Garagoittiko Orakulua
Shalvador
Hau Iparraldeko euskaldun zintzo baten istorioa da. Gernikako arbolari maitasunez, muga zeharkatu eta iskiluak hartu zituen Herriaren alde. Halere, bere bihotzaren handitasunak ezin izan zuen emozioari eutsi, eta borrokaren gorrian hil zen. Hau da bere omenezko kantua.
Adiskide bat bazen
orotan bihotzbera,
Makilkadaren hegoek,
sentimenduzko orroek
antzaldatzen zutena.
Plazetako kargari
bakardadez josia,
tiro lihoa iruten
funzionaritzan irauten
oinaze sortzailea
sortzailea.
Nun hago,
zer basetan,
Urepeleko ertzaina,
mendi hegaletan gora
antxitxika doan andraren
atzetik joan hintzana (bis).
Hesia zarraturik
ostiko eta kanta,
Lotura guztietarik,
gorputzaren mugetatik
aske sentitu nahirik.
Azken hatsa zuela
konpesio sakonena,
Nehoiz irekiko diren
estalitako begien
oihurik bortitzena,
bortitzena.
Nun hago... (bis)
Argazkiak.org | Shalvador © cc-by-sa: txikillana
hi haiz hi!
Bilbon egurtu hinduten haietakoren batek ikusiz gero, bere artean esango jok: horrek aluorrek itxittuk oraindiño hartu, hartu beharreko guztiak.