.

Oharra 1: argazki bildumia oso-osorik erreproduzidu dabe Foru Aldundiko bihargiñak, baitta argazki repetiduekin, desenfokauekin eta defektuosuekin be. Oso neurri egokixa begittantzen jata gaiñera. Horretara, hamen esanguratsuenak ikusten dirazen arren, erreferentzietan guzti-guztiak dagoz.

Oharra 2: bilduma osua creative commons lizentziapian dago, hau da, erabilpen librekuak dira baldintza zehe batzu bete ezkeriok. Hau familixiari eskertu bihar detsagu, jakiña.

 

Debagoiena

 

Antza danez, Juan San Martin Oñati aldeko jentiakin hasi zan espeleologia kontuetan sartzen. Normala danez, inguru hartako argazki asko agertzen dira bere bilduman.

 

Aizkirri (Oñati)

http://media.guregipuzkoa.net/photo/9170/9170_o.jpg

 Arantzazuko santutegi inguruko haitzulua, XIX gizaldittik hona industu dana.

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9169

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9170

 

Aitzulo (Urrexolako Haitzak, Oñati)

 Aitzulo. Urrexolako Haitzak

Araotzerako bidian, errepidetik ikusten dan tunel haundixa da:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9163

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9164

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9165

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9166

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9167

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9174

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9175

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9176

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9177

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9178

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9179

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9183

http://www.guregipuzkoa.net/photo/13644

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14566

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14567

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14568

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14569

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14570

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14571

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14572

 

Orkatzategi (Oñati)

 Orkatzategi. Eskalada

Orkatzategiko eskalada artifizial ikastaro baten irudixak be agertzen dira, espeleologixan erabiltzen dogun teknikian itxurakuak:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10041

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10042

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10043

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10044

 http://media.guregipuzkoa.net/photo/10045/10045_o.jpg

“Orkatzategiko kobazuloa” izeneko argazki bat be ba dago:

 http://www.guregipuzkoa.net/photo/10045

 

San Elias edo Sandailli (Oñati)

http://media.guregipuzkoa.net/photo/10171/10171_o.jpg

Jaturabe urtegi inguruko ermitta hau haitzulo baten barruan eginda dago, eta bertako estalagmita baten ura –aska batian biltzen dana- erremedixo majiko modura erabilli izan da:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10157

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10171

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10170

http://www.guregipuzkoa.net/photo/13641

 

Gesaltza (Oñati)

Hauxe sorpresia hamengo argazkixak ikustian. Izan be, koba honetan oin dala gitxi egon giñan ikastaro bat egitten.

http://media.guregipuzkoa.net/photo/9779/9779_o.jpg

Barreguria emon zesten hónek argazkixok, gaur egunian ekilibrixo bardin-bardiñak egin bihar dirazelako leku horretan zulora busti barik allegatzeko:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9778

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9779

 Gesaltza

Sarreratik bertatik kanpora dagon ikuspegi hau be, zenbat bidar ikusi genduan: sartu-urten, sartu-urten, sartu-urten...

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9781

 Gesaltza

Hamen barriz, goiko mendittiko ikuspegi bildurgarrixa dago. Inpresiñua benetakua emoten dau, gaur egunian zugaitzekin ez dalako hain ondo ikusten.

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9783

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9785

 

Arrikrutz (Oñati)

 http://media.guregipuzkoa.net/photo/9306/9306_o.jpg

Jaturabe inguruko sistema ikusgarri eta haundixa. Oin dala urte gitxi zati bat turistiko ipiñi dabe:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9324

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9298

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9301

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9304

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9306

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9307

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9327

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9328

 Jaturabe. Urtegia

Gesaltzako kurtsuan oñatiarrei aittu netsanez, inguru hartako urak Jaturabera isurtzen dira urpeko zuloren batetik. Ez dakitt hónetan irudixetan ikusten dana izango dan...

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9883

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9886

 

San Valerio edo Galarra (Arrasate)

 Galarra. San Valerio

Udalaitzeko haitzulo hau, XIX gizaldixan, Santa Agedako bainuetxeko bezero “ilustriak” askotan bisittautakua izan zan:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9784

 

Lezetxe edo Lezetxiki (Arrasate)

 Lezetxe edo Lezetxiki (Arrasate)

Barandiaranek hiru kanpañatan industutakua, oin dala 80.000 urteko giza-arrastuak agertu ziran bertan. Argazki hau lehelengo kanpaña ingurukua, 1956kua:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9953

 

Kobaundi (Garagarza, Arrasate)

 Kobaundi. Arrasate

Lezetxiki inguruan hau be, baiña kondaira eder eta guzti:

 http://www.guregipuzkoa.net/photo/9881

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9885

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9910

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9912

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9913

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9915

 

Irurixo (Bergara)

 http://media.guregipuzkoa.net/photo/9802/9802_o.jpg

Giza hillobi modura erabillittakua, Aranzadi eta Barandiaranen 1928ko ikerketen arabera.

 http://www.guregipuzkoa.net/photo/9792

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9795

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9797

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9800

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9802

Oier Gorosabel 2009/12/22

Eskerrikasko informazioa osatzeagatik!

GipuzkoaKultura — 2010/01/14 23:56
Kaixo Oier!

Eguberri inguruan zure blogean Juan San Martinen argazkiekin egiten ari zaren lan itzela ikusi genuen ta eskerrak eman nahi dizkizugu beraien inguruko informazio osatzeagatik.

Bestalde, humiltasunez bada ere, laguntza eske zuzentzen gatzaizu.

Ikusiko zenuen bezala, argazkien fitxetan informazio dexente falta da, guretzat bereziki interesgarria geolokalizazioarena delarik. Ummmmmmm... informazio hori argazkiei gehitzen lagunduko al zeniguke? Lana aldrebesa da gogoz, baina aberasgarria zinez ;-)

Geokokapenak egiteko garaian jarraitzen ditugun irizpideak GureGipuzkoako blogean zertxobait aipatu ditugu, baliagarriak izango zaizkizulakoan: http://www.guregipuzkoa.net/blog/index.php/eu/guregipuzkoa/117-geokokapenen-irizpideak

Besterik ez, beste edozein gauz abeharko bazenu, kaso egin lasai asko.
Ondo izan!

GureGipuzkoa "staff"

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)