Garagoittiko Orakulua
Iturritzeko lezan (Aulestia)
"harrizko ezpata zorrotzak pasau dira gure begixen aurretik, poliki-poliki illuntasunetik agertzen, meheiak, hauskorrak eta mortalki ederrak"
ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************
Aste honetan, Aulestiako Iturritzeko lezara bueltau gara, beheraiñok jaisteko eta oroitzapen gogorrak gaindittu ahal izateko. Baitta lortu be: sei bat ordu egon gara barruan, eta (-)200 metrotara allegau gara, barrenengo puntura hain zuzen be. Hamen Oierren kronikian zati bat, idatzittako moduan:

"Errespetuz pasau gara istripuan lekuetatik: harrixa desprendidu zaneko pareta; Kepi eta Gerardok kolpia hartu zebeneko erlaitza (eta gero 8 ordutan euren babeslekua izan zana, laguntzia allegau arte); Gotzon konortia galduta geratu zaneko frakzionamentua... Isi-isilik giñoiazen arren, bildurra aidian susmatzen zan, baitta hormetan apoyatzeko modu bereziki delikauan. Eta halan be, harrixak jausi. 50 eta ¿80? metrotako potzuetan –batez be azken honetan- harrizko ezpata zorrotzak pasau dira gure begixen aurretik, poliki-poliki illuntasunetik agertzen, meheiak, hauskorrak eta mortalki ederrak.

Arrasto “arkeologiko” ugari be ikusi doguz pasa dan sartukeran eta oinguan, baitta pizkat garbitzeko aprobetxau be. Lazo bi; gubilla, spit eta guzti; orratz hipodermiko baten zorrua; erabillittako gasia; guante bi (neuk hirugarrena laga dot, involuntarioki); manta termiko baten hondakiñak; telazko poltsa bat; “filipinos” paketia, plastikozko platerak eta kutxarillia; artifizieruen kabliak... 1991ko istripu eta erreskatian laburpen ona emoten dabenak."
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.espeleologia.info/

Edarra
Orain kronika kontatuta dagoen erara igertzen da bajatu zirenak buruan makina bat gauza bueltaka ibiliko jitzuztela.